2023/11/05

⛰️PUNTA DE LAS ESCALERAS- 3027 mt⛰️MONTE PERDIDO. 3355 mt

Aspalditik genuen buruan hau. Izasek ez du inoiz igo Eskillaren bidetik, eta ezagutzea nahi du. Baina, noski, ez dugu nahi egunean egitea behetik gora eta jetsi. Duela urte asko horrela egin nuen nik, baina orain astekaria iruditzen zaigu. Arazoa, aterpea da. Beti dago beteta. Eta eguraldia ere lagun behar dugu. Astroak lerrokatu behar dira.

Hurrengo egunetarako eguraldi ona dago iragarrita. Nahiz eta web gunean aterpea egunero beteta dagoela ikusi, 23an aterpera deitu eta apur bat itxaron ondoren, 24rako birentzat tokia dagoela esan digute. Hara ba, badirudi astroak lerrokatzen hasi direla... Badakigu 3 egun lehenago elurra egin duela tontorretan, baina telefonoz, bide arruntetik arazorik ez dugula izango esan digute... Eskillaretan, ideiarik erez...Hortik ez doa inor! Ea ba...

                  ­čĆá GORIZ aterperaino igoera. 

                               La Praderatik­čî▓­čî▓­čî▓

 2023-09-24 ORDESA. Nahiz eta gaur aterperaino igotzea daukagun bakarrik, goizeko bederatzietarako heldu gara aparkalekura. Igandea da eta eguraldi oso ona iragarrita. Dagoeneko nahiko beteta dago Pradera-ko aparkalekua. Gero jakin dugu 10etarako itxi behar izan dutela. Lasai hartuko dugu igoera.



 Askotan erabilitako bide oso ezagunetik goaz, jendetzaz inguratuta. Gehienak Soaso eta Cola de Caballo-ra. Arripas urjauzia.

 Soaso-ko harmailetan.


 Soaso.

 Soaso-ko zirkora heldu gara eta aurrean daukagu bihar egin nahi duguna. Hemendik ez dugu elurrik ikusten... Eskuinean A├▒isclo mendia (Soum de Ramond).

 Escaleras-Perdido. Tontorrean ikusten da zerbait zuria.

 Tobacor aldetik datorren errekatxoa Soaso-ra.

 Eta Cola de Caballo famatua. Jende gehiena hemen geratuko da. Guk berehala hartuko dugu goruntz, Soaso-ko "Klabijetara". Ba dira urte batzuk ez garela hortik ibili.

 Klabijetan. Oso ondo babestuta dago bidea. Katea eta burdinezko iltze handiak daude.

 Gainera bakarrik goaz, eta lasai igo dugu.

 Hau izango da pasarte gogorrena, baina beti ondo babestuta.

 Azkenengo zatiko zeharkaldia.

 Irteeran. Cola de Caballo atzean.

 Soaso zirkoa eta Ordesa, behin klabijetatik aterata.

 Balizak. Gu orain ezkerrera, ea ordubete geratzen zaigu aterpera heltzeko. Bihar, jeisterakoan, eskuinetik hartuko dugu, klabijetatik jetsi gabe.

 Soaso gaineko harmailetan. Aurrean Tobacor.

 Tobacor mendiari begira. Zerua erabat urdin.

 Lautada lasaia hurrengo harmailara heldu arte. Casco eta Marbor├ę tontor guztiak aurrean.

 Marbor├ę lepoa eta Cilindroa ezkerrean.

Zuloan Ordesa harana. Ezkerrean Cuello Gordo eta Sierra Custodia.
 Ordubat t'erdiak aldera iritsi gara GORIZ aterpera. Lasai etorri gara, ibilbideaz gozatzen. Aspaldian hemen egon gabe. Akaso 40 bat urte... Pasatu bai, baina bertan geratu gabe. Cilindroa goian.

