2021/12/15

PEÑA LAS DIEZ, LAS ONCE, MEDIODIA. Chistau haraneko ordularia.

 


 2021-10-09 Tramacastillatik 6,30tan atera, Salinas-en bigarren gosaria hartu eta Saravillo-n 3 euro ordaindu ondoren, 14 km-ko pista igo eta Labasar-en gaude 9,30etan ibilaldia hasteko prest (1928m). Eguraldi ona eta lurzorua erabat izoztuta itzaletan. Ordu hauetan bakarrik gaude. Itzultzerakoan ez da horrela izango.
 Hau da Labasar aterpearen ondotik ikusten duguna gure atzean.

 Aterpetik 20 minutu ditugu Plan-eko lakura iristeko. Seira-ra doan GRa jarraitu behar dugu Ibon lepora heldu arte.

 Bide oso lasaia lakuraino. Itzalean hotza egiten du.

 Izotza.

 Lurra erabat izoztuta dago. Eguzkitara atera arte hotza.



 Balizak lakura heldu baino lehen. Berez, ez da lakutik pasatzen, baina nahiko gertu dago eta bisita bat egingo diogu. Gero, hona ez itzultzearren bidea hartzera, apur bat liatu gara basoan.

 Plan-eko lakua edo Basa de la Mora. Toki magikoa eta bakartia ordu hauetan. Ez dago inor.





 Lakua utzi eta basotik gora egin dugu zuzenean. Gorago egingo dugu topo Seira-ra doan GRarekin. Perretxiko ugari inguruan, baina gaur ez gara horretara etorri, onak era badaude eta.

 Heldu gara bide egokira. Orain marka gorri-zuriak jarraituko ditugu leporaino. Aurrean Picollosa eta Punta Plana mendiak. Cotiella mendikatean gaude.

 Peña de la Una eta Puntons Royos, gure eskuinean, lakuaren gainean.

 Lakua hor behean kokatzen da, itzalean.

 Gure gainean, Peña las Once-ren hormak. Hor goitik ibiliko gara laster.

 Bide erosoa Colladeta del Ibon-era igotzeko. Gure aurretik Cotiella igotzeko asmoz doan bikotea.

 Taillón, Sororeak, Marboré, Astazous,...

 Collada del Ibón (2345m). Hemen utziko dugu Armeña eta Seira-ra doan GRa.

 Beheko baso horretatik gatoz. Lakua, ezkerrean geratzen da. Sororeak atzean.

 Barbaruens eta Seira aldera begira. Hodei artetik Turbón ateratzen da.

 Lepoan ezkerrera hartu dugu eta hormen azpiko harritzatik doan bidezidorretik gora goaz. Gero, eskuineko harkaitzetan ezkerrera hartuko dugu.

 Hortik gora hartu behar dugu orain. Ez dago zailtasunik.

 Goian, sarrio batek ematen digu lehenbiziko tontorraren kokapena.

 Goiko harritzan. Behean lepoa, eta gainean Picollosa-Punta Alta. Hodeiak Armeña aldean.

 Ertzera heldu gara eta hau da aurrean daukaguna, Espadas-Posets mendilerroa eta Eristeak, Forquetak, e.a.


 Eta jarraitu behar dugun ertza. Nahiz eta itxura zaila izan, ez dago inongo arazorik.

 Ikuspegi zoragarria daukagu ertzetik. Sahun mendatea (duela gutxi hor egin genuen lo, Eristera igotzeko), Maladeta-Aneto mendikatea,...GRAN ERISTE  

 Maladeta-Maldito-Coronas-Aneto-Tempestades-Margalida-Russell. Hirumilakoak bata bestearen atzetik...

 Espadas-Posets, Tuca de la Llantía, Perdiguero,...

 Armeña eta Seira aldea hodeipean, eta atzean, Turbón.

 Las Diez tontorrera hurbiltzen. La Una eta Puntons Royos atzean.

 PEÑA LAS DIEZ (2568m). Las Once aurrean.

 Atzean daukaguna. Seguruen "Las Diez" mutur hori izango litzateke eta gu 10,45an edo ginateke... Chía mendikatea eta Maladetak fondoan.

 Basa de la Mora lakua tontorretik.

 Orain Las Once-ra. Ordularia aurrera doa.



 Aldapa, baina erraza.

 PEÑA LAS ONCE (2658m).


 Chistau harana, Punta Suelza, Batoua,...

 Plan.

 Tontorrean. Turbón atzean.TURBÓN 

 Peña la Una eskuinean eta Cotiella atzean. COTIELLA

Sahún mendatea, Chía mendikatea eta Maladeta-Aneto atzean.

 Geratzen zaiguna oraindik urruti dagoen Mediodía-ra heltzeko. Atzean, Sororeak, Munia mendikatea, Robiñera,...

 Peña del Mediodía azken tontorra da, eskuinean. Gehiena jeistea da, baina badaude igoera batzuk erdiko tontorrak gainditzeko.

 Basa de la Mora, Las Once tontorretik.


 Lakua, Peña la Una, Puntons Royos, El Litás.


 Lehenbiziko jetsieran. Bidezidorra dago harkaitz artean. Lakua beti begibistan.

 Las Once-tik behera. Mediodía urruti oraindik.

 Atzera begira, Las Once-k duen pose dotoreari.

 Eskuineko tontorrera igoko dugu, gero berriz jeisteko. Sororeak atzean.

 Aurreko argazkiko tontorrean. Las Once airosoa ezkerrean eta Punta Alta-Picollosa eskuinean. Erdian, igoerako lepoa.

 Robiñera, Munia mendilerro guztia, Barroude zirkoa, Gerbats, Pic de la Gèla.

 Lakua. Perspektiba desberdinetatik ikusten ari gara.

 Mediodía tontorreko erpin geodesikora heltzen.



 PEÑA DEL MEDIODÍA(2465m). Eguerdi arteko ordularia bukatu dugu.

 Herri horietako biztanleen ordulariaren erdian gaude. Ikuspegi ederra.


 Tontorrean dagoen liburuxkan, Zumaiako taldearen (tartean lagun elgoibartar bat) idatzia. Ez da jende gehiegi heltzen hona, baina martxoso erretiratu hauek bai.

 Ikuspegi bikaina daukagu Basa de la Mora lakuaren eta inguruan dituen mendi dotoreena. Paisai ikusgarria da hau!




 Maldito, Coronas, Aneto, Tempestades... Hodeiak ari dira sortzen inguruan.

 Jetsiera gogorra lakura. Ez da zaila, baina bai adi ibiltzekoa. Eremu latza, harkaitz askorekin.

 Goiko zatia pasa ondoren, harritza nekagarria. Baina nahiko ondo jeisten da.


 Zati apur bat erosoagoa.

 Egindako jetsiera. Hemen elkartu gara goizeko GRarekin. Orain hau jarraituko dugu laku ondora jeisteko.

 GRa hemendik doa Labasar-era, baina hain gertu dagoenez, berriz bisitatuko dugu lakua. Orain jendea dagoela ikusten dugu.


 Laku ertzean. Idilikoa tokia.

 Mediodía-Las Once ertza goian. Gozatu dugu lerro hori zeharkatzen.

 Plan-eko lakua. Hemendik 20 minutu geratzen zaizkigu Labasar-era heltzeko.



 Kotxe ondotik horrela ikusten da Mediodía-Las Once. Orain, aterpe ondoan, kotxe pila, barbakoak,... Hobe behera jeistea. Sei bat orduko ibilaldi ederra izan da gaurkoa. Merezi du.

 Saravillo-rako pistan dagoen mapa.

 Saravillo.

IBILBIDEA