2023/04/16

PEÑA VENTOSA Hermida haitzarteko Zelataria.

      Hainbeste aldiz ibili ondoren Hermida haitzartean gora eta behera, Lebeña gainean dagoen mendi puska batek gure begiradak berarengan finkatzera garamatza. Ez da Pikosetako tontorra, Las Cuerres mendikatekoa baizik, baina duen itxura benetan pikosetakoa dela dirudi. Aspalditik genuen igotzeko gogoa eta eguna heldu da. Baina Lebeña-tik igo beharrrean, ezagutzen ez dugun herri batetik egingo dugu.

 2023-04-02 SALARZON (636m). Hermida haitzartea pasa, Lebeña ere bai eta Tama-n ezkerrera hartu dugu San Pedro de Bedoya eta Salarzón-era doan errepidea. Herriaren sarreran utzi dugu kotxea eta gainean daukagu Peña Ventosa. Eguraldia ez dago batere segurua, baina aurrera goaz.

 Herriaren sarreran. Ostatua, orain itxita, eta etxe ederrak ditu.

 San Juan Bautista eliza.

 Baserriak eta zuhaitzak loratan.

 Txoko bat.

 Taruey lepora doan pistatik goaz, PRaren markak jarraituz. Aukera gehiago daude, baina ez dugunez oso garbi eguraldiak ze egingo duen, errezera egin dugu eta pista jarraituko dugu.


 Hau da jarraitzen ari garen ibilbidea. Braña los Tejos ez dugu ezagutzen eta majikoa omen da. Bigarren aukera bezala daramagu...

 Nahiz eta pistatik joan, polita da tokia eta zuhaitzak oso dotore daude.

 Erlauntzak bide ondoan.

 Baso eder artean doa pista.



 Iturria.

 Gaueko lantzurda Peña Sagra aldera doan mendilerroan. Hau eskuinean geratzen da.

 Adar loratuak.

 Peña Sagra aldea erabat estalita gure eskuinean.

 Taruey lepoko txabola. Hemen ezkerrera hartu behar dugu. Baina lehenbizi txabolaren egoera ikustera goaz.

 Eta bertan ustekabe atsegin galanta. Ahotsak entzun barruan eta sartzeko baimena eskatu ondoren, erantzuna euskaraz: "elgoibartarrak izanda nola ez!!!" Herriko ezagun bat eta bere lagun kantabroa barruan. Ez dabil inor inguruan eta herriko batekin egin behar topo!. Beraiekin hitzegin eta zahatotik ardo tragoa edan ondoren, aurrera egiteko ordua heldu eta Ventosa-ra ahalegina egitera goaz. Beraiek Los Tejos-era doaz. Jeisterakoan berriz egingo dugu topo Bedoya-n. Sinistezina!

 Peña Prieta-Tres Provincias hodeietatik irteten.

 Aurrean ikusten dugun lepo horretara igo behar dugu. Ezkerrean Molín de los Moros tontorra.

 Eta lepo horretatik Ventosa ikusten dugu eta bertara heltzeko daukaguna. Desnibel gehiena igo dugu baina orain geratzen dena eremu harritsua, gogorra, luzea eta adi ibiltzekoa da. Eguraldia ere larri, larri. Euri tantak noizbehinka.

 Peña Prieta eta Tres Provincias aldean eguraldi hobea dago.

 Behean Salarzón, eta haranean Potes eta Liébana.

 Hasieran jetsi egin behar da ertzetik, eta gero zeharkaldi luze eta nahiko gogorra mendiaren oinera joateko. Zorionez mugarriak daude tarteka, baina oso adi ibili behar da bide egokiena hartzeko.

 Salarzón-en eguzkia. Gu euri apur bat eta hodeiekin.

 Ertzetik behera. Harkaitza eta landaretza. Hobe harkaitzetik.

 Luzea da aurrean daukaguna.

 Zeharkaldia hasten. Ez da zaila baina bai ibiltzeko korapilatsua.


 Ez dago bide garbirik. Beti hurrengo mugarriaren bila...

 Zati nahiko arriskutsua. Harri solte asko dago eta eskuinean zuloa dago.

 Zati zailenaren gainean. Pare bat metroko trepada teknikoa, harkaitz garbituan.

 Ondoren datorrena. Tontorraren azpian gaude baina oraindik azkenengo tximiniara heltzea geratzen zaigu. Hemendik gora eta ezkerreruntz joan behar gara.

 Eta hau da azkenengo zatia, tximinia. Zorionez orain aterri dago. Tontorra eskuinean geratzen da.

 Tximinian. hau ere ez da zaila, baina harri solte asko dago.

 Tximiniatik irten eta berehala heltzen da tontorrera. Ez da mendi altua baina bai zorrotza. Atzean, Pikosetako Andara mendikatea, hodeipean.

 PEÑA VENTOSA (1434m). Pikosetako tontorren antzekoa, gogorra.

 Orain eguraldiak hoberuntz egin du. Liébana eta Potes zuloan eta Peña Prieta aldea aurrean.

 Lebeña eta Santa Maria eliza ezaguna gure azpian.

 Ikuspegi ederraz gozatzen.

 Cueto Agero behean geratzen da. Hau Lebeña-ren beste aldean dago eta eskalada horma ederrak ditu.

 Cueto Agero eta hermida haitzartea. Hodei ugari.

 Mendi altu batzuk hasi dira agertzen. Hemen Coriscao, Liébana-ko baso ederren gainetik.


 Baina jetsi egin behar dugu. Tximiniaren gainean. Ez dugu inor ikusi hemen.

 Banan banan jeisten. Horri solte asko.


 Tximiniatik behera.

 Tximinia jetsi eta pasu teknikora bidean. Tontorra, ikusten den kobazuloaren gainean dago.

 Jetsi dugu pasu teknikoa eta orain zeharkaldira berriz. Orain ezagutzen dugu eta lasaiago goaz.

 Tontorra atzean geratzen da. Hodeiak sartzen hasi dira berriz. Baina orain lasai goaz.

 Salarzón-en gainean. Hodeiak inguratzen ari dira goikalde honetan.

 Hodei artean ertzean. Baina bidea argia da orain. Eta berehala helduko gara belarretara.

 Orain Taruey lepora itzuli beharrean, zuzenean jetsiko gara herriruntz. Hemen Italiar neska batekin egin dugu topo. Apur bat galduta zebilen eta gurekin jetsiko da Salarzón-era.

 Abereen bidezidorrak jarraitzen. Elkarrizketa aberatsa Sabrinarekin.

 Lasaitasun galanta. Eguraldia berriz hoberuntz nahiz eta Pikosetako mendiak ez ikusi egun guztian.

 Salarzón. Gomez-Cortinatarren palazioa eta egindako jetsiera. Azkenean 6 bat orduko ibilaldia eta zortea eguraldiarekin. Mendi gogorra iruditu zaigu, baina polita aldi berean. Orain Hermida-tik pasatzerakoan beste begi batzuekin ikusiko dugu...


IBILBIDEA PEÑA VENTOSA