 Egia esan guk horrela ez genuen ezagutzen. Aterpean erregistratzerakoan zaindariri gure plana agertu ondoren, Escaleras-era ondo helduko garela, baina goiko tximinietan izotza egon daitekeela esan digu. Kezka sortu zaigu. Ea jeisten den baten batek zerbait argitzen digun...

 Biharko 1200 metro gora eta bi mila behera. Ah ze plan bikaina!

 Ilargia Custodia aldetik irteten. Arratsalde guztian aterpearen atarian egon naiz ea zerbaitetaz enteratzen nintzen.

 Cilindroa goian. Mendizale asko ari da jeisten goitik, baina denak Perdido-ko bide arruntetik. Escupideran elurra eta izotza dagoela esan digute, baina jendea badabilela gora eta behera. Asko zizko eginda datoz...


     Izas, aterpean geratu beharrean, Sierra Custodia-ra joan da buelta bat ematera. Hau da ikusi duena.

 Guk bihar hor zehar ibiltzeko asmoa daukagu. Escaleras aldea. Azkenean bi bezerorekin jetsi den gida batek Escaleras-etik igo duela esan digu eta azkenengo tximinian izotza dagoela. Berak soka erabili du bezeroekin eta berandu atera dira aterpetik (9ak aldean, baina berriz aterpean geratzen dira gaur), ea eguzkiak zerbait epeltzen zuen... Kezka handiagoa, guk ez baitugu inongo materialik eraman.
 Afalostean, ilunabarraz gozatzen bertan ezagututako mendizaleekin. Egon garen guztiekin Perdido-ra igotzeko asmoa daukatela, baina bide arruntetik. Arraro samarrak gara...

 Ilunabarra Custodia mendikatean.

  Bederatziak aldera logelara, atsedena hartu eta ea lo apur bat egiten dugun. Kezka handia biharko planarekin... Dena dela sei t'erdietarako altxatzea estero dugu, ez baitaukagu astirik eguzkiaren zain egoteko.


      ⛰️PUNTA DE LAS ESCALERAS 3027 mt

2023-09-25 GORIZ. Goizeko zazpi t'erdietan prest gaude irteteko.

 Jende asko daramagu aurretik. Guk oraindik zalantza batzuk baditugu...


 Lehenbiziko argiak Taill├│n-Casco eta Marbor├ę aldean.

 Bagoaz jendetzaren atzetik. Ordesa harana behean. Eguraldi bikaina daukagu eta erabaki dugu gure planari eustea.

 Aldapa latza hasieratik. Bide arruntean gabiltza oraindik. Sierra Custodia atzean.


 Pasabide estua. Ordesa zuloan.

                              
 Guk laister utziko dugu Laku Izoztura doan bidea eta gero jeisteko erabiliko duguna.


 Cilindro de Marbor├ę goian, lehenbiziko eguzki izpiekin.

     
 Gutxi gorabehera 2500 metrotan gaude eta hemen utziko dugu denek erabiltzen duten bidea. Kanal honetatik igoko dugu, Eskillaren bila. Hemendik tontorreraino bakar bakarrik joango gara. Arraroak izaten jarraitzen dugu...


 Behean ikusten da utzi dugun bidea. Ehun bat metro igotzen dira kanalean.

 Nahiz eta behetik ez dirudien, bidezidor estua dago harkaitz artean eta nahiko ondo igotzen da.


 Kanaletik lepo batetara heltzen da. Custodia mendikatea eta atzean, Pe├▒a Monta├▒esa.



 Lepoan Custodia mendiarekin. Hemendik gora hasten dira Eskillarak.

 Lepotik irteteko pasabide horizontala daukagu lehenbiziko trepadetara heltzeko.


 Lehenengo trepadak nahiko errazak dira. Hemen ez daukagu kezkarik. Buruan beti Escaleras-etik gora geratzen dena, baina bertara heldu arte oraindik asko falta zaigu.

 Sarrioak. Perdidoraino hauek izango dira ikusiko ditugun bizidun bakarrak.

 Atzean Tobacor ikusgarria. Estrato dotoreak ditu.

 Taill├│n eta Marbor├ę aldera begira.

 Beste horma bat gainditzen. Hau ere erraza. Bidea oso ondo dago adierazita. Mugarriek pasabide egokienak adierazten dituzte. Trepada hauek entretenigarria egiten dute ibilbidea.

 Eta goian daukagu Punta de las Escaleras. Ezkerretik igotzen da.

 Aterpea 800 bat metro beherago ikusten dugu.

 Punta de las Escaleras-en ertzera irteterakoan, Perdido ikusten dugu aurrez aurre.


 PUNTA DE LAS ESCALERAS (3027m). Pare bat ordutan aterpetik. Ordesa-ren gainean gaude.


 Eta aurrean Perdido. Elurrik ez da ikusten, baina tximiniak itzalean daude eta izotzaren kezka daukagu. Gainera, gero hortik jeistea ez da erraza... Baina ahaleginduko gara pasatzen.

 Perdido eta igotzeko geratzen zaiguna. Horiek dira bi tximinia zailenak, batez ere goikoa.


 Ikuspegi ederra daukagu. G├│riz-eko Dorrea, A├▒isclo arroila, Sestrales,... Denak gure azpian.
 Escaleras tontorretik apur bat jetsi eta bi tximinien bila. Oraindik 350 bat metroko desnibela geratzen zaigu eta zailena.

 

                 ⛰️MONTE PERDIDO. 3355 mt

 Hau da lehenbiziko tximinia behetik ikusita. Itxura ona dauka. Ezkerretik sartu eta erditik gora igoko dugu. Lehorra dago eta hori garrantzitsua da.

 Goiko zatian. Oso ondo igo dugu. Helduleku onak ditu eta ez da oso zaila.

 Punta de las Escaleras behean geratzen da. Atzerago, Tobacor eskuinean, Sierra Custodia eta Mondicieto ezkerrean, zuloan Ordesa,...

 Eta aurrean geratzen zaiguna. Hori gaindituta, aldapa tentea besterik ez da falta tontorrera heltzeko. Hau da gako-puntua.

 Hau da azken oztopoa. Toki batzutan II+ edo III- zailtasuna ematen diote. Ezkerreko hormari itsatsita igoko dugu, erdian bustita dagoela ikusten da eta.

 Lehenengo zatia ez da oso zaila. Hor goian dago pasarte gogorrena eta gainera izotz apur bat dauka.


 Lehenengo zatia arazorik gabe. Orain dago zailtasun handiena eta hezetasuna.

 Atsedena hartzen azkenengo zatiari heldu baino lehen. Baina lortu dugu pasatzea eta pozez gainezka gaude. Orain badakigu helduko garela.

 Eskuinean A├▒isclo (Soum de Ramond) mendia eta Arrablo lakutxoa ditugu. Duela 32 urte Pradera-tik Escaleras-Perdido eta gero ezkerreko ertzetik A├▒isclo-ra eta Punta de las Olas-era pasa eta berriz beheraino egin genuen.

 Ezkerrean, Laku Izoztua, Cilindro, Vignemale. Infiernos, Garmo Negro,...

 MONTE PERDIDO (3355m). Goizeko 11ak eta laurdenetan. Kostatu zaigu baina oso gustora egindako igoerarekin. Ondo atera zaigu apustua eta bai, astroak lerrokatu egin dira. Badakigu oraindik jetsiera luzea eta gogorra geratzen zaigula baina orain gozatzeko momentua da.


 Biok tontorrean. Urte asko dira hemen azkenengo aldiz egon ginenetik. Biok batera 1982an!

 Ikuspegia nola ez, bikaina. Hemen, Laku Izoztua, Cilindro, Taill├│n, Vignemale, Frondiellas, Infiernos, Garmo Negro, Argualas,...

 Iparralderuntz, Marbor├ę lakua, Tucarroya, Gloriettes urtegia, Pic Long eta Campbieil aldea, Midi de Bigorre,...

