2025-12-28 6. eguna
FERRYA-ABEL TASMAN P.N. ...
 |
| COOK ITSASARTEA. Goizeko 3,30tan atera gara Wellington-etik. Ferryan ontziratzea eta tramite guztiak oso azkarrak izan dira. Itsasontziko besaulki erosoetan beste pare bat ordu lo egin ondoren, kanpora atera gara egunsentiaz gozatzera. |
 |
| Hau da gure ferrya. |
 |
| Cook Itsasartea. |
 |
| Cook Itsasartea. |
Cook Itsasartea. |
| Cook Itsasartea. |
 |
| Cook Itsasartea. |
 |
| Cook Itsasartea. |
 |
| Cook Itsasartea. |
 |
| Hotza egiten du, baina oso gustora gaude kanpoaldean. Alboan daukagun paisaia ederra da eta eguzkia irteten ari da... |
 |
| Cook Itsasartea. |
 |
| Cook Itsasartea. |
 |
| Cook Itsasartea. |
 |
| Cook Itsasartea. |
 |
| Hego Irlara heltzen ari gara. |
 |
| PICTON. Goizeko 7retan heldu gara hego irlako kai honetara. |
 |
| Picton. |
 |
| Hondartza aldea. |
 |
| Ferry horretan etorri gara. |
 |
| Oxley's hotela. Arkupe horietan dagoen kafe batean gosaldu dugu. |
 |
| Aintzinako fragata bat. Kaitik buelta bat eman ondoren, autokarabana hartu eta irlako iparralderuntz joango gara, Abel Tasman Parke Nazionala bisitatzera. Errepidea oso sigi-sagatsua da, badia eta hondartza ugariren albotik. |
 |
| Lehenbiziko geldialdia CULLEN'S POINT behatokian egin dugu. Alde batera Hovelock herria ikusten dugu, izen bereko badiaren ertzean. Ondoren hortik pasako gara. |
 |
| Bestalderuntz, fiordoaren sarrera. Eskuineko aldetik heldu gara hona. |
 |
| Behatokian. |
 |
| Havelock. |
 |
| Havelock badia. |
 |
| Hurrengo geldialdia PELORUS IBAIAren ondoan. Toki ona bainatzeko. |
 |
| Margaritak ibai ondoko harkaitzetan. |
 |
| Jende asko agertu da. Toki ezaguna da eta opor garaia. |
 |
| Aparkalekutik hondartza horretara joateko bidea, baso ederretik doa. Pasiada laburra. |
 |
| Basoan. |
 |
| ABEL TASMAN Parke Nazionalean gaude. Bazkaltzeko ordua da eta txiringito dotore hau aurkitu dugu. Hemen oso ohikoa da horrelako tokietan janaria hartu eta eramatea. Guk bertan jango dugu. |
 |
| Tipikoa da arraina patatekin jatea. Hauek dira gure razioak, erdia jan ondoren. |
 |
| Tasman badia. |
 |
| Turistak eramateko garraioak hauek dira, traktorea gidariarentzat eta itsasontzia bisitarientzat. Kuriosoa! |
 |
| Hondartzak. |
 |
| Itsasertzean. Itsasoa eta berehala izugarrizko basoak. Hau da hemengo ezaugarria. |
 |
| Abel Tasman. |
 |
| Lora dotorea. |
 |
| Abel Tasman-etik Murchison hiriruntz etorri gara, baina ROTOROA lakura sartu gara. Bertan dagoen kanpin batean geratzea da asmoa, baina geratu garenean, eltxoz beteta dagoela ikusi dugu eta planak aldatu behar izan ditugu. Lakua ederra da, baina bagoaz. |
 |
| Zisneak lakuan. |
 |
| MARUIA Urjauziak. Azkenean Shenandoah-tik Murchison-era bidean dagoen Maruia aparkalekuan geratu gara. Hemen pasako dugu gaua beste furgoneta eta autokarabana batzuen artean. Baimenduta dago eta komunak daude. Eta bost minutura ditugu urjauziak. |
 |
| Maruia urjauziak. Uraren zarata, aparkalekutik ondo entzuten da. |
 |
| Goitik ikusita, karabana ondotik. Hemen afaldu eta pasako dugu gaua. |
2025-12-29 7. eguna
PAPAROA P.N. - FOX GLAZIER
 |
| Goizean Maruia Falls-eko aparkalekuan. Gaur mendebaldeko itsasertzera joango gara, gauean Hegoaldeko Alpeetako Fox Glazier herrira heltzeko. Egun luzea aurretik. |
 |
| Wesport-etik gertu KILKENNY behatokian geratu gara. Buller ibaia doa hemen, eta errepidea, aurrean ikusten den bezala, harkaitzean zulatuta dago. |
