|  | 
| Ez dago trafiko askorik. Ñanduak eta guanakoak ertzetan. | 
|  | 
| San Gregorio estantzia eta bertan dagoen Amadeo itsasontzia. | 
|  | 
| Errepide ona jarraituz Punta Delgada-ra heldu gara. Ferryaren zain gaude. | 
|  | 
| Behin ferryan sartuta, aurrean daukagu Suaren Lurraldea. | 
|  | 
| Magallanes zeharkatzen. | 
|  | 
| Irlan sartu eta errepidea horrelakoa da, "ripioa". Argentina-ko mugara heldu arte horrela izango da. | 
|  | 
| Bidean horrelako estantzia ugari ikusiko ditugu. | 
|  | 
| Río Grande igaro eta euria hasi da. Hau Fagnano laku erraldoia da. Hemendik Ushuaiara euripean egin dugu, eta gurpil bat zulatuta. Beraz, afaldu eta ohera berehala. | 
| .jpg) | 
| USHUAIA. Gauean elurra egin du inguruko mendietan. | 
|  | 
| Costaneran, Beagle kanalaren ertzean. Olivia mendia estalita atzean. | 
|  | 
| Yaganen hizkuntzan ush (sakona) eta waia (badia). Beraz, Ushuaia "Badia Sakona". | 
| .jpg) | 
| Olivia mendia. | 
|  | 
| "Australis"itsasontzia. Dirua edukita, Punta Arenas-etik hona etortzeko aukera zoragarria. | 
|  | 
| Beagle kanala, Navarino irla eskuinean eta Tierra del Fuego. | 
|  | 
| "El Viejo Almacén" taberna-museo hunkigarria. | 
|  | 
| Olivia agertu da. | 
|  | 
| Argi dotoreak kaian. | 
| .jpg) | 
| Apirilaren 2an eguraldi ederrarekin esnatu gara. Parke Nazionala ezagutzera goaz. | 
|  | 
| Navarino-ko Hortzak. | 
|  | 
| Tierra del Fuego Parke Nazionalean gaude. Lapataia ibaia. Ahal ditugun ibilbide gehienak egiteko asmoarekin gaude. | 
|  | 
| Hasteko Roca lakuaren ertzetik dihoan "Hito XXIV" ibilbidea egingo dugu. Txileko mugaraino doa. Joan-etorri bat. | 
|  | 
| Roca lakuaren ertzean. | 
|  | 
| Carpintero txoria. | 
|  | 
| Udazkeneko fruituak. | 
|  | 
| Heldu gara bukaerara. Bide zoragarria basoan zehar eta lakuaren ertzetik. | 
|  | 
| Lengak eta Ñirreak hasi dira udazkenenko tonoak hartzen. | 
|  | 
| Goroldioak ugariak dira. | 
|  | 
| Roca lakua. Mugaren beste aldean, Txilen, Errázuriz izena du. Bi ordu eta gutxitan egin dugu joan-etorria. | 
|  | 
| Lapataia ibaia. | 
|  | 
| Kotxez Lapataia Badiara etorri gara. Hemen beste ibilaldi batzuk lotuko ditugu. | 
|  | 
| Parajeak izugarriak dira. Asko gozatzen ari gara. | 
|  | 
| "El Turbal" izena duen ibilbidean gaude. Ibilbide motzak dira, baina lau kateatu ditugu luzeagoa egiteko. | 
|  | 
| "Castorera" bat. | 
|  | 
| Tiuque. | 
|  | 
| Laguna Negra-ra doan bidea. | 
|  | 
| Laguna Negra. | 
|  | 
| Laku hau turberaz inguratuta dago, eta ertzetan turberak osatzen ari dira eta babestuta daude. | 
|  | 
| Beste laku bat, Laguna Verde. | 
|  | 
| Ondoren, kotxea hartu berriz eta Zaratiegui itsasadarrera etorri gara. Begle kanaleko irlak parean, Redonda eta Estorbo. | 
|  | 
| Fin del Mundo-ko trenaren errailak. | 
|  | 
| Garai batean Mundu Amaierako Trena kartzelako presoak garraiatzen zituena, gaur egun turistikoa da. | 
|  | 
| Azkenengo ibilaldia Pipo ibaiaren ertzetik egin dugu. Euria daukagu gainean, baina ibaiaren ertzetik gustora ibili gara. | 
|  | 
| Busti gabe itzuli gara. Azkenean zazpi bat ordu ibili gara guztira eta gozamen handia izan da. Zoragarria iruditu zaigu tokia eta inguru guztia. | 
|  | 
| Ushuaiara itzuli eta arratsaldeko argi dotoreak ditugu Beagle-en ertzetan. | 
|  | 
| Apirilak 3. Gaur bidaia eguna daukagu. Baina goizean jeiki eta elurra mara-mara ari dela ikusten dugu. Lortuko al dugu Ushuaiatik irtetea? | 
|  | 
| Utzi digute Ushuaiatik irteten. Garibaldi igarobidera igo behar dugu. Hori zeharkatuz gero, ez dugu espero arazorik. | 
|  | 
| Igotzen goazen heinean, gero eta elur gehiago errepidean eta inguruetan. | 
|  | 
| Behean ari dira geratzen Hermoso harana eta Llanos del Castor. | 
|  | 
| Heldu gara Garibaldi igarobidera. Escondido lakua daukagu aurrean. Udazkena eta negua biak batera. | 
|  | 
| 430 metrotara gaude, baina noski, Amerikaren hego hegoan. Elurra! | 
|  | 
| Escondido lakua. Gaur behintzat, izena oso ondo ipinita daukala adierazten du. | 
|  | 
| Garibaldi-tik jetsi eta Tolhuin-era bidean goaz. Elurrak atzean utzi ditugu, eta lasaiago goaz. Gainera, zeru fuegino ederraz gozatzen. | 
|  | 
| Fagnano laku erraldoia. Pazifikoan dagoen Seno del Almirantazgo-rekin dago lotuta. Gaur, joaterakoan baino eguraldi hobea daukagu. | 
|  | 
| Udazkena lakuaren ertzetako zuhaitzetan. | 
|  | 
| Río Grande-runtz goaz Atlantikoaren ertzetik. Beste aldean Zelanda Berria dago... | 
|  | 
| Rio Grande Hiri buru haundiena. Kanpotik ez da oso polita, ostera etxeak barrutik zoragarriak. klima oso gogorra omen dauka. | 
|  | 
| Estantzia erraldoiak eta aberez betetako pampak. Hau da hemengo paisai ederra. | 
|  | 
| Eta guanako taldeak "errepidearen" ertzetan. Hauen kirola hesi-jauzia dela dirudi. | 
|  | 
| Grande ibaia. Atlantikora dihoa izen bereko hirian. | 















































 
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina