2025-12-30 8. eguna
FOX GLAZIER- HAAST
![]() |
| Tasman mendia aparkalekutik. |
![]() |
| Bi mendi ederrek ongi markoztatuta. |
![]() |
| Clearwater ibaiaren gaineko zubi esekia zeharkatzen. |
![]() |
| Lakuaren ertzeko landaretza. |
![]() |
| TE ARA KAIRAUMATI / MATHESON lakua. Ez da ordu egokiena mendien erreflexuaz gozatzeko, baina polita da. |
![]() |
| Bertan dagoen informazio-panela. |
![]() |
| Eta errealitatea. |
![]() |
| Tasman eta Cook mendiak ertzetan. Hauek dira itxura ederrena daukatenak. |
![]() |
| Matheson lakua. Eskuinetik gatoz eta ezkerretik itzuliko gara. |
![]() |
![]() |
| Tasman/ Horokoau. |
![]() |
| Tasman/Horokoau eta Aoraki/Cook, bi nagusiak. |
![]() |
| Gaur zortea daukagu eguraldiarekin, oraingoz, eta baliatu egin behar. Tasman mendia. |
![]() |
| Eta Aoraki/Cook. "Hodeiak zeharkatzen dituena" maoriz. |
![]() |
| Gazteak alderantziz daude egiten ibilbidea eta hemen elkartu gara, behatoki ederrean. |
![]() |
| Aoraki. |
![]() |
| Bidea jarraitzen. Dena da erabat berdea. |
![]() |
| Goroldioak. |
![]() |
| Zirkuitoa bukatzen. Hau da parajea! |
![]() |
| Tasman eta Cook. |
![]() |
| Aoraki/Cook. |
![]() |
| Horokoau/Tasman. |
![]() |
| Behiak ere paisaiaz gozatzen daudela dirudi. |
![]() |
| Goroldioak. |
![]() |
| Clearwater ibaia eta ertzeko landaretza. |
![]() |
| Ibaia. |
![]() |
| Landare polita. |
![]() |
| Egin dugun ibilbidearen informazioa. |
![]() |
| IBILBIDEA |
![]() |
| Tasman mendia aparkalekutik. Ondoren Fox Glazier herrira itzuli eta gertu dagoen Fox Glazier ibilbidea egitera goaz. |
![]() |
| Fox Glazier herria. Matheson lakutik gatoz. Hurrengo ibilaldia egin ondoren, ezkerreko taberna horretan bazkalduko dugu. |
![]() |
| FOX GLAZIER ibilaldia. Herritik atera eta zubi hori igaro ondoren, hemen dagoen aparkalekura etorri gara. Hemen hasten da Fox glaziarra ikusteko ibilbidea. |
![]() |
| Fox ibaia. |
![]() |
| Aparkalekuan dagoen panela. Bi ibilbideak egingo ditugu, Glaziarraren ikuspegia eta Morrena-koa bueltan. Pare bat ordutan dena. |
![]() |
| Atzera begira. |
![]() |
| Hasieran basoaren erditik doan pistatik. |
![]() |
| Bide erosoa hemen ere, eta baso ederrean murgilduta. |
![]() |
| Toki guztietan bezala, informazioa nonnahi. |
![]() |
| Glaziarraren lehenbiziko ikuspegia basoko leiho batetatik. |
![]() |
| Argi ikusten da glaziarraren atzera egitea. |
![]() |
| Urjauzia glaziarraren ezkerreko basoan. |
![]() |
| Igaro daiteken azken puntura heltzen ari gara. |
![]() |
| Fox glaziarra. |
![]() |
| Behatoki horren ondoan datorren errekatxoa. |
![]() |
| Itzultzen. Baina laister utziko dugu bidea, Morrena-ra doan beste bide bat hartzeko ezkerrera. |
![]() |
| Hemen basoa oraindik eta ederragoa da. Gainera ez dago jenderik, eta euria hasten ari da. |
![]() |
| 1750. urtearen inguruan, hemen zegoen Fox glaziarraren morrena. Orain izugarrizko basoa. Hemen ez da igartzen euria ari duela. |
![]() |
| Berriz pistara jeisten. Pistan, korrika batean bukatu behar izan dugu ibilaldia, euriaren ondorioz. |
![]() |
| Fox Glazier herriko etxe dotore bat. Gu, autokarabanan lehortu, aldatu eta bazkaltzera. |
![]() |
| Hemen bazkalduko dugu. |
![]() |
| Bazkalostean, hegoalderuntz jarraitu dugu, Haast aldera, kostaldetik. Hau Maori Beach da. |
![]() |
| Maori hondartza. Hegoalderantz goazen heinean, atertzen ari du. |
![]() |
| Mahitahi ibaia. |
![]() |
| MONRO hondartzara joateko aparkalekuan geratu gara. Ordu t'erdiko joan-etorria hondartzara. Ea pinguinoak ikusten ditugun... Dirudienez, arratsaldean etortzen dira itsasotik bueltan. |
![]() |
| Bidea baso ederretik hemen ere. Behintzat atertu egin du. |
![]() |
| Zubi esekia zeharkatzen. |
![]() |
| Zubiaren beste aldean. |
![]() |
| Bidea basoan. |
![]() |
| Hondartzara heltzen. 45 bat minututan kotxetik. |
![]() |
| Pinguinoak babesteko informazio-panela. Baina pinguinoak ez ditugu ikusiko. Orain, hondartzara sartu eta eltxoen eraso bortitza izan dugu. |
![]() |
| Ondo babestuta, arropa guztia jantzita, baina hala ere oso gogaikarria. |
![]() |
| Tokia ederra da. |
![]() |
| Egon gara apur bat zain, ea pinguinoak agertzen diren, baina laster hartu dugu itzulerako bidea. Eltxoen erasoa gogorra da. Heldu den jende guztiak berdin. Ikusi eta ospa! |
![]() |
Zubi esekia, eta kotxera. Oraindik bidaia geratzen zaigu.
|
![]() |
| Haast-era heldu baino lehenago behatoki batean geratu gara. Badator ilunabarra Tasmania-ko Itsasora. |
![]() |
| Haast herria baino apur bat lehenago, hondartzara doan pistatik sartu gara. Bertan Karabana eta furgonetentzat baimendutako atsedentokia dago. Hor geratuko gara gaua igarotzeko. |
![]() |
| HAAST. Afaldu aurretik, hondartzara joan eta izugarrizko ilunabar ederraz gozatzeko zortea izango dugu. Argazkiak atera eta atera... Horrelako momentuak baliatu egin behar dira. |
![]() |
| Kolore-paleta guzti hauetaz gozatu ondoren, afaldu eta gustora hartuko dugu atsedena. Bihar urtearen bukaera. Ea non ospatzen dugun... |













































































































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina