2014/03/11

Vega Ario Aterpea 1592 mt, JULTAYU 1935 mt- El JASCAL 1721 mt

                                   1. Eguna. Martxoak 6
                               
     Lago La Ercina-Vega Ario- Aterpea- Jultayu- Lago La Ercina
Goizeko 9retan Ercina lakura heldu eta horrelako espektakulua daukagu gure begien aurrean. Hemen, Torre Santa Maria-Torres de Cebolleda-Argaos.

Torre de la Canal Parda eta Peña Santa.

Ederra dekoratua ibiltzen hasteko... Hemen ez dago elurrik baina erraketak hartu ditugu goian elur asko ikusten delako.

Torre Santa Maria-Cebolledas elurrez ondo kargatuta.

Lakuak eta behelainoak behean utzi eta eguraldi bikainarekin goaz Ario aldera.

Pikosetako Erdiko Mendikatea: Cabrones-Cerredo.

Bobias saroian.




Oraindik Ariora heltzeko ordubete faltan, elurra gero eta gehiago dago, eta laster erraketak jarriko ditugu.

Peña Blanca- La Robliza- Verdilluenga- Torre Blanca de los Cabrones. Hemendik aurrera gure ondoan izango ditugu denbora dexentean.

La Robliza espektakularra dago.

Ariora heltzen. Gaur ez dabil inor eta arrastoa irekitzea tokatzen zaigu.

Jultayu. Bagoaz horruntz!

Verdilluenga eta Torre Blanca de los Cabrones

Honek ez du behar kranpoirik. Jultayuren azkenengo palan gaude. Kontu handiarekin ibili behar da, elurra izoztuta dago eta azkenengo zatian.

Gailurretik izugarrizko espektakulua: Peña Blanca-Peña Santa-Pico Traviesos-Torre Blanca de los Cabrones.

Cueto los Cabritos, Peña Bermeja, Torre Ita, Torres de Arestas,... Caín eta Posada de Valdeón gainean geratzen diren gailurrak.

Torre del Friero eta Torre de Liordes, Erdiko mendikatean.

Torre de la Palanca, Torre de la Celada, Moeño kanala,...

Cabrones-Cerredo

Erdiko mendikatea.

Caín herria 1500m beherago.

Uraren kanal bikaina, Trave-Dobresengros-Cabrones-Cerredo. Zuloan; Cares ibaiaren haitzartea.

Arioko aterpea.

Pico Traviesos. Trabesiako eskia egiteko oso ona.

Peña Santa.

Jultayutik Peña Santaraino doan gailurreria.

Gaur egun guztian ikusi ditugun biztanle bakarrak.


Cuvicente. Gure arrastoak ikusten dira elurretan, eskuineko lepotik etorri bait gara Jultayura.



Tontorretik jetsi ondoren, atsedena hartzen Arion. Gustora gaude, baina oraindik jetsiera luzea geratzen zaigu.

Tre Cima di Lavaredo dirudite.

Beheruntz, igoerako bide berberetik.


Bobias.

Machu Pichu?



 Arratsaldeko 6etan heldu gara Ercina lakura, paliza ederra hartuta baina oso gustora. Torre Santa Maria hor dago gu agurtzen. Baina bihar arte bakarrik izango da...
                                    
                                2. Eguna. Martxoak 7
Gaur berriz goizeko 9etarako bagoaz Enoleko lakuetara bidean. Hemen La Huesera famatua ikusten da. Gaur behelainoak atzo baino beherago daude.

Ercina lakua. Aparkalekuan beste kotxe bat bakarrik ordu hauetan.

Belbin artegiaren gainetik gaurko gure helburua urruti ikusten da, Jascal tontorra.

Belbin. Pikosetako artegi ederrenetakoa. Hemen oraindik artzaiak egoten dira Gamoneu gaztai famatua egiten, eta txabola gehienak berriztuta daude, eguzki-plaka eta guzti.

Belbin-etik aurrera tramo txiki batean "Ruta de la Reconquista" jarraitzen dugu, baina berehala, inongo markarik ez dituzten artzai bideak hartuko ditugu.

Braña Redonda artegia eta Cantón del Texeu. Atzean, Sueve mendikatea behelainoetatik irteten.

Parres artegia. Orain denak daude hutsik.


Atzean lagatzen ari garen parajeak.

Camplengo la Cueva igaro eta Camplengo Viejo artegira heldu gara. Gailurra gainean daukagu, baina ez dago bide oso errazik igotzeko. Intuizioa erabili behar da.


Tontorraren eskuineko lepora heltzen, Collado Medio deitzen da. Hemendik gora gauzak konplikatuagoak dira. Ez da zaila, baina bide egokienak aurkitu behar dira.


Azkenengo zatian eskuak apur bat erabili behar izan ditugu eta elurretan bidea ireki ere, baina heldu gara Jascal tontorrera.

Beste aldean, eta gailurraren azpian, Jascal izeneko artegia daukagu.



Gailurraz gozatu ondoren, beste aldera jetsiko gara. Hasieran "destrepe" batzuk daude, elur eta izotz apur batekin, baina gero jetsiera lasaiagoa da.

Gailurra, goian eskuinean geratzen da. Orain Beyuga artegitik igaro eta Jascalen hegoaldeko magal guztia zeharkatuko dugu berriz Camplengora itzultzeko.

Camplengo La Cueva artegiko iglua.


Parres


Belbin

Egin dugun ibilbidea.

Eta gaurko azkenengo oparia, behelainoak igo egin dira lakuetara eta begientzako izugarrizko espektakulua sortzen ari dira. Oso ohikoa da hau inguru honetan.



Arriondaseko hostal batean bukatu dugu beste egun zoragarri bat.