2017/11/29

BARGAGAIN 1.153 m. URBASA. Bi denboraldi desberdinetan.



2010eko udaberrian izan ginen Bargagainen. Orduko gogoeta batzuk.




Gailurrerian. Atzean Beriain, eta Sakanako herriak.







2017-11-18 Udazkenenan murgilduta gaude eta Pirinioan izandako lesioa gainditzeko bidean. Sei aste pasa ondoren, mendira egiten dugun lehenbiziko irteera da eta zerbait lasaia. Bargagaineko basoarekin gogoratu gara eta hemen gaude. Gaur ez dugu tontorrera igoko, baso "magikoan" ibiliko gara batera eta bestera, bere magiaz asetzeko.

Hau da ikusi dugunaren laburpen bat.
















Hiru bat ordu ibili gara norabide zehatzik gabe, batera eta bestera, gozatuz. Bagoaz beheruntz, markatutako bidetik. Nahikoa da gaurkoz.

Urbasako errepidea.

2017/11/20

PICO ROYO 2.429 mt, CULIVILLAS 2.523 m, ARROYETAS 2.567 m.

2017-10-12 Lau eguneko zubia daukagu, eta Tramacastillan egin ondoren lo, goizeko 8:30tan Corral de las Mulas-eko aparkalekuan gaude. Kotxe pare bat bakarrik dago oraindik. Culivillas-Arroyetas mendilerroa eski-estazioaren gainean. Askotan ibiltzen gara inguru hauetan, baina oraindik ez dugu Culivillas ezagutzen. Eta Royo ere ez.

Eski-estaziora doan errepidetik hasi dugu ibilaldia. Atzera begira, Pacino, eta Tendeñera-Sabocós mendilerroa atzean.

Balaitús-Frondiellas. Eguraldia ezin hobea da, eta horrela dago iragarrita zubiko egun guztietarako.

Behin estaziora helduta, Anayet-era dihoan bide oso ezaguna utziko dugu, eta ezkerrera joango gara, pista ertzetik.

Midi d'Ossau.

Geruza-estrato koloretsuak Culivillas-en hormetan.

Pico Royo agertu zaigu ezkerrean. Hori da gaurko lehen tontorra.
Pisten laguntza utzi eta eskuinera hartu dugu. Mugarri batzuk agertzen dira tarteka, baina norabidea argia da. Erdiko zulo horretatik joango gara Lapazuso lakura irteteko. Ezkerrean Royo eta eskuinean Culivillas.


Eskuinean utzi dugu Lapazuso lakua, eta hemendik gora aldapa asko tentetuko da, Royo-ren oinera heldu arte.

Aldapa gogorrean. Lapazuso lakua eta pisten gainean dagoen Campo de Troya mendia, eta Ferraturas-Soques, Palas, Balaitús,..., atzean.

Lapazuso.

Kolore indartsuak Culivillas-en hormetan.

Culivillas-en lepoaren azpian dagoen zirkora heldu gara, eta lehenbizi ezkerrera joango gara, aurrean daukagun Pico Royo igotzera.
Azkenengo hormaren azpira igotzen. Atzean ondoren jarraituko dugun mendilerroa.

Mendi berde eta gorriak. Politak.

PICO ROYO (2429m). Tontorretik, Pala de Ip-Tronquera-Moleta eta Izas-eko orratzak.

Ibilbidearen jarraipena. Anayet agertzen da Culivillas eta Arroyetas-en erdian.

 
Royo tontorrean. Atzean, Punta Escarra, Collarada, Pala de Ip eta Izas zirkoa.



 
Royo-tik jeisten. Ez da zaila, baina nahiko bertikala da eta adi ibili behar da.
Ezkerretik egin ditugu igoera eta jetsiera. Mugarri batzuk adierazten dute bide egokiena.


Royo-tik ez gara beste bidea utzi dugun tokiraino jetsi. Terreno egokia ikusi dugunean, ezkerrera zeharkaldia egin dugu bloke artean, eta kanalaren azkenengo zatira atera gara, ondoren lepora igotzeko. Gero, hor ikusten den ertza jarraituko dugu.

Aurreko lepo horretan.

Lepoaren gainean dagoen muino hori eskuinetik inguratu dugu.

Pico Royo atzean geratzen da. Ezkerreko espolitik da igoera, gutxi gorabehera.

Putrea.

Culivillas-era igotzen.

Hau da pasu arraroena ertzean. Arrakala hau zeharkatu behar da goiko lepora irteteko. Atzean, Punta Ezcarra eta Collarada eskuinean.

Beste putre bat.

Ertzetik, Anayet mendia eta lakua ikusten ditugu.


CULIVILLAS (2523m). Hor beheko zulo horretara jetsi behar gara, baina posible den arren, ez zaigu asko gustatu eta igotako ertzetik itzuliko gara arrakalaren lepora, gero handik jeisteko. Arroyetas eta Anayet Erpinera doan mendilerroa ditugu aurrean. Atzean, ezkerrean Moleta eta Borau ingurua erdian.
Esan bezala, arrakala dagoen lepora itzuli gara. Orain kanal honetatik behera.
Kanala jeisten. Aldapa handia dauka baina nahiko ondo jeisten da. Eskuineko horman dago igoeran zeharkatu behar izan dugun arrakala.

Kanal zabala da eta harkaitza eta belarra tartekatzen da. Berehala kokatu gara Culivillas-en azpian.

Behetik egin dugun zeharkaldia. Nahiz eta itxuraz gogorra dela dirudi, oso erosoa da, abereen bidezidorrak baitaude, eta egokienak aukeratuz azkar egiten da zeharkaldia. Culivillas-etik jeisteko beste aukera, hor ikusten den malda tente horretatik da. Gero Arroyetas-en geundela, bi mendizale ikusi ditugu hortik jeisten.

Izas zirkoaren gainean, Arroyetas-en ertza hartzera igotzen. Atzean, Punta Escarra eta Telera-Partacua ezkerrean.

Behin Arroyetas-en ertzean, Royo eta Culivillas eta bien artean egindako ibilbidea.

Arroyetas-en azkenengo maldetan. Zabala eta erraza.

Gutxi falta zaigu tontorrera heltzeko.

ARROYETAS (2567m). Atzean Anayet. Hemendik aurrerakoa oso ezaguna da guretzat, hemen hainbat aldiz egonda gaude eta, elurrarekin ere bai.

Giroaz eta paisaiaz gozatzen. Anayet, lakuak, Midi,... Beti bezala, lakuetan jende ugari dabil, eta gu hemen bakarrik gaude, nahiz eta ibili den jendea.

Aguas Tuertas txiki bat Anayet-eko galdaran.

Arroyetas-etik behera.

Anayet eta Midi lakuen hondo-irudi bezala.

Lepora jeisten.

Lepotik behera.

Anayet. Lakuetatik behera hasi garenean, autopista dirudien bidetik, ezbeharra bapatean. Pauso bat gaizki eman eta izugarrizko harrikada izter batean. Mugitu ezinik geratu naiz denbora luzean. Baina jetsi egin behar, eta bastoien laguntzaz eta sufrituz, poliki poliki beherako bidea hartu dugu.

Culivillas-en azpian atsedena hartzen.

Lortu dugu kotxeraino heltzea. Argi dago zubi honetako mendiko planak pikutara joan direla. Zuntz haustura oso posiblea ( hurrengo egunetan konfirmatuko da, 3cm-koa gainera).
Baina gaurko ibilaldi dotorea hor geratzen da.

Portalet-eko errepidetik horrela ikusten da egindako trilogia.