2026/11/03

🦇COVA del TABAC🦅 Camarasa. Lleida.

 Astebukaera Camarasa-n gaudela baliatuz, igandean irteera labur bat egitea pentsatu dugu. Semeak aholkatuta, Del Tabac kobazulora joatea erabaki dugu.

Baina lehenbizi, larunbateko ilunabarraren argazki batzuk. Camarasa-ko eliza ondoko enparantzatik daude aterata.


 2026-10-24 ILUNABARRA.






 Ilargibetea.


 2026-10-25 Camarasa urtegiaren ertzetik igaro den errepide ertzean utzi dugu kotxea. Heldu gareneko (goizeko 9:30ak), nahiko beteta dago, eskalatzaile asko mugitzen baitira inguruko hormetara. Hau da ibilaldiaren abiapuntua.

 Eskuinean geratzen da aparkalekua. Ondoren tunel zaharra zeharkatu, errepidera salto egin (sokatxo bat ere badago laguntzeko), eta urtegiko zubian gaude, ezkerrera igarotzeko.

 Zubiaren bukaeran, errepideko beste kobazulora sartu gabe, eskuineruntz abiatzen da gure bidea. Seinalea dago.

 Eta informazioa ere bai.

 Landaretza urtegiaren ertzeko bide zabalean.


 Baina berehala bukatzen da bide zabala, eta landaretza ugariren artean doan bidezidorra hartu dugu. Bidea garbitzen ari den gizon batekin egin dugu topo. 


 Urtegiaren beste aldeko hormak gure bidezidorretik ikusita. Ezpel eta zuhaitz asko daude hemen eta toki batzutan nahiko estua da bidea, baina ondo jarraitzen da. 

 Hemen ikusten da ondo nolakoa den bidea. Orain ezkerreruntz jarraitzen du. Goian Mont Roig geratzen da.

 Goiko horma horien azpira heldu behar gara, hor izkutatzen baita kobazuloa, ezker aldean.

 Hemen dago aldapa handiena, eta laster kablez babestutako pasabidera helduko gara.

 Putrea eta Mont Roig-en hormak. Putre asko ateratzen ari dira.

 Segre ibaia behean, eta Camarasa-ra doan errepidea. Herria, han atzean geratzen da.


 Katez eta grapaz babestutako pasabidea, horma txiki bat gainditzeko.

 Behin gaindituta. Gero kateak goruntz jarraitzen du, harri soltea baitago.

 Gure gainean dabiltzanak.

 Katearen ondotik. Berehala ezkerrera joango gara.

 Jetsiera labur bat. Ingurua ederra da. Zuloan, Segre ibaia.

 Beste horma txiki bat gainditzeko, grapak eta kablea. Gainean daukagu kobazuloaren sarrera.

 Sarrera. Oraindik ez dago inor. Metalezko egiturak babesten de sarrera eta teorian atea itxita egoten da. Guk atea irekitzeko klabea badaukagu, udaletxean lortuta, baina zabalik aurkitu dugu. Beraz,...

 Bertan dagoen informazioa.
     
 Xaguzaharrei buruzko informazioa. Guk, irteten ikusi ditugu batzuk eta gero barruan ez ditugu ikusi.

 Sarreran. Eskuinean, egiten ari diren indusketak ikus daitezke.


 Barrutik kanporuntz. Kobazulo altua eta oso handia da.

 Sarrera. Orain barrura igarotzeko beharrezkoa da argia eramatea. Guk linternak ditugu eta fondoraino heldu gara.

 Barruko irudiak.





 

 

 Hauek izango ote dira Labar-pinturak??? Bestela, guk behintzak ez dugu ezer ikusi.

 Dena dela gustora ibili gara, bakar bakarrik gu.

 Bagoaz kanpora.



 Hor ikusten da irekita dagoen atea. Gu irteterakoan hasi da jendea heltzen. Oso bisitatua da tokia.

 Igoerako paraje berdinetatik beheruntz. Goiko horman.

 Eta hau behekoan.

 Putreek hor jarraitzen dute gure inguruan.

 Mont Roig-en hormak.

 Beheko horma jeisten.

 Urtegi ertzera heltzen. Hemen ere babestuta dago bidea.

 Kontrasteak. Hostoak eta urtegiko urak.

 Zubian. Aparkalekua eskuinean.

 Tunel zaharra zeharkatzen. Hemen ez da behar linternarik. Berehala helduko gara erabat beteta dagoen aparkalekura. Lasai ibilita, hiru ordu ta laurdenean egin dugu ibilbidea eta kobazuloko bisita. Gustatu zaigu. 

               
Ibilbidea


 Eta gaueko ilunabarra Camarasa herritik.