2023/02/19

ORDESA IZOZTUTA.

                              


2023-02-03 Puente la Reina-tik Jaca-ra bidean, bide zaharretik. Aragón hotela pasa ondoren, itzalean dagoen errepide zatian beti sortzen dira izotz-jauziak. Gustazen zaigu hortik pasatzea.

 Santa Elena. Hemen ere espektakulu dotorea. Tramacastilla-ra goaz.

  

 2023-02-04 Tramacastilla-tik errepide nagusira jetsi eta izugarrizko kotxe kolia Formigal-eruntz. Biescas-en oraindik kolan jarraitzen dute. Eta hau goizeko 8,30tan. Guk Cotefablo igo eta Torla-rako bidea hartu dugu. Linás de Broto herria eta Pelopín goian. Hemen, lasaitasuna.

ORDESA



 Torla pasa eta Ordesa-ko "Pradera"-ra heldu gara. Harrituta gaude, ez baitago jende askorik. Azkenengo zatia izotzarekin errepidean baina ondo. Aparkalekua izoztuta. Edertasuna dastatzen hasiko gara...

 Beheko aldea dena izoztuta. Goian Tobacor.

 Aparkalekura heltzeko errepidea.

 Sinistu ezinean gaude. Ez genuen uste horrelako edertasunik aurkituko genuenik.






 Arazas ibaiaren eskuineko aldetik gora hasi gara. Hemendik ez doa inor. Dabilen jendea beste aldetik doa. Gaur disfrutatzeko eguna da eta Soaso-ra heltzea jarri dugu helburu.




 Harrigarri polita dago dena.

 Tozal del Mallo. Goian eguzkia eta beheko aldean lantzurda.








 Arazas ibaia izoztuta.

 Arripas gainean dagoen zubia zeharkatu eta urjauzi ezagunen bila goaz.

 LA CUEVA urjauzia. Ez dago hitzik horrelako edertasuna adierazteko.




 DEL ESTRECHO urjauzia.










 Erraketak eraman ditugu, baina ez ditugu erabili, bidea oso ondo baitago, zapalduta eta elur gogorrarekin.




 Urjauziak pasa eta basotik Soaso aldera igotzen. Canarellos faxa irekita dago, baina ez dago inongo arrastorik.

 Arazas lasai hemen.

 Izotz egitura dotoreak Pelay faxaren azpiko hormetan.

 SOASO. Espektakuluak jarraitzen du.





 Soaso lautadara heldu gara eta hor agertzen zaizkigu mendi eder hauek. Goiko aldean, haizearen eraginez, elur asko desagertu da.

 Eta bidean izotza ugari. Kontuz ibili behar da ipurdikoa ez hartzeko.

 COLA DE CABALLO. Gaurko baldintzetan ez da haraneko urjauzi dotoreena.


 Beheruntz berriz. Soaso-ko zirkoa eta Perdido-Soum de Ramond (Añisclo) goian.

 Pelay faxa eta Cutas mendilerroa. Gaur itxita dago Pelay.

 Soaso.

 Arazas izoztuaren ertzetan, Soason.

 Entsaio-artea Arazas-en.

 Arripas urjauzia. Jetsiera bide arruntetik egiten ari gara.



 Aparkalekutik Tobacor. Goizean zegoen lantzurda desagertu da. Izugarrizko gozamena izan da gaurkoa. Ez genuen espero. Ordesa-k beti dauka zerbait erakusteko.

Ibilbidea