2025/05/05

🏡OLIVAN,🏚️BERBUSA,🏚️AINIELLE. (Ibilbide horia💛/Senda Amarilla)

    Aspaldi irakurri genuen Julio Llamazares-en "La Lluvia Amarilla" liburu ederra. Eta noski, Ainielle eta inguruak ezagutu genituen. Hogei urte baino gehiago pasa dira ordutik. Garai hartan, ibilbideak ez zeukan izen berezirik.

Orain dela urte batzuk ordea, "Senda Amarilla" izenez ezagutzen da eta Oliván-eko O CUMO Kultur Elkarteak bultzatuta, bideak garbitu egin dituzte eta urtero Senda Amarilla mendi-martxa antolatzen dute.

Horrela ba, eta aurreko egunetan elur dezente zapalduta Portalet eta Espelunciecha aldean, lehorrera joan gara, ibilbide hori berriz ezagutzera.

 2025-04-24 OLIVÁN. Aste Santua pasa da eta lasaitasuna itzuli da Piriniora. Gaur gainera osteguna da. Herriaren sarreran utzi dugu kotxea eta bertan lirio ugari daude, zein baino zein dotoreagoak.

 San Martín eliza, herriaren sarreran.

 Elizaren ondoan plaka ugari jarri dituzte. Hau, Julio Llamazares-i buruz.

 San Martín eliza eta kanposantua.

 Ibilbideari buruzko informazioa. Argi dago indarra hartu duela. Balizak jarraituz, herriaren gaineko aldetik hasiko gara. Gero, buelta, beheko aldetik izango da.

 Udaberria. Hasieran sakan bat gainditzeko, bere ezkerretik doan bide aldapatsua igo behar dugu. Ondo balizatuta dago.

 Oliván sakanaren ezkerretik doa bidea. Polita da, ezpel, haritz, pinu,..., eta abarren artean. Bero egiten du, baina oraingoz gustora goaz.

 Sakanaren beste aldean, Susín dotorea.

Ibilbidea: Larrede,Susin,Casbas,Olivan zirkularra

 Haritz-ale ederrak.

 Hainbat sakan pasatzen ari gara. Honetan, urjauzi txikiak goitik behera.


 Haritza.

 Beste sakan bat. Hemen ur-hari bat erortzen da.

 Balizak. Berbusa gertu daukagu. Ainielle urruti oraindik.

 Del Cano sakana. Ura bidean.

 Sakaneko erreka zeharkatzen, harriz harri...

 Zuhaitzak loratan.

 BERBUSA. Landaretzak herria izkutatu behar du... Dena dela, aurrekoan izan ginenean baino zerbait garbiago dago. Behintzat, kaleetatik ibili daiteke.

 Gereziondo ugari inguruan.

 Etxebizitzetako baten hondakinak.

 San Pedro elizako sarrera. 1703. urtekoa. Kromatismoa!

 Elizaren barnealdea.

 Zuhaitzak ere hasi dira barruan.

 Hau kanpoaldea.

 Herriaren irteeran beste errekatxo bat zeharkatzen.

 Lirioz apaindutako bide polita. Orain, Ainielle-ra. Bidea oso garbia dago eta beti goruntz egiten du, baina atsegina da. Gaur, bero egiten du eta eguerdiko ordu hauetan nabaritzen da.


 Rimalo sakana. Ur asko dakar honek ere.

 Urjauzia.

 Arazorik gabe zeharkatu dugu.

 Bide lausotu dotorea Ainielle-ra igotzeko. Berbusa-tik ordu t'erdi lasai joan da.

 Gertuago gaude. Gero, berriz hona itzuliko gara...

 ...eta ekarri dugun bidea utzi eta behera joango gara Molina zubira, pistatik itzultzeko. Baina hori gero...

 Ainielle sakaneko erreka zeharkatzen. Hau pasa eta berehala helduko gara herrira.

 AINIELLE. Erabat erorita daude eraikuntza guztiak. Hau elizaren atzekoaldea da.

 San Miguel eliza.

 Elizaren barnealdea. Sapaia erorita dago.

 Bataiarria.

 Barrutik kanpora begira.




 Gereziondoak eraikuntzak irensten. Errotara jeisten hasi gara, baina bero egiten du, eta gero berriz hona igotzeak... Gogoa joan zaigu. Badakigu errota berrituta dagoela.

 Hau atsekabea!

 Erdi erorita dagoen etxebizitza baten teilatua. Buztina, harriak, egurrezko makilak,...

 Zerbait jan eta edaten herriko "enparantzan", elizaren atzekoaldean. Ondoren, lehen aipatutako bidegurutzera itzuli eta pistara jetsiko gara.

 Hemen ateratzen da pistara.

 Oliván ibaia La Molina zubitik. Ibaiaren ondotik doan pistatik egingo dugu Oliván-erako itzulia.

 Balizak pistan. Berbusa-tik hona ere etorri daiteke.

 Baliza gehiago. Pistako ibilaldia itzalean da gehiena, eta nahiko erosoa egiten ari zaigu.

 Oliván ibaia.



 Oliván herriaren azpian gaude. Hemen zubia eta presa daude.

 Presa.


 Informazio gehiago. Igoera labur bat geratzen zaigu herrira heltzeko.


 Herriaren sarreran gaude.


 OLIVÁN.





 Kotxearen ondoan dagoen lorategia. Udako giroa. Ibilbide interesgarria. Bakar bakarrik denbora guztian. Geldialdi guztiekin, sei bat orduko ibilaldia.


IBILBIDEA HEMEN