2023/01/01

LLENA CANTAL 2956 mt

 

Respomusoko piramide bikaina. Baina hiru mila metro ez dituenez, ez da inguruan dauden beste mendi batzuk bezain bisitatua. Igoerak ere, zaila izan gabe, badu bere kontua. Guk 1986. urtean igo genuen lehenbiziko aldiz, elurrarekin, Mendi Federazioak antolatutako Goi-Mendi Ikastaro baten ekintzetako batean. Antxon Burcio gogoratua izan zen gure irakaslea.
Gerora, bisitatu gabe genuen mendi eder hau. Eta aurten berriz joateko mementua dela eta, egunean La Sarratik  igo eta jeistea erabaki dugu. Adinean gora eta aukerak gero eta urriagoak izango direlakoan, animatu gara.

1986an

 2022-09-10 Goizeko 7etan atera gara La Sarra-tik (1440m). Respomusora doan bidea oso ezaguna da eta argazki asko atera gabe goaz goruntz. Soques-Soba mendilerroa atzean geratzen da, eguzkipean.
 Arrieleko lakuetara, Palas-era edota Balaitús-eko Diagonal Handira eta Frondielletara doan bidea ezkerreruntz doa.

 Respomuso-ko presa agertzen denean hor agertzen da baita gure piramide bikaina, eta bere ezkerrean, txikiagoa, Pico de Campo Plano.


 Presara heltzen. Gero, bere azpitik joango gara eskuinera, urtegiaren eskuinetik hurbiltzeko gure piramidera.

 Llena Cantal. Ah ze itxura!!! Piramide dotorea.

Respomuso. Aurrean Cambalés, Petit eta Gran Facha eta Campo Plano. Presaren azpitik igo dugu urtegiaren alde honetara.

 Urtegiaren beste aldean geratzen da Respomuso aterpea. Bere gainean, Cristales eta Deabruaren Ertza.

 Urtegia zeharkatzen. Hemen ez dugu altuerarik irabaziko. Atzean, Frondiellas-Balaitús.

 Nahiz eta oso ezaguna izan beti da espektakularra inguru hau.

 Laster goaz elkartzera aterpetik Tebarray lepora doan GRarekin. Goian, Llena Cantal ezkerrean eta Tebarray eskuinean.
 Frondiellas-Balaitús-Costerillou-Cristales. Hori mendilerroa!
 Heldu gara GR 11ra. Orain eskuineruntz jarraituko dugu zati batean.

 Begiak atzean daukagun panoramara doaz. Atsedenak hartzeko aitzakia.

 Zati lasaia ondoren datorren aldapa tentea hasi baino lehen. Gure norabidea  aurrean dagoen Tebarray-runtz.

 Llena Cantal lakua (2440m). Mila metroko desnibela daramagu eta oraindik 500eta piku falta igotzeko. Gure mendia ezkerrean geratzen da argazkitik kanpo. Aurrean Tebarray eta Bachimaña aldera igarotzeko bretxa. Oraindik apur batean GRa jarraitu behar dugu.

 Lakuaren ondotik doa bidea. Paisaia eta tokia izugarriak dira.

 Lakua eta Pico Campo Plano. Gure piramidearen anai txikia.

 Hemen biak. Llena Cantal erdian eta Campo Plano ezkerrean.

 Lakua eta Balaitús mendikate guztia. Ederra benetan.

 Gure mendia ere oso estetikoa da. Hemen utziko dugu Tebarray lepora doan GRa azken igoera hasteko. Pintura gorria dago harkaitz handi batean eta mugarriak adierazten dute nondik joan.
 Hau da gutxi gorabehera jarraituko dugun bidea. Dena dela, mugarriak jarraituz ondo igotzen da. Aldapa handia dago eta bukaeran tximinia bat gainditu behar da. Oso entretenigarria dena, nahiz eta daramagun desnibel guztia igarri.

 Hormara hurbiltzen. Esan bezala, aldapa dago baina ondo igotzen da.

 Ibonet de Llena Cantal izkutuaren gainean. Normalean udan ere erdi izoztuta egoten da, baina aurten baterez. Hemen gurutzatu gara behera datorren mendizale batekin, hau aterpetik aterata.

 Ondo babestuta dago lakutxoa, inguru oso basatian.

 Pintura gorriz dago markatuta azken zatia. Behean, igaro berri dugun Llena Cantal lakua eta Respomuso. Mendi ugari bistan: Musales aldea, Lurien, Arriel, Midi, Bisaurín,...

 Aldapa handia hemen. Adi ibiltzeko tokia, baina ez zaila. Okerrena, harri solteak.

 Bukaerako tximinian (II-). Jenderik ez dagoenez oso lasai igo dugu.

 Gure atzean, Marmoleras tontorra eta Infiernoak.

 Tximiniaren bukaeran. Hemendik berehala heltzen da tontorrera.

 LLENA CANTAL (2956m). 5 ordu eta laurden behar izan ditugu behetik hona. 1500 metroko desnibela gaindituta. Pozez gainezka. Nahiz eta jetsiera guztia geratu, guretzat erronka bikaina da hau. Atzean, Punta Zarre, Serrato, Xuans, Batanes, Vignemale,...

 Midi, Arriel, Lurien, Frondiellas-Balaitús,... Gozatzeko momentuak!

 Llena Cantal lakua, Respomuso, Midi, Bisaurín, Anie,... Mendiak eta mendiak...Pirinioa!

 Lurien, Frondiellas-Balaitús-Cristales.

 Facha-ko lakuak, Gran Facha, Petit Facha, Pène eta Punta Aragón, Cambalés.

 Gaurier, Punta Zarre, Panticosako mendiak, Vignemale, Taillón, Perdido,...

 Pico Piedrafita eta Marmoleras eta atzean, Infiernoak.
 Tebarray aurrean eta Partacua guztia atzean.

 Mendizale bat Punta zarre tontorrean eta Vignemale atzean.

 Brazato-ko urtegia eta tontorrak. Apur bat beranduago istripu larri bat gertatuko da Punta Brazaton.

 Bi mendizale Pico Piedrafita tontorrean. Zorionez ez doaz denak Infiernoetara...

 Infiernoak.

 Hau da lasaitasuna! Pirinioa guztia ez dago masifikatuta!

 Facha lakuak.

 Gran Facha. Hori bai jendez gainezka. Zer den gureak baino 50 metro gehiago izatea.          Hemen Gran Facha ibilbidea  

 Hau da gozamena!


 Respomuso eta aterpea.

 Eta bagoaz beheruntz. Lehenbizi tximiniara jeisten.

 Tximinian. Banaka jetsiko dugu, arriskuak ekiditzeko. Nekea igartzen da eta oso adi ibili behar da.

 Ondo kontrolatzen non heldu eta zapaldu.


 Tximiniaren oinean. Baina oraindik adi ibiltzeko tokietan.

 Tximiniaren azpiko maldetan.

 Zailtasunak bukatzen.

 Eta lakuko lasaitasunean. Oinak freskatu, jan, edan,... Tontorra goian. Beste lau mendizale joan dira goruntz.


 Lakua, Llena Cantal, Pico Piedrafita, Marmoleras.

 Lakutik behera, Respomuso-runtz. Igoerako toki berdinetik jetsiko gara. Filosofiaz hartuko dugu...

 Han goian geratzen da Llena Cantal bikaina. Ah ze gustora goazen...

 Respomuson. Llena Cantal, Campo Plano eta Gran Facha piramideak eta Cambalès aldea. Egun  eta inguru zoragarria.

 Agur Respomuso! Oraindik jetsiera gogorra geratzen zaigu La Sarrara, baina daramagun gozamenarekin lortuko dugu ondo jeistea. Azkenean 9 ordu pasatako ibilbide luze, gogor eta ederra izan da. Beste erronka bat gaindituta!


IBILBIDEA




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina