2024/07/08

Eta ANDALUZIA VI.: ⛰️🌳🌳 TENTUDÍA 1112 mt (Badajoz) eta BONALES 1055 mt (Huelva)

⛰️🌳🌳 TENTUDÍA 1112 mt (Badajoz) eta 

BONALES 1055 mt (Huelva)

 2024-05-20 SANTA MARIA DE TENTUDÍA. Gaur Alhama de Granada-tik atera gara eta eguerdian heldu gara hona. Badajoz probintzian gaude. Euskal Herriruntz goazela baliatuko dugu, tranpa apur bat eginez, beste bi probintzietako tontor altuenak egiteko. Gaur astelehena da, eta bai monastegia eta bai hemen dagoen taberna itxita daude. Beraz, gure janari-edariak dastatu ondoren, zerbait ibiltzera goaz.

 Hemen bertan dago Badajoz probintziako mendi altuena, monastegian. Beraz, esfortzua zero. TENTUDÍA (1112m).





 Monastegiari buelta eman, eta kotxea hartu dugu, gertu dagoen Puerto de los Ciegos-era joateko. Ez daukagu zirkuito guztia egiteko gogorik eta errezera goaz.

 Puerto de los Ciegos (912m). Erabat loreztuta inguru guztia. Irakurri dugu hemendik igo daitekeela bertan gainean dagoen Bonales tontorrera.

 Baina gure harridurarako, irakurri dugun igoera zuzena debekatuta dago, lur pribatua dela eta. Markatuta dagoen bidea eta bakarra igotzeko 4,5km-ko zeharkaldi luzea da. Ez daukagu hainbeste denbora, eta zalantzak izan ondoren, hesia igaro eta zuzenean igotzea erabaki dugu.




Bidea ea ez da ikusten, lorategia bihurtuta dago dena.

 Atzera begira, Tentudía-ko tontorra eta Monastegia ikusten ditugu.

 Lorategiaren erditik goruntz goaz. Lehenbizi Ekialdeko tontorretik pasako gara.

 Eta Mendatetik 20 bat minututan heldu gara BONALES-era (1055m). Hau da Huelva-ko tontor garaiena. Zorionez ez dabil inor hemen eta lortu dugu heltzea.

 Jeisteko, bide "ofizialetik" egitea pentsatu dugu. Azkar ibiliko gara.

 Era askotako lora eta landareak bide guztian.

 Pasada bat da nola dagoen ingurua.



 Portugues-aren iturria omen da hau. Jarraitzen ari garen bidea balizatuta dago, eta mendatera ateratzen da. Polita da, baina 4,5 km-koa.

 Kardoa.

 Caseríos de los Bonales. Hemendik mendatera goruntz doa bidea, pista bihurtuta.

 Ahuntzak baserrian.

 Landa-etxea ere badago bertan.

 Eta pistatik goruntz, Huelva-ko paisaiak ikusiz.

 Topera dago udaberria. Ibilaldia bukatu eta Zafra-ra joango gara gaua pasatzera.


Bonales ibilbidea

 ZAFRA. Badajoz-eko herri dotorea. Afaldu aurretik herria ezagutzeko denbora apur bat daukagu.

 Gure herrian bezala, hemen ere daude Plaza Txikia eta Handia. Hau Plaza Chica da. Oso koketoa.

 Plaza Txikian. Orain lasai dago, baina erromes ugari dabil, Vía de la Plata egiten.



 Plaza Grande. Hemen jende gehiago dabil.

 Afaltzeko gure ostatuko neskak aholkatu digun Taxi tabernara joan gara. Oso autentikoa.


 Eta bertako espezialitatea den Pestorejoa dastatu dugu. Txerrikia, parrillan erreta. Gustora egon gara. Ondo afaldu ondoren, ostatura. Bihar Euskal Herriruntz. Horrela bukatu dugu Andaluziara egindako periploa.










2024/07/04

ANDALUZIA V: ⛰️LA MAROMA/TEJEDA 2066 mt🌲🌲🌳🌳 (Malaga)

 

ALHAMA DE GRANADA "Los tajos"

 2024-05-18 Goizean RONDAtik atera eta lasai, bidaiaz gozatuz, Granada-ko Alhama de Granada herrira heldu gara. Hemen bazkaldu eta arratsaladean, ingurua ezagutuko dugu. Horrela bada, Alhama ibaira jetsi eta bertatik prestatuta dagoen ibilbidea egingo dugu.

 Alhama ibaiak "tajo" galanta sortu du hemen.

 Herriko etxeak hormen gainean daude, amildegira begira.

 Gu beheko pasealekutik.


 Lora pila zelaietan.

 Informazioa.

 Ibaiaren beste aldeko hormak.

 Ibaia ea ez da ikusten, landaretza artean izkutatuta.

 Herriaren erdigunea atzean uzten ari gara.

 Katagorria hormetan gora.

 Hareharrizko hormak dira eta haizeak eta urak forma dotoreak sortu ditu.

 Hormetan induskatutako etxea.

 Baseliza ere horman induskatuta.


 Baselizaren barrualdea.

 Eta katua.

 La Pantaneta urtegiraino heldu gara eta bertatik biharko helburua ikusten dugu. Hemen eman dugu buelta, berriz herrira itzultzeko. Azkenean hiru bat orduko ibilaldia gaur ere.


Los Tajos ibilbidea

 ALHAMA. Erdiko parkea eta Gaztelua. Herri oso lasaia eta polita. Dauden turista gehienak atzerritarrak.



 Afaltzen, biharko indarrak hartzen.


⛰️LA MAROMA/TEJEDA 2066 mt🌲🌲🌳🌳 (Malaga)

 2024-05-19 EL ROBLEDAL atsedenlekua. Alhama-tik, Baños de la Alcaicería Ostatu-jatetxeraino errepidea eta handik era onean dagoen pistak ekarri gaitu hona. Nahiz eta Málaga-ko mendi altuenera goazen, bilbide guztia Granada-ko lurretatik izango da. Igoera gehiago baditu mendiak, baina guk hau aukeratu dugu.

 Hasieran pinadian barne doan pistatik goaz. Pinuei izerdia jasotzeko tresna. Denek daukate ontzia jarrita.

 Barracones-era doan pista hemen utziko dugu eta oso ondo balizatuta dagoen bide hau hartuko dugu.

 Mendiko bide dotorea da eta han atzean ikusten dugu Maroma.

 El Contadero igarobidea. Dirudienez, artzaiek hemen zenbatzen zituzten animaliak.


 Basotik atera eta muino batetara heldu gara. Bertan dago informazio-panel hau. Temple haranaren gainean gaude.

 Sierra Nevada ere ikusten da urruti. Zerua ez dago erabat garbia.

 Bidea beti oso ondo markatua eta nahiko erosoa.

 Maroma. Tontor altuena erdian ikusten dena dirudi, baina hau Granadan dago kokatuta, eta eskuineko ertzean dagoen muinoan dago jarrita Maroma-ren erpina, hori Málaga baita. Politikoen gauzak...


 Zati lasaia, lorategiaren erditik.



 Maroma. Ezkerrean dagoen mendatera igoko dugu.

 Informazioa. Tejeda mendikatean gaude. Orain ez dira hagin asko geratzen. Bakan batzuk ikusten dira.

 Salto del Caballo-n gaude.

 Hemen bidea oso polita da. Nahiko alpinoa, hormen azpitik sigi-sagak egiten.


 Lobera mendatera heldu gara.

 Eta eskuinean daukagu Maroma. Baina esan bezala, tontorra atzerago dago eta ezkerretik doa bidea, beste tontor hau inguratzen.


 Vélez-Málaga eta kostaldea.

 Gure oinetan Sedella herria, Málaga-ko Axarquían. Hortik dator beste igoera bat.

 Igarobide dotorea. Orain zati harritsuan sartu gara.

 Eta bagoaz tontorrera hurbiltzen. Diagonal luze bat egiten du bideak.

 Azkenengo metroak. Hemen lautada handia dago, eta hor jarri dute tontorreko parafarnelia.

 LA MAROMA (2066m). Hau omen da Málaga-ko tontor altuena.
 Eta noski, puntu altuenera igo behar...


 Gustora, hodei dekoratibo politekin.

 Ikusmina lurrean. Hemen mendizale askorekin egin dugu topo. Gainera igandea izanda...



 Asko gustatu zaigu igoera. Hiru bat ordu Robledal-etik.

 Eta beheruntz. Igoerako bide beretik.


 Gezurra dirudi, baina bide polita dago harkaitz artean.

 Mugarriak eta pintura arrastoak daude bidea ondo markatzeko.

 Sedella-tik datorren bidearen gainean, amildegiaren ertzean.

 Hona ateratzen da Sedella-ko bidea. Atzean, Vélez-Málaga eta kostaldea.




 Lobera mendatetik behera, Salto del Caballo pasabidera.


 Atzera begira, Maroma-ren tontorrak. Ofiziala eskuinean. Guretzat altuena dirudiena ezkerrean.
  
 Contaderoa zeharkatzen.

 Kardoa, bisitariekin.

 Pinadian.

 Robledal-era iristen. Sei bat orduko ibilaldia. Asko gustatu zaigu hau ere. Sorpresa galanta izan da guretzat Andaluziako mendi eta inguru hauek ezagutzea. Ez genuen hau espero... Seguruen, garaiak eragin handia izan du. Zorte handia izan dugu eguraldiarekin eta udaberria izanez, mendiak egoera oso dotorean aurkitu ditugu. Gainera ez dugu berorik izan. Honekin bukatzen dugu Andaluziako periploa. Bihar, Huelva eta Badajoz-eko mendi altuenetara. baina hau beste historio bat da.      


Ibilbidea La Maroma