![]() |
| Bidea oso ezaguna da. Respomusora igo ohiko bidetik, Aguas Limpias errekaren ondotik, ahal ditugun edertasun guztiak ikusi eta gozatuz. |
![]() |
| Soba-tik datorren erreka. |
![]() |
| Arriel-etik Cheto lautadara erortzen den urjauzietako bat. |
![]() |
| Musales aldea eskuinean, ilargiarekin. |
![]() |
| Landare politak. |
![]() |
| Soques eta Diente de Soques atzean geratzen dira. |
![]() |
| Ur ugari bide guztian. |
![]() |
| Eta lorak. |
![]() |
| RESPOMUSO. Beti bezain ederra. |
![]() |
| Llena Cantal ezkerrean. Beste tontor oso interesgarria. TEBARRAYko ibilbidea |
![]() |
| Aterpea begi bistan. Ez gara bertara joango. Goiko bidetik jarraituko dugu. Eguzkia parean daukagu! |
![]() |
| Bidegurutzea. |
![]() |
| Llena Cantal. |
![]() |
| Atzera begira. MUSALES Igoera |
![]() |
| Ezkerrean, gure gainean, Frondiellak. |
![]() |
| De las Ranas lakua eta Campo Plano, Llena Cantal, Tebarray mendiak. |
![]() |
| Atzera begira, lakua, Respomuso, Musales, Sancha Collons,... |
![]() |
| Frondiellak. |
![]() |
| Soques-Soba mendikatea. |
![]() |
| Campo Plano eta Gavizo-Cristals eta Frondiellak. |
![]() |
| Facha sakanean sartu gara eta aurrean daukagu tontorra, baina falta zaigu oraindik. |
![]() |
| Lorategiak errekaren ertzetan. |
![]() |
| Horrelako hiru erreka pasa behar izan ditugu. Azkenean oinak blai eginda. |
![]() |
| Facha lakuetara heldu baino lehenago hasi dira elurguneak agertzen. Zorionez arrasto ona dago eta ez da material berezirik behar. Hori bagenekigun. |
![]() |
| Marmotak ere ez du materialik behar. Azkar asko desagertu da. |
![]() |
| Facha lakuetako bat. Hiru daude. |
![]() |
| Beste elurgune bat. Atzean Frondiellak. Hodeiak ugaritzen ari dira, baina ez da ekaitzik espero, eta lasai goaz. |
![]() |
| Lakua zeharkatzen. |
![]() |
| Facha lepora igotzen, atzera begira. |
![]() |
| Facha lepora heltzen (2664m). Atzean daukagun panorama, ederra. Respomuso, Musales, Midi estalita,... |
![]() |
| Lepotik. Orain 340 metroko aldapa latza geratzen zaigu, baina oso entretenigarria. Jeisten ari diren mendizale batzuk abisatu digute semea zain daukagula tontorrean. Bultzada animikoa! |
![]() |
| Bagoaz, piano, piano... |
![]() |
| Zenbat eta gorago, espektakulua ere handiagoa, noski. Balaitús, Frondiellak, Midi, Facha lakuak, Respomuso,... |
![]() |
| Facha hiru lakuak eta Campo Plano eta Respomuso beherago. |
![]() |
| Trepada errazak igaro behar dira, baina beti adi ibiltzeko parajeak, harri solte asko baitago. Ingurua, zoragarria. Facha-ren hiru lakuak azpian. |
![]() |
| Ari gara goiko ertzera heltzen. |
![]() |
| Azkenengo zatira irteten. Atzean, Cambales, Punta de Aragón eta Petite Facha. |
![]() |
| Azkenengo trepadak tontorrera iristeko. |
![]() |
| Hamabiak baino lehenago heldu gara. Jende dexente dago tontorrean. |
![]() |
| GRAN FACHA (3006m). Semearekin, oso pozik. Duela 18 urte hemen ginen hirurok. Polita da berriz horrela elkartzea!
2002
2002
1984 Hemen Ama Birgiña badago.
|
![]() |
| Marcadou eta Wallon aldea, Chabarrou, Vignemale,... |
![]() |
| Eñaut. |
![]() | |
| GRAN BARBAT igoera |
![]() |
| PICOS DEL INFIERNO igoera |
![]() |
| Vignemale. |
![]() |
| Tontorreko ikuspegiaz gozatu ondoren, berriz beheruntz, kontu handiagoarekin, nekea ere nabaritzen baita. Gu toki berdinetik La Sarra-ra eta semea, Marcadou-tik bueltan Panticosa-ra. |
![]() |
| Marcadou aldea. Fondoan, Midi de Bigorre agertzen da. MARCADOU igoera |
![]() |
| Jetsi behar dugun ertza eta lepoa. |
![]() |
| "Anbientea" dute paso batzuk. |
![]() |
| Edozein tokitan sortzen dira lorategiak. |
![]() |
| Hortik pasa behar dugu berriz. |
![]() |
| Lepora jeisteko azkenengo zatian. |
![]() |
| Lepotik behera, lakuetara. |
![]() |
| Lakuaren zeharkaldia. |
![]() |
| Llena Cantal. Alde honetatik ere oso dotorea da. |
![]() |
| Errododendroak. |
![]() |
| Tontorra goian. Facha sakana. |
![]() |
| Siemprevivak ere hasi dira agertzen. |
![]() |
| Campo Plano. Toki bikaina. |
![]() |
| Campo Plano uztera goaz. Atzera begira. |
![]() |
| Las Ranas eta Respomuso. |
![]() |
| Respomuso. |
![]() |
| Aterpea, Facha ezkerrean, Campo Plano, Llena Cantal, Gaurier, Marmolera, Tebarray. |
![]() |
| Nahikoa daukagu La Sarra-ra jeistearekin. Santiago-ra gehiegi izango da... |
![]() |
| Aguas Limpias-en urjauzi ederra. |
![]() |
| Arratsaldeko 6retan heldu gara La Sarra-ra. Gora 6 bat ordu eta beste 6 behera, jan eta edateko geldiune batzuk baliatuz. Hau da diesel izatea... Baina gozamena eta poza handiak. Ibilaldi zoragarria! |
![]() |
| IBILBIDEA TRACK-a |























































































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina