2024/05/26

⛰️MONDICIERO/EL LITRO 2299 mt. Linas de Brototik

 Mondicieto, Mondeniero, Litro,... izen desberdinak dituen mendia, Linás de Broto, Viú eta Torla gainean kokatzen den bizkar belartsua da. Izugarrizko ikuspegiak ditu.

Guk, Linás de Broto-tik igoko dugu. Asmoa ibilbide zirkularra egitea da, Litro-ko bidetik igo, gero tontorretik Tozal de las Comas-era igaro eta Sorrosal sakanera jetsi Linás-era itzultzeko. Horregatik, Sorrosal zubiaren ondoan dagoen aparkalekuan utzi dugu kotxea (1205m). Gero ezin izan dugu pentsatutakoa burutu. Bestela, igoerako toki beretik jeisteko pistaren sarreran ere utzi daiteke kotxea.

 2024-04-18 Linás de Broto eta San Miguel eliza. Goian Pelopín. Guk orain km bat edo egingo dugu errepidetik Viú aldera, gero ezkerrera doan pista hartzeko.

 Hartu dugu pista. Metro gutxi egingo ditugu bertatik. Berehala dago Litro-ra igotzeko seinalea. Hotza egiten du goizeko ordu hauetan.

 Hau da jarraitu behar den bidea. Basoan sartzen da eta oso argia eta polita da.

 Haritz, erkametz eta ezpel artean doa eta sigi-saga ugari egiten ditu. Dena dela, aldapa dago.

 Basoko zatia ondo igotzen da, erosoa da. Hemen km bertikal bat egiten da tontorreraino.

 Tarte batzutan bidea lausatua dago.

 Txabola hondakinetan basoan.

 Harrizko horma dotoreak ere badaude. Lursailak bereizteko edo.

 Basoko leiho batetatik Ripera eta Tendeñera mendiak ditugu ikusgai. TENDEÑERA ibilbidea

 Gereziondoak basoaren irteeran.

 Basotik irteten ari gara. Honerarte igoera eramangarria izan da.

 Azkenengo zatian pinadian murgilduta ibili gara. Atzean, Manchoya mendia.

 Ikusten da tontorra, baina oraindik ea 600 metroko desnibela geratzen da eta ez nolanaikoa.

Gutxi gorabehera jarraitu dugun ibilbidea. Honerarte bidea oso argia da. Azken zati horretan ez dago bide garbirik, baina ez dago arazorik, dena gora.

 Hemendik gora ez dago atsedenik. Igoera oso tentea eta gogorra. Ezkerrean Otal mendia.

 Pico Otal dotorea. Bujaruelo-tik igota daukagu.OTAL Ibilbidea

 Azkenengo zati lasaia. Ondorengoa benetan bertikala.

 Poliki baina gora. Zuloan, Linás de Broto eta atzean, Erata-Pelopín-Manchoya.MANCHOYA_PELOPÍN Ibilbidea
 Linás de Broto.


 Malda belartsu oso tentea. Linás mila metro beherago.

 Ezkerrean daukagun panorama ederra da. Tendeñera-tik Sabocós-era doan mendilerroa.


 Tontorreko erpina aspalditik ari gara ikusten, baina luzea egiten da aldapa.

 Baina heldu gara. MONDICIERO (2295m). Ea hiru ordu aparkalekutik.


 Ikuspegiak oso zabalak eta ederrrak dira. Hemen, Ordesa harana eta tontorrak. Perdido eta abarrak.

 Linás-era begira. Atzean, Manchoya-Pelopín-Erata eta atzerago, Tozal de Guara-Fragineto.


 Sabocós-Tendeñera mendilerroa.

 Tozal de las Comas (gure hurrengo helburua), Fenez eta Otal.

 Tapou-Montferrat-Cerbillona-Vignemale. Moskowa korridora ikusten da.

 Hiru Sororeak.

 Linás.



Gabietous eta Taillón. Azken horren aurrean, Mondarruego.

 Tozal de las Comas-eruntz. Jetsi egin behar da eta ondoren, erdian ikusten den lepora jetsiera gogorragoa. Hemen elurra dagoela hasi gara ikusten eta lehenbiziko zalantzak sortzen ari zaizkigu. Otal aurrean eta Vignemale eskuinean.

 Oraindik malda ez da oso handia eta ondo jeisten da.

 Tozal igo ondoren beste lepo horretara jeistea da asmoa, ondoren Fenz eta Otal-en azpiko Sorrosal sakanera jeisteko.

 Aurrean daukagu Tozal de las Comas, baina lepora jeisteko azken aldapa tentea da, elurtuta dago eta elurra gogorra. Ez daukagu kranpoirik, eta ez dugu arriskatu nahi. Beraz, buelta eman eta berriz Mondiciero igotzera.

 Mondiciero-ra igotzen ertzetik.


 Iparraldean elur dezente dago, baina hemen ondo ibiltzen da. Mondiciero aurrean.

 Bujaruelo aldera begira. Guri hor egon ginenean, artzai batek Bernatuara tontorra hori dela esan zigun. Mapetan Gabiet bezala ere agertzen da. Normalean ezkerreko baxuagoa egiten dute gehienek... Guk biak egin genituen.BERNATUARA Ibilbidea

 Eta tontorretik beheruntz, igoerako bide beretik. Linás zuloan.

 Basora sartzen. Aurrean, Pelopín.




 Gereziondoen lorak, basoko koloretasuna handitzen.

 Eta errepidetik Linás de Broto. Orain aparkalekura errepidea jarraituz.

 Sorrosal-eko aparkalekuan. Azkenean sei bat orduko ibilaldia eta 1200 metroko denibela gora eta behera. Nahiz eta hasierako helburua ez lortu gustora egindakoarekin. Behetik ez zen ikusten hainbeste elur eta kontziente ginen hau gerta zitekeela. Kranpoiak kotxean!


2024/05/03

La Pertusa, 🌁Montfalco pasarelak, 🏞️Mont-rebei,🌲🌳🌿La Pertusa

      Bezperan Bonaigua-ko Tuc de la Cigalera-n ibili ondoren, azken gaua igaro dugu Guingueta-n. Arratsaldean Camarasa-ra joan behar dugu eta handik gertuago dauden inguruak ezagutzea pentsatu dugu. Goizeko 8ak aldean atera gara Guingueta-tik eta Ager pasata La Pertusa-ra heldu gara. Hemen behin egonda gaude, Mare de Dèu baselizan. Toki izugarrian kokatuta dago. Gaur ibilaldi luzea egitera goaz.

 2024-04-05 LA PERTUSA. Goizeko 10,15ean hasiko gara oinez. Canelles urtegia daukagu begi bistan. Ez dauka ur askorik. Dena dela, ihez egon ginenean oraindik okerrago zegoen.

 Mare de Dèu baseliza. Ikaragarria da bere kokapena. Hemendik 20bat minututan igarotzen da bertara, bide nahiko airosotik. Guk ezagutzen dugu, eta gaur ez gara hurbilduko.

 Hau da gaurko gure ibilbidea. Bertan dagoen mapa da. Igoera eta jetsiera dezente ditu, eta gainera joan-etorria egingo dugu. Mont-rebei-ra heldu, Montfalcó-ko pasareletara desbideratu eta haiek ezagutu ondoren, itzuli toki beretik. Luzea da. Ez da toki horiek ezagutzeko abiapuntu erabiliena, baina oso jende gutxik egiten duenez, xarma berezia dauka.

 Baseliza Canelles urtegia babesten duten amildegien gainean.

 Canelles.

 Balizak irteeran. Jende gehiena La Masieta-tik edota Motfalcó-tik abiatzen da. Bide guztia oso ondo balizatuta dago.

 Hau da Mare de Dèu baselizara igotzeko bidea. Guk gaur atzean utzi dugu.

 Hasieran jetsi egin behar da. Aintzinako bidea da hau, historia handikoa. Aurrean Aragoi aldeko Montsec-en hormak eta Montfalcó ingurua ezkerraldean. Gertu ikusten da baina izugarrizko itzulia eman behar da.

 200bat metroko desnibela jetsi ditugu eta La Pardina masia-ren ondoan gaude. Erortzeko arriskuan dago. Orain hemendik 300ren bat metroko desnibela igo behar dugu.

 La Pardina-n. Bidea oso polita da, zuhaitz eta landare artean.

 Erromeroaren lorak. Ugariak dira bide guztian.




 Goian dauden hormen azpiraino igotzen du bideak. Erosoa da, sigi-saga ugari egiten baititu, baina aldapa dago. Gero bueltan gogorra egingo zaigu, beroagatik batez ere.

 Hormen azpitik.




Hormen azpian duden babesguneetatik atzera begira, ezkerrean Mare de Dèu eta La Pertusa, Noguera Ribagorçana eta Canelles eta, eskuinean, Montfalcó-ko Santa Quiteria baseliza.

 Oraindik apur bat gehiago igo behar da, horma horien azpitik ezkerreruntz.

 Eta orain bai, beheruntz, Mont-rebei-ra heldu arte.


 Pas d'en Guiler behatokia. Hemendik Mont-rebei haitzartearen ikuspegi bikaina daukagu. Montsec-en hormak.


 Bertan dagoen informazio-panela.

 Orain beheruntz goaz Montsec d'Ares Catalunya aldeko hormen azpitik.

 Ikusten dugu Seguer zubia, behean oraindik. Gu, horruntz jetsiko gara, Mont-rebeira doan bidea utziz. Hortik zeharkatuko dugu Noguera Ribagorçana, Montfalcó-ko pasareletara igarotzeko.

 Mont-rebeira doan bidegurutzetik zubira jeisten. Haitzartearen ikuspegi bikaina daukagu.

 Mont-rebei eta Pirinioko mendi elurtuak atzean.


 Noguera Ribagorçana eta Mont-rebei. Zubitik dago aterata.

 Seguer zubian. Oso lasai dago oraindik. Bueltan jende gehiago egongo da.




 Zubia pasa eta beste igoera latza lehenbiziko pasarelara heltzeko. Aragoi aldean gaude orain.

 Montsec d'Estall Aragoi aldeko hormak atzean. Oso ondo babestuta dago bidea.

 Heldu gara Montfalcó-ko pasareletara. Guretzat hau lehenbiziko tartea da. Montfalcó-tik etorrita bigarrena.

 Izugarria da muntaia. Duela gutxi berritu dituzte egitura guztiak. Esan bezala, oraindik jende gutxi dabil eta lasai eta gozatzen ibiltzeko aukera daukagu.





 Behetik gora ikusita. Orain gora eta behera batzuk egin behar dira hurrengo pasareletara igarotzeko.

 Hemen bigarren tartean. Harrigarria da hau ere.


 Hau da zati honen azpian dagoen informazioa. Guk hemen zerbait jan eta edan eta buelta emango dugu. Nahiko igoera eta jetsiera egin ditugu eta orain ibilbide berbera geratzen zaigu, alderantziz.

 Berriz goruntz. Pasarelak ezagutzea nahi genuen, eta bi aldiz igaroko ditugu.


 Eta orain bai, bigarren zatira bidean. Ah ze muntaia!

 Beste aldapa dotore bat.

 Erramu polita hormetan.

 Behin goian, alboko irtengune batetara hurbildu gara, pasarelen zati hau ondo ikusteko.

 Montsec d'Estall-en hormak.

 Noguera Ribagorçana, zubiaren azpian.

 Hau Canelles alderuntz. Pena bat da hain ur gutxi egotea.

 Zubian.



 Zubia behean utzi eta 300bat metro gora egin behar dugu. Bero egiten du, eta gogorra egingo zaigu. Piano, piano...
 Montfalcó aldea.


 Pas d'en Guiler behatokira igotzen, igarotako pasarelen gure lehenbiziko eta laugarren zatia. Sugea hormetatik gora!

 Begiak alaitzen.


 Mas de Carlets, behatokitik gertu. Hau ere erortzeko arriskuan.

 Pas d'en Guiler behatokitik, pasarelen bigarren eta hirugarren zatia (guretzat). Zulo horretan eman dugu buelta.


 Irudi politak bidean. Bero!

 Eta La Pertusa-ra heltzen, Mare de Dèus baseliza. Kostatu zaigu itzulera, baina gustora bukatu dugu ibilbidea. Azkenean ea sei orduko ibilaldia izan da, eta inguru ederrak ezagutzeko aukera izan dugu.

IBILALDIA