![]() |
| Goizeko 7:30etarako Estaing lakuan gaude. Hemendik ekingo diogu igoerari. Asmoa ibilbide zirkularra egitea da. |
![]() |
| Barbat-eko txabola eta lakura goaz. Ilheou lepora doan bide berbera da, baina txaboletan bide hori utzi eta Barbat lakura doana hartuko dugu. |
![]() |
| Arriousec txabolatik ikusten dugu gure helburua, ezkerrean. |
![]() |
| Jarraitu behar dugun harana. Gran Barbat atzeko piramidea da, eta Ilheou lepoa ezkerrean dagoena. Haranaren bukaeran geratzen dira txabolak, eta gero eskuineruntz, lakua. |
![]() |
| Gran Barbat, igo behar dugun bretxa erdian, eta Badescure eskuinean. |
![]() |
| Bidea oso ondo markatuta dago. |
![]() |
| Atzera begira Petit Gabizos elegantea agertzen da. Soulor portuaren gainean geratzen da. |
![]() |
| Barbat-eko txabolak. |
![]() |
| Lakura igotzen. |
![]() |
| Barbat lakua. Txikia baina dotorea, kolore urdin urdinarekin. |
![]() |
| Heldu gara bretxara. Beste aldean, Cambalés eta inguruak. Orain, ezkerrera jarraitu behar dugu, ertzaren ondotik tontorreraino. |
![]() |
| Neous glaziarra, Balaitusek eta Costerillou gailurreriak babestuta. Atzean Frondiellak agertzen dira. |
![]() |
| Cristales mendia eta Balaitus-era dihoan Deabruaren Gandorra. |
![]() |
| Azkenengo metroak gailurrera heltzeko. Atzeko paisaia, izugarria: Infiernoak eta Panticosa eta Piedrafitako mendiak, Balaitús, Palas,... |
![]() |
| Ilheou-ko lakuak. Horra Cauterets-etik igotzen da, eta Gran Barbat-era igotzeko beste aukera bat da. |
![]() |
| Petit Vignemale- Pique Longue orma erraldoia. |
![]() |
| Cauterets herria zuloan, eta Midi de Bigorre atzean, eskuinean. |
![]() |
| Bretxa horretatik igo dugu. Gero jeisteko, bretxa zeharkatu eta beste aldera joango gara, zirkuitoa egitera. |
![]() |
| Gran Facha eta Infiernoak bere atzean, Punta Zarre, Cambalés,... |
![]() |
| Gailurrean (2813m). Atzean, Balaitus. |
![]() |
| Bretxan. Orain laku horietara jetsiko gara. |
![]() |
| Jetsiera gogorra da. |
![]() |
| Malda handia eta harri ugari. Bretxa goian. |
![]() |
| Arrouy lakua eta izen bereko mendia. |
![]() |
| Nere lakua eta Balaitús, Palas, La Lie eta Artouste gaineko tontorrak. |
![]() |
| Lakuetako ur garbi eta urdinak. |
![]() |
| Plaa de Prat lakuaren harana. Horra jetsi behar dugu. |
![]() |
| Urjauzi dotoreen albotik ari gara jeisten. |
![]() |
| Plaa de Prat lakuko urak. |
![]() |
| La Cétira aterpe egokituan. |
![]() |
| Estaing lakura itzultzen, zirkuito ederra osatuz. |
![]() |
| Toki hauetatik igaro gara jetsieran. Orain urruti geratzen dira. |
![]() |
| Arrens. Geldialdia egin dugu bertan, berriz Soulor, Aubisque eta Portalet gainak igaro baino lehen. |








































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina