![]() | |
| Foratata daukagu atzean. Basoko bidea oso erosoa eta garbia da. |
![]() |
| Basotik ateratzen ari gara. Puy Arcol mendia ikusten dugu aurrean. |
![]() |
| Sumendi baten itxura hasi da hartzen Foratata. |
![]() |
| Baia gorriak. |
![]() |
| Laster aterako gara pistara hor goian. Gero, ezkerrera jarraituko dugu pista hori, aterpea eta Sallent-etik ondo ikusten den pantailaren azpira heldu arte. |
![]() |
| Sallent de Gállego eguzkitan zuloan, eta Pazino mendia. |
![]() |
| Aterpea eta pantaila eskuinean utzi eta Ibonciecho-ra igotzen ari gara. Hemen ere bidea oso nabarmena eta garbia da. |
![]() |
| Ibonciecho (2225m). Pare bat ordu behar izan dugu hona heltzeko. Eskuinean, Puy Arcol mendia. |
![]() |
| Lakutik gora harritza bat gainditu behar da. Bidezidorra ona hemen ere. Musales leporarte ez dago inongo arazorik. |
![]() |
| Ibonciecho behean geratzen da. Bihotz itxura hartzen diogu... |
![]() |
| Ibonciecho eta Sallent. |
![]() |
| Musales lepora heltzen gaude. Hodeiak sartu dira eta hotz egiten du. Mendizale batzuk tontorretik bueltan. |
![]() |
| Momentu batzutan, eskuinean geratzen den Respomuso urtegia agertzen da. Horra jeisteko asmoa daukagu. |
![]() |
| MUSALES tontorrean (2653m). Hiru ordutan hasieratik. Ikusmena, zero. Beraz, berehala hasiko gara lepora jeisten. |
![]() |
| Ertzetik jeisten gaudela, altxatzen hasi da iparraldean. Respomuso osoa ikusten da orain. |
![]() |
| Respomuso. Aterpea ere ikusten da. |
![]() |
| Hegoalderuntz ere altxatzen hasi da. Ibonciecho eta Sallent behelainoekin. |
![]() |
| Ertzetik behera. Aurrean, Sancha Collons-era doan ertza hasi da agertzen. |
![]() |
| Balaitus-era doan Deabruaren ertza. |
![]() |
| Badirudi tontorra ere garbitzen ari dela. |
![]() |
| Respomuso urtegia eta aterpea. |
![]() |
| Ertzeko azkenengo irtengunea jeisten. Orain tontorra garbi ikusten da. |
![]() |
| Musales lepoan. Goian ez duguna ikusi orain hasi gara ikusten. Erabat ari du garbitzen. Orain ez daukagu zalantzarik. Respomuso-ra jetsiko gara, bidea garbi ikusten dugu eta. |
![]() |
| Hasieran jetsiera oso malkartsua dago lepotik behera, eskuak zerbait erabili behar dira, eta gainera hezetasun handia dago. Adi beraz. |
![]() |
| Ez da zaila, baina esan bezala, nahiko tentea eta hezea. |
![]() |
| Eremu zailena bukatzen. |
![]() |
| Gavizos-Cristales mendia eta Deabruaren Ertza erabat garbitu dira. Asko ari da