2025/11/03

⛰️ MENDEBALDEKO INFIERNOA 3073 mt, ⛰️ERDIKO INFIERNOA 3081mt/QUIJADA DE PONDIELLOS. Refugio de Bachimañatik

 
PICOS DEL INFIERNO mendiak baditugu lau aldiz igota lehendik. Gainera igoeretako bat, 2019koa hain zuzen, blogean agertzen da. Lehenbiziko igoera 1985ean egin genuen bi egun hauetan egingo dugun bidetik, orduan egun batean, eta beste hirurak zirkularra eginez Bainuetxe-tik, 2019koan agertzen den bezala. Baina, adinean goruntz goazenez, honako honetan Bachimaña-ko aterpean gaua pasa eta bertatik igoko dugu, beheraino jetsiz ondoren.

 2025-09-16 Bazkalostean atera gara Panticosa-ko Bainuetxetik, lasai, askotan ibilitako bidetik. Bachimaña-ko Aterpera goaz, bertan afaldu eta lo egitera.

 Del Pino urjauziari beti ateratzen diogu argazkia. Oso dotorea da.

 Fraidearen aldapara heltzen.
 Aldapa sigi-sagatsuaren hasieran dagoen serbala.

 BACHIMAÑA aterpera heltzen. Serrato eta Xuans mendiak goian.

 Serrato. Hemen Serratorako ibilbidea

 Xuans.  Hemen Xuanserako Ibilbidea

 Bachimaña-ko Orratzak, iluntzean.

 Tablato, Forátulas, Sabocós, Peña Blanca. Aterpetik Panticosa aldera begira.

 Afalostean kanpoko giro ederra baliatzen.
 Aste eguna da eta oso lasai dago aterpea. 15 bat pertsona gaua pasatzeko.

 Ilunabarra Panticosa alderuntz.

                                                                                                                                                                                                                          HURRENGO EGUNEAN      

                              
 2025-09-17 Goizeko 8ak aldera atera gara aterpetik (2200m). Eguraldi ederra, freskoa ordu hauetan.

 Bachimaña urtegia inguratzen goaz. Pico de los Ibones de Pezico eta Gran Facha, atzean.
 Laku Urdinetara doan bide oso ezagunetik goaz, Bachimaña urtegiaren albotik.
 Bidegurutzea. Laku Urdinak eta Respomuso-ra doan bidea hartuko dugu.

 Harkaitzak baliatuz zeharkatuko dugu errekatxo hau. Gaur ez dago arazorik.

 Inguruan dauden hezeguneak.

 Eta gure helburua aurrean, Infiernoak edo Quijada de Pondiellos.

 Beheko Laku Urdinean bikoiztuta.

 Infiernoak Beheko Laku Urdinean erreflexatuta.


 Goiko Laku Urdinean. Eskuinean, lehenbizi igo behar dugun Infierno mendatea. Gero hortik ezkerrera, tontorretara.

 Infierno mendatera igotzen. Zati batzutan aldapa handia dago, baina bidea oso nabaria da. Respomuso-ra doan GRan gaude.

 Eta gure ezkerrean Infiernoen glaziarra. "Azken glaziarrak agurtzen"...
 

 Infierno mendatean (2721m). Tebarray laku ederra eta tontorra aurrean. Hemen Tebarrayrako ibilbidea

 Eskuinera doa Tebarray mendatera eta Respomuso-ra doan bidea. Gu ezkerrera. Zorionez, oso jende gutxi ikusten da gure aldean, eta horrek asko lasaitzen gaitu, harkaitz erorketak oso ohikoak baitira igoera honetan.

 Tebarray.

 Harritzatik gora. Atzean, Tebarray lakua eta tontorra, Cristales-Balaitús-Frondiellas, Arriel,...

 Harritzako muinotxo batean.

 Eremu malkartsuan. Harkaitz solteak dira nagusi igoera guztian.

Lehenbiziko ertzera igotzeko trepaden bila. Atzean, aurretik aipatutakoez gain, Midi d'Ossau, Lurien,...

