![]() |
| 2019-06-21 LIEBANA. Vada herritik gora goaz San Glorio mendatea zeharkatzera. Ikuskizuna daukagu. |
![]() |
| PORTILLA DE LA REINA. San Glorio izugarrizko behelainoarekin igaro dugu eta Leon-eko herri honetara etorri gara. Bertako ostatuan igaroko dugu gaua. Ostatu ondoan dago informazio panel hau. |
![]() |
| 2019-06-22 SAN GLORIO mendatea. Zorionez behelainoak desagertu dira eta gaueko ihintza geratzen da. Goizeko 9ak dira. |
![]() |
![]() |
| Ibilbide zirkularra egiteko asmoz goaz. Orain ezkerretik joango gara eta gero hortik itzuli. |
![]() |
| Lebaniego ibilbidea hemendik igaro da. |
![]() |
| Atzera begira Coriscao mendia mendatearen beste aldean. |
![]() |
| Aldapan gora sigi-sagaka. |
![]() |
| Vallines mendiak ditugu atzean. Hauen eskuinean geratzen da Coriscao. |
![]() |
| Aurrean, Peña Prieta ezkerrean eta Altares-Cubil del Can. Hortik pasako gara. |
![]() |
| Eskuinean, behean, Naranco harana. Hortik itzuliko gara. |
![]() |
| Hauek bai "nibela" harkaitzean! |
![]() |
| Gure bizkarrean geratzen diren Pikoetara doaz begiak. Llambrión mendilerro guztia, Tesorero erdian, Horcados Rojos, Picos de Santa Ana, Tiros Navarro eta Peña Vieja. |
![]() |
| Campanarioetako orratzak eskuinean utzi eta Portillo de las Yeguas tontorreruntz igotzen ari gara. |
![]() |
| Torre de las Minas del Carbón-Casiano de Prado-Llambrión-Tiro Tirso-Torre Blanca-Tiro Llago-Madejuno. Beraien aurrean, baxuagoak, Alcacero-Remoña eta Padiorna. |
![]() |
| Coriscao ezkerrean eta Peñas Cifuentes( Torre Salinas- Hoyo de Liordes) atzean. |
![]() |
| Oso behean geratzen da orain Naranco harana eta Tajahierro mendi taldearen aterpea. |
![]() |
| Hemen, gure gaurko helburuetara begira. |
![]() |
| Portillo de las Yeguas zeharkatzen. Harri solte asko dago baina nahiko ondo pasatzen da. Bestela, tontorrera igo eta goitik berdin joan daiteke. |
![]() |
| Zeharkaldian. |
![]() |
| Ondoren beste tontor bat dago Robadoiro lepora igarotzeko. Hemen ere bidea eskuinetik doa. Zeru polita daukagu. |
![]() |
| Naranco harana beti gure azpian. |
![]() |
| Portillo de las Yeguas tontorra eta Pikosetako mendiak: Urriello (Naranjoa), Collada Bonita, Torre del Oso, Cuchallón de Villasobrada eta Peña Castil. |
![]() |
| Robadoiro lepoa bertan daukagu. Ondoren eskuineko ertza jarraituko dugu Altares-Cubil del Can-era eta Altares zirko guztia inguratu ondoren, erdian ikusten den Peña Prieta-ra. |
![]() |
| Robadoiro lepotik gora Cubil del Can gaina hartzera. |
![]() |
| Hemendik Pikosetako Cornión mendikatea ere ikusten hasi gara. Ezkerrean, Peña Beza-Canto Cabronero, Bermeja mendilerroa erdian eta, erregina, Peña Santa. |
![]() |
| Riofrío-ko mendateetako larreak Cucayo eta Dobres aldera. |
![]() |
| Igoera honetan aurretik zetorren 14 mendizalez osatutako askotariko taldea pasatu dugu. |
![]() |
| Trepada txiki erraz batzuk daude, baina lehorrean ez daukate arazorik. 1984an hemen eman genuen buelta, dena elurtuta baizegoen. |
![]() |
| Gora irteten azkenengo trepada egin ondoren. |
![]() |
| Altos del Cubil del Can-en. Pikosetako Erdiko eta Ekialdeko mendikateak. |
![]() |
| Hau da aurrean daukaguna. Igoera eta jetsiera labur batzuk punta desberdinetatik igaro (ez da derrigorrezkoa, eskuinetik bidea baitago) eta Tres Provincias-era heltzeko. |
![]() |
| Altares zirkuko lakuak gure ezkerrean. |
![]() |
| Eskuinean Lomas eta Cuartas mendiak. |
![]() |
| Ertzeko tontor batetik jeisten. |
![]() |
| Cardaño-ko Orratzak aurrean eta Espigüete ederra atzean. Ekialdeko Ertza ezkerrean. |
![]() |
| Tres Provincias-era bidean. Atzean Cornión-eko tontorrak. |
![]() |
| Fuentes Carrionas lakuak eta Curavacas. |
![]() |
| Tres Provincias-era heltzen haize hotzarekin. Egindako ertz guztia atzean eta fondo bezala Pikosetako Urrieles Mendikatea. Ederra ingurua. |
![]() |
| Gure azpian Altares zirkoko lakua. |
![]() |
| Eta ondoren egingo duguna. Lepora jetsi eta Infierno mendia eta Peña Prieta, dena ertzetik. Gero jetsiera, oso nabarmena den bidetik egingo dugu. |
![]() |
| TRES PROVINCIAS (2499m). Curavacas lagun dugula. Haizea nahiko indartsua. |
![]() |
| Altares zirkoa eta lakua eta Pikos atzean. |
![]() |
| Lepora jeisten. |
![]() |
| Lepotik gora Infierno mendira igotzen. |
![]() |
| INFIERNO (2537m). Orain hau omen da Palencia-ko tontor garaiena... |
![]() |
| Gustora Infiernoan. |
![]() |
| Curavacas. Hor doa "Notarioaren Bidea". |
![]() |
| Gertu daukagu Peña Prieta. Bagoaz ertza jarraituz. |
![]() |
| "Destrepe" txiki bat egin behar da. Atzean Espigüete. |
![]() |
| PEÑA PRIETA (2539m). 3,30 ordutan San Glorio-tik. Ikuspegiak, nola ez, bikainak. |
![]() |
| Pikosetako Picos de Santa Ana, Tiros Navarro, Peña Vieja, Urriello, Torre de los Martínez, Horcada Bonita, Torre del oso, Cuchallón de Villasobrada,... Urrieles. |
![]() |
| Fuente Dé-ko zirkoa, Tiro Llago-Madejuno ezkerrean, Tesorero, Torre Cerredo erdian, Horcados Rojos eta Torre dela Párdida eskuinean. |
![]() |
| Baina oraindik jetsiera luzea geratzen zaigu eta bagoaz beheruntz, ohiko bidetik orain. Gero Tres Provincias eskuinetik zeharkatuko dugu. Fondoan Pico Murcia eta Espigüete. |
![]() |
| Mendizale taldea Tres Provincias tontorrean. Ondo ikusten da jarraituko dugun bidezidorra. |
![]() |
| Tres Provincias-en zeharkaldia bukatzen. |
![]() |
| Hemen harrituta geratu gara. Lau mutil bizikleteken datoz Peña Prieta-ra igotzeko asmoz. Gainera guk egin dugun ibilbide bera egiten datoz, Cubil del Can-eko trepadetatik. Artistak! |
![]() |
| Cardaño-ko Orratzak. Beraien azpira jetsiko gara orain. |
![]() |
| Llambrión mendilerroa. |
![]() |
| Cornión-eko Bermeja eta Peña Santa. |
![]() |
| Zuzenean ari gara jeisten. Hemen nahiko ondo, harri txikiak baitaude. |
![]() |
| Horra jetsiko gara, Hoyo Empedrado-ko laku txikira. |
![]() |
| Jetsiera bortitza. Ez dago biderik eta markarik erez, baina nabarmena da. |
![]() |
| Cardaño-ko Orratzen azpian gaude. |
![]() |
| Hoyo Empedrado-tik gertu. Beheko aldean ura agertzen da toki askotatik. |
![]() |
| Hoyo Empedrado. Laku txiki eta dotorea. Ederra da tokia. |
![]() |
| Hor ikusten da egin dugun jetsiera. |
![]() |
| Bobias haranean gaude eta hurrengo helburua, Boquerón de Bobias. Hortik pasako gara Naranco haranera. Aurrean Coriscao eta Picos de Europa. |
![]() |
| Pista bat dago Bobias haranean eta hortik gatoz. Atzean, Lomas eta Cuartas mendiak. |
![]() |
| Pistak Lechada haranera jarraitzen du. Mugarri horrek esaten digu non utzi behar den pista. Hor goian dago Boquerón de Bobias. |
![]() |
| Boquerón-en. Naranco harana daukagu aurrean eta Campanarioak, igoeran egin dugun ibilbidearekin. Atzean, Cortés-Morra de Lechugales. |
![]() |
| Zeharkatu dugu Bokeroia. Orain markatutako bidea jarraituko dugu. |
![]() |
| Hau da orain jarraitzen ari garen bidea. |
![]() |
| Naranco harana. Dotorea. Coriscao atzean. |
![]() |
| Erdian geratzen da Boquerón de Bobias. |
![]() |
| Naranco haranean. |
![]() |
| Aterpea eta Campanarioak. Goizean hor goitik joan gara. |
![]() |
| Haran hau Llánaves de la Reina herrira doa eta guk harkaitz horien erditik hartu behar dugu San Glorio-ra itzultzeko. |
![]() |
| Hau da bidegurutzea. Ondo markatuta. |
![]() |
| Hau da igarobidea, Portilla de Tarna. Bikaina! |
![]() |
| Ura hemen ere. |
![]() |
| Behin Pasabidea zeharkatu, atzera begira Lomas eta Cuartas mendiak ikusten ditugu fondoan. |
![]() |
| LEZNA, BISTRUEY Igoera |
































































































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina