2021/09/30

MALL PINTRAT 2845

 Remuñe bailararen gaineko gailur nabarmena da, eta Albako tontorren gaineko panoramika nabarmenenetako bat eskaintzen du, Benasque / Benás (Esera) bailararen beste aldean. Benasqueko Ospitaletik oso gertu dagoen arren, ez da oso bisitatutako tontorra. Guk aspaldi genuen begiz jota, Ospitaletik eta Besurta aldetik begiratuta itxura itzela baitauka.

 2021-07-11 Tramacastillatik 6,15tan atera ondoren, Benasquen bigarren gosaria egin eta 8,45tan prest gaude Benasque-ko errepidea bukatzen den tokian. Hainbat aldiz ibilitako Gorgutes lakura doan bidea hartu behar dugu.

 Beroa dago iragarrita gaurko eta iluntzerako ekaitza. Orain eguraldi bikaina daukagu.

 Gorgutes eta Glera mendatera doan bidean.

 Gorgutes-etik datorren errekara heldu baino lehenago utzi dugu bidea, mugarri honek adierazten du tokia. Goragotik ere posible da.

 Hortxe utzi dugu lakura doan bidea. Orain plana oso sinplea da. Dena gora, izugarrizko aldapa. Ospitala behean. Igoera guztian ikusiko dugu, gero eta beherago noski.

 Atzean daukaguna. Ikuspegiak gero eta ederragoak izango dira.

 Lehenbiziko aldapa oso tentean. Bidea nahiko ondo dago mugarriz markatuta.

 Mendia ere ikusten dugu, oso goian eta urruti oraindik. Tontorra ezkerrerago geratzen da.

 Gorgutes sakana, Glera mendatea eskuinean eta Estaouas tontorrak. Hauen atzean geratzen da Sacroux ezagunagoa.

 Lehenbiziko aldaparen bukaeran. Atzean, Paderna, Pico de la Renclusa, Alba, Maladeta.

 Ondoren daukaguna. Belarrezko diagonal hori igo eta eskuinera ondoren. Goian ikusten den ertza hartu behar dugu.

 Rododendroak.

 Aipatutako belarrezko diagonaletik irteten.

 Atzeko espektakulua gero eta zabalagoa da. Aurrekoez gain, Cregüeña aldea, Aragüells, e.a. ikusten dira.

 Atera gara eskuin aldera eta ertzaren bila goaz orain. Aldapak ez du atsedenaldirik eskeintzan. Llanos del Hospital gero eta beherago.

 Ertzera atera eta Gorgutes lakuaren ikuspegi dotorea daukagu. Hor badabil jende ugari. Gu hemen, bakar bakarrik. Eta hau Benasque da baita.

 Besurta, eta Aiguallut-Escaleta ondoren. Goian, Salvaguardia-tik Forcanada-ra doan gailurreri guztia. Biharko Tuca Blanca de Pomero ere hor dago, Besurta idatziaren gainean, eskuinean.

 Gorgutes lakua eta bertara doan bide erosoa. Goian, Tuca de la Glera, Tuca de la Montañeta eta Salvaguardia, ezkerretik eskuinera.

 Eskuineko ertza jarraitu behar dugu. Tontorra gorago geratzen da, izkutuan orain.

 Ertzean. Gorgutes sakana ezkerrean eta Llanos del Hospital zuloan.

 Ertza bukatu eta harkaitz-bloke eremua. Guk eskuinetik hartuko dugu, belar zatiak baliatuz ahal dugun neurrian. Baina aldapa oso tentea izaten jarraitzen du.

 Maladeta osoa. Paisaia ikusteko atsedenaldi txikiak beharrezkoak dira.

 Blokeak ekiditzen. Gorgutes eta Montañeta lakuak ezkerrean. Hospitala mila metro beherago jadanik.

 Tontorretik gertu, goiko ertzean. Trepada batzuk geratzen zaizkigu.

 MALL PINTRAT edo PICO PUERTO VIEJO (2845m). Tontor oso estua. Hiru bat ordutan igo dugu, gure martxan. Atzeko panorama izugarria da, Boum-Maupás, Lliterola-Royo-Perdiguero eta Posets ezkerrean.

 Iparraldean, Lac de Port Vieil eta Lac Celinda. Superbagnères ere ikusten da.

 Turpi aldea eta Maladeta-Alba-Cregüeña-Maldito. Hirumilakoen eremua.

 Posets. Carrive bretxa eta Gemelos-Veteranos.

 Forca de Remuñe aurrean eta Perdiguero erraldoia.


 Maupás eta Quayrat.



 Lac de Port Vieil.

 Ikuspegi ederrak bistaratu ondoren, beheruntz, ertzeko bloke artean.

 Goiko blokeak ekiditzen. Gorgutes eta Montañeta lakuak, Salvaguardia,... Atze atzean Maubermé.

 Siemprevivak. Dotoreak dira.

 Igoera gogorra izan bada, jetsiera are gehiago. Toki beretik ari gara jeisten.

 Tuca de la Glera eta Glera mendatea. Gorgutes sakana behean. Orain horra jetsiko gara.




 Rododendro ugari bide ertzean.


 Puerto Viejo eta Gorgutes-etik datozen urak urjauzi dotoreak sortzen dituzte. Gorgutes-era doan bidera ari gara irteten.


 Urjauziak eta Mall Pintrat goian. Bide arruntean gaude.

 Goizean hemen utzi dugu lakura doan bidea. Aldapa latza goruntz.

 Lirioak.

 Tuca Blanca de Paderna aldetik ateratako argazkian, igoeraren goiko zatia ikusten da. Hirurak aldera heldu gara kotxera. Asko gozatu dugu, nahiz eta gogorra iruditu. Bakar bakarrik ibili gara, lakura doan bidera atera arte, eta hau Benasquen luxua da.



wikiloc.com/rutas-senderismo/mall-pintrat-2845-mt