 Vignemale mendikate guztia, Frondiellas,...

 Marbor├ę-ko tontorrak, Torre, Casco, Taill├│n eta atzerago, Escarra-Pala de Ip, Bisaur├şn, Anayet, Castillo de Acher, Ferraturas,...

 Escaleras tontorra behean, G├│riz Dorrea eskuinean eta Custodia-Mondicieto Soaso gainean.

 Baina jeisteko ordua da. Escupidera-runtz jeisten. Esan ziguten bezala, elurra eta izotza toki askotan. Orain hasten da gogorrena guretzat.

 Tontorra goian geratzen da.

 Escupidera-n. Jende asko gora eta behera. Dagoen elurra izoztuta dago eta oso labainkorra dago dena. Komedia dezente ikusi ditugu.

 Toki egokienak bilatu behar dira arazorik gabe jeisteko. Baina oso gogorra iruditu zaigu. Ahaztuta genuen...

 Guretzat hau izan da eguneko zati gogorrena. Irristakorra erabat.

 Lakura iristea da helburua. Aurrean Zilindroa.

 Perdido-ren Behatza.

 Cilindro de Marbor├ę.

 Lakutik Marbor├ę lepora igotzeko bidea. Hortik jeisten da iparraldera. Badabil jendea.

 Escupidera guztia jetsi ondoren, lakura bidean. Orain bide arruntetik behera joango gara.

 Tarte batzuk igarotzeko katea dago jarrita, babes bezala.

 Hori da katearen pasabidea. Arriskutsua izan daiteke, hezetasunagatik batez ere.

 Hor goian geratzen da Escaleras tontorra. Horma ederra dauka Laku Izozturako bidearen gainean. Orain bere azpitik jetsiko gara.

 Jetsierako pasartea.

 Hemen ere badaude igarobide entretenigarriak.

 Tarte lasaiago batean.

 Badaukagu begibistan aterpea. Heltzeko gogoa jadanik. Eskuinean, Taill├│n, Casco,...
 14:30etan heldu gara G├│riz aterpera. Oinak freskatu, jan, garagardoa edan... Ordubeteko atsedena hartuko dugu.

 15:30etan hasi gara jeisten. Gorputza berriz berpiztuta eta egindakoarekin pozez gainezka. Soaso zirko bikaina behean.
 Klabijen gaineko bidegurutzea. Eskuineko bidetik jetsiko gara. Bide hau ere polita da. Klabijak alde batera utziko ditugu.

 Cola de Caballo eta Soaso-ko hormak. Dagoeneko jende gutxi dabil hor zehar.

 Cola de Caballo. Oso lasai dago.

 Bi mendizale Soaso-ko klabijetatik gora, aterperuntz.

 Soaso-n. Zailtasunak bukatuta, orain bide lasai, ezaguna, baina luzea geratzen zaigu. Pare bat ordu behera.

 Marmota arratsaldeko eguzkipean.

 Hor goian ibili gara. Azkenean astroak lerrokatu egin dira!

 Azkenengo begirada gure gaurko tontorrei eta alboko A├▒isclo-ri. Eguraldi eder honek segurtasun handia ematen du lasai ibiltzeko goi horietan.

 Soaso-ko harmailetan. Apenas dabil jenderik.

 Arazas-en urjauziak.

 Udazken koloreak hasi dira azaltzen. Oso polita eta lasaia dago bidea. Nekatuta goaz, baina gozatzen.

 Ordesako basoak.

 Tozal del Mallo. Bagaude helmugan. Zazpiretan heldu gara aparkalekura, 2000 metroko desnibela eginda beheruntz. Paliza ederra, baina gustora hartutakoa. Azkenean lortu dugu egitea hainbeste denboratan zain egon ondoren. Eguraldia, aterpea eta mendiaren egoera, baldintza guztiak batu dira.

Ibilaldia hemen