 |
| Wesport-era heldu gabe, hegoalderuntz hartu dugu eta PAPAROA PARKE NAZIONALEAN sartu gara. Bidean toki interesgarri asko daude. Orain FOX RIVER hondartzan gaude. |
 |
| Fox ibaia zeharkatzen, hondartzara igarotzeko. |
 |
| Harkaitz-formazio bereziak, landaretzarekin goiko aldean. |
 |
| Toki lasaia eta dotorea pasiatzeko. |
 |
| Hegaztia. |
 |
| Kaioak. |
 |
| Hondartza. |
 |
| Beheruntz jarraitu eta IRIMAHUWHERO Behatokian geratu gara. Hemendik Mendebaldeko kosta eta gainean ditugun Paparoa-ko basoen ikuspegi ederrak daude. |
 |
| Hau da ekarri dugun errepidea, landaretzak erabat fagozitatuta. |
 |
| Kostaldea. Tasmania-ko itsasoa. |
 |
| Landaretza tropikala itsasertzeraino heltzen da, eta badia dotoreak sortzen dira. |
 |
| Behatokitik oso gertu dago, hegoalderuntz jarraituta, PUNAKAIKI. Hau da bertan dagoen mapa eta ikusten da Fox River-etik jarraitu dugun errepidea. Hemen, beste espektakulu natural bat daukagu ikusgai. |
 |
| PANCAKE ROCKS. Km bateko zirkuitoa dago antolatuta. Bidea oso erosoa eta ondo prestatua. |
 |
| Panqueques harkaitzetako kareharria gaur egungo lehorreko formetan igo eta higatu egin da bi prozesuren konbinazio baten bidez: Higadura karstikoa, non kareharriaren higadura kimikoa artikulazio eta haitzuloetako uraren eraginez gertatzen den, eta Kostaldeko Higadura, haitzuloetako kolapsoa barne. |
 |
| Bidea erabat egokitua, eskillarak barne. |
 |
| Pasiada bukatzen. Hemendik hegoalderuntz jarraituko dugu, itsasertzetik. |
 |
| GREYMOUTH herrian geratu gara, erosketa batzuk egin, bazkaldu eta gasoila hartzera. Aipatu behar da, gasoila gurean baino merkeagoa dela, 0,9€/litroa gutxi gorabehera. Toki oso turistikoetan, euro bat. |
 |
| Beheruntz jarraituz, HOKITIKA Arroilean geratu gara. Hemen Hokitika ibaiak sortutako harribitxia daukagu. Ur turkesa distiratsua kareharri zurizko labarrez inguratua eta oihan tropikal berde oparoa. |
 |
| Baina denboraz oso justu goaz, eta ezin izan dugu egin zirkuito guztia. Dena ezin da... |
 |
| Oraindik bidai luzea geratzen zaigu. Hegoalderuntz goazela, kotxetik ateratako argazkiak. Mendietatik datozen ibai ederrak,... |
 |
| IANTHE/MATAHI lakua Pukekura-tik Harihari-ra bidean. |
 |
| Etxebizitza isolatuak. |
 |
| Eta Hegoaldeko Alpeak. |
 |
| Ikaragarrizko paisaiak. Ibaiak, basoak, mendi elurtuak, oso behera jeisten diren glaziarrak,... Whataroa aldean gabiltza. |
 |
| Hego Alpeak. |
 |
| Abere ugari errepide alboko larreetan. |
 |
| Fox Glazier-era hurbiltzen ari gara. |
 |
| FOX GLAZIER. Kanpinera joan gara lehenbizi, berandu baita. Kanpinetik, Zelanda Berriko garaiena den mendia daukagu ikusgai Aoraki/Cook, eskuinean. |
.%20copia.jpg) |
| Tasman mendi ederra. |
 |
| Ilunabarra. |
 |
| Afaldu baino lehen, bihar joango garen tokira hurbildu gara, Matheson lakura. Baina orain ez daukagu astirik lakuko ibilbidea egiteko. Dena dela Aoraki/Cook eta inguruko ikuspegi dotorea daukagu. Ez omen da askotan ikusten. |
 |
| Tasman mendia. |
 |
| Norabide desberdinen balizak. |
 |
| Inguru horren mapa. Badago zer egin hemen. |
 |
| Kanpinean dagoen sukalde handian afaldu dugu, berandu, baina eguna oso ondo baliatu dugun sentsazioarekin. Eta daukagun zeru gorrixka... |
 |
| Bihar arte. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina