2021/09/13

Olakosaroitik AUNTZISEGI, BASAIZBURU, ARRUBIGAÑA (Aralar)

 2021-06-12. Larunbata da eta goizez lana egin ondoren arratsaldeko hirurak aldera atera gara Olakosaroitik (Zaldibia). Bero handia daukagu baina bihar ere ezin dugunez, baliatuko dugu zerbait egiteko. hasieran Enirioko galtzada hartu dugu baina gero ezkerrera etorri gara, Ausaren azpitik Errekonta lepora doan bidetik.

 Errekonta lepotik Txindoki daukagu parean.

 Alotzara igotzen. Ausa Gaztelu behean geratzen da. Ordu hauetan ez dabil inor hemen zehar. Askotan ibilitako bideak ari gara jarraitzen.

 Elutsetako bordak eta Txindoki.

 Balizak Alotzan. Noruntz joango gara?

 Zaldi horiek adierazi digute norabidea.

 Auntzisegi ezkerrean eta haran dotorea bere magalean. Horra goaz.

 Tontorrera iristen.

 Buzoian ANTXUSITEGUI bezala agertzen da. AUNTZISEGI omen da.

 Txindoki gure ezkerrean, gertu. Hor ikusten dugu baten bat igo eta jeisten. Baina ez da gure helburua gaur.

 
 Bero hodeiak ari dira sortzen.


 Zaldiak lasai Arrubi aldeko zelai ederretan.

 ARRUBIGAÑA (1318m). Atzean Ganbo Txiki eta atzerago, Beriain.

 Tontorreko buzoiak eta Txindoki.


 Irazusta lepoa eta Beriain atzean. Zelai hauetatik jetsiko gara Alotzara.

 Irazusta lepoaren azpian dagoen iturria. Ur freskoa. Eskertzen da.

 Ura hartzeko baliatuko dugu. Bero handia egiten du.

 Arrubigaña Alotzatik. Goi horietan ibili gara.


 Alotzako orientazio-mahaia.

 Behien transumantzia Elutseta aldean.

 Badoaz borden ezkerretara dauden larreetara. Inguru ederra iluntzerako.

 Gu Alotzatik Errekonta lepora berriz. Nahikoa daukagu.

 Agur esaten Txindokiri Errekonta lepotik.

 Errekontan. Orain Enirioko galtzadara jetsi eta Olakosaroira ondoren. Ibilaldi labur eta dotorea. Nahiz eta beroa igaro gustora ibili gara. Larunbat arratsalde baterako ez dago gaizki...

                                               IBILBIDEA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina