Zapatilla. |
Tortiellas pistetara igotzen. |
Pistatik zati gogorra igo ondoren, Tortiellas mendatera irteten ari gara. Hodei dotoreak agertu dira. |
Gure aurrean Pico Lecherín edo Pico de la Garganta de Borau, Sombrero eta Pico de la Garganta de Aisa. Ibilbide dotorea eginda daukagu hor goiko "birak" jarraituz. 2022/11/pico-de-la-garganta-de-aisa-el-sombrero |
Aspe, hodeiz inguratuta. |
Pisten bukaeratik eskuinera hartu dugu, mugarriz markatutako bidezidorra jarraituz. Hau da aurrean ikusten duguna. |
Katearekin babestutako pasabidea, beheko zelaira jeisteko. Aspe aurrean, eta eskuin aldetik egin behar dugun igoera. |
Pasabidearen bigarren zatia, beheruntz, berdegunera jeisteko. |
Katearen pasabidearen azpian, zati lasaia zelaian. Ondoren dator aldapa latza. |
Aurreko zelaitik oraindik altuera apur bat galdu behar da. Gero, beheraino ez jeisteko, hormari itsatsita doan pasabidetik hartu dugu. |
Igo behar duguna. Hasieran, apur bat eskuinetik hartuko dugu. |
Lehenbiziko zatia gainditu ondoren, ezkerraldera goaz, erdiko zulo horretatik gora joateko. |
Sarrioa. |
Atzera begira, Midi, Lurien, eta gainontzekoak desagertuta. |
Canal Roya eta Anèou mendilerroa, Ferraturas-Soques, Arriel, Palas, Balaitús-Frondiellas,... |
Sarrioak hor jarraitzen du, adi, behatoki dotorean. |
Sarrio bikotea. |
Bagoaz goruntz eta Llena de la Garganta liraina daukagu eskuinean. |
Oraindik goian agertzen zaigu Aspe-ko Bretxa. Baina igoera, nahiko erosoa da, kanalaren ezkerretik. |
Esan bezala, kanalaren zati gehiena, bere ezkerretik doan bidezidor nahiko erosotik ekiditzen da. |
Azkenengo zatia bakarrik egiten da kanaletik. Bretxara irten gara eta Aisa-tik datorren bidearekin elkartu gara. Hortik jende gehiago dator. Atzean, Llena de la Garganta, Mesola,... |
Tontorrera heltzen. Mendizale asko hemen, gehienak Aisa-tik igota. |
ASPE (2640m). Hiru bat ordutan Candanchú-tik. |
Gustora goian. Bostgarren aldia da biontzat. Lehenbizikoa 1982an... Candanchú eta Astún aldea, Midi, Lurien, Palas,... |
1982 |
Eta beheruntz. Hemen bretxan, kanalera jeisteko prest. Igoerako ibilbide beretik egingo dugu jetsiera. |
Hau da kanaletik egin behar den zatia. Harri soltea, baina zorionez ez da oso luzea. |
Gu, dagoeneko ezkerreko zati erosoagoan gaude. Mendizale taldea goruntz. |
Hemendik ekiditzen da kanalaren beheko zatia. Bide polita. |
Aspe-ren eskuinean geratzen dira hauek. |
Aspe-ren tontorraren azpian gaude eta goian ikusten da bretxa eta kanalaren goiko zatia. |
Lehenbiziko mendatetik behera. |
Forma kuriosoak dituzte atzeko harkaitzak. |
Sombrero, Pico de la Garganta de Aisa eta eskuinean Aspe. |
Hormaren azpiko pasabidean. |
Moleta-Pala de Ip agertzen dira aurrean. Hemendik, katearen azpian dagoen zelaira igo behar dugu. |
Katearen lehenbiziko zatian. Hau da politena. |
Bigarren zatia, ea horizontala da. |
Tortiellas-eko pistetara heltzen. Canal Roya eta Izas-eko bi zuloak ikusten dira. Bien erdian, Anayet mendigunea. |
Aspe. Hodeiak desagertzen ari dira. |
Tortiellas-eko pistatik beheruntz. Eguerdirako behean gaude, hemen esaten duten bezala, "bermuta hartzeko". Gustora ibili gara. |
IBILALDIA HEMEN |
1986an |
Arreta handiko ibilbidea ASPE bailaran 2010-09 |