                   

Helduleku onak dituzten plaketatik gora.

 Plakak gainditzen.
 Plakak gaindituta. Hemendik Pondiellos aldea daukagu ikusgai eta marmoleraren lehenbiziko zatiaren gainetik gora egingo dugu.

Orain berriz jetsiera labur bat daukagu, marmoleraren gaineko zeharkaldia egiteko.

 Eta Mendebaldeko tontorraren azpian gaude. Orain dena gora, trepada txikiekin baina harkaitz solte askorekin. Beraz adi ibiltzeko ingurua. Marmoleraren beste aldean, Erdiko tontorra.

 Goiko ertzera heltzeko azken zatian. Behean, Pondiellos-eko lakuak.

 MENDEBALDEKO INFIERNOA (3074m). Lau bat ordutan aterpetik. Atzean, Collarada, Pala de Ip, Aspe inguru guztia, Midi, Sallent, Formigal,... Eguraldi bikaina, paisaia ikusgarria eta bakar bakarrik goian. 

 Pondiellos lakuekin.

 Laku Urdina, Bachimaña, Bramatuero, Pico Neveras, Vignemale,...Hemen Las Neveraserako Ibilibidea

 Erdiko tontorrera igarotzen, marmoleraren gainetik. Midi ezkerrean eta Frondiellas-Balaitús eskuinean.

 ERDIKO INFIERNOA (3082m). Gustora!

 Oso gertu geratzen da Ekialdeko tontorra, baina hiru aldiz egonda gaude bertan, eta gaur berriz igoerako bidetik itzuli behar garenez, ez gara joango. Nahikoa daukagu. Eta oraindik jetsiera oso luzea geratzen zaigu.

 Berriz Mendebaldeko tontorrera itzultzen. Atzean, utzi dugun hirugarren tontorra eta Vignemale.

 Ertzetik Llena Cantal. Mendi oso ederra, baina hirumilakoa ez denez, oso gutxi bisitatua.Hemen Llena Cantalerako Ibilbidea
 Eguraldi honekin gozamena da ertz eder horretatik ibiltzea. Atzean daukaguna, ezaguna dagoeneko.

           

 Pico Piedrafita, Gaurier, Punta Zarre eta gainontzekoak.

 Eta Mendebaldeko tontorretik behera, ertza jarraituz oraindik.

 Ez daukagu jendearen arazorik, baina oso adi ibili behar dugu, harriak ez botatzeko batez ere. Eta ez erortzeko, noski...

 Marmoleraren gainetik behera. Inguru delikatua hau ere.

 Eta zailtasun handienak igarota, berriz Tebarray lakuaren gainean. Orain harritzatik behera. Aurrean, Tebarray, Frondiellas-Balaitús, Llena Cantal, Cambalés


 Infierno mendatetik behera GR-tik, Laku Urdinetara. Aurrean, Chabarrou-ak, Aratille, Serrato, Vignemale, Bachimaña, Bramatuero,...

 Infierno-ko glaziarra eta ibilitako tontorrak gainean.

 Goiko Laku Urdina.

 Infiernoak eta mendatea, Goiko Laku Urdinetik.

 Beheko Laku Urdinaren gainean. Ezkerrean, eta beherago, Bachimaña.

 Infiernoak Beheko laku Urdinetik.

Igoerako toki beretik ari gara itzultzen, eta Bachimaña aterpera heltzen gaude. Hor, zerbait jan garagardo freskoaren laguntzaz, eta utzi dugun materiala jaso ondoren, Bainuetxeruntz. Oraindik ez da bukatu gaurko ibilaldia.

 El Fraile-ko urjauziak.



 Eta Bainuetxera heldu baino lehen, El Pino urjauzia, nola ez. Ederra benetan. Azkenean zortzi ordu t'erditan bukatu dugu gaurko ibilbide potentea. Casa de Piedran bokata eta garagardoarekin ospatu dugu gure Infiernoen bostgarren igoera. Agur esateko garaia dela uste dugu...

Gure Ibilbidea Hemen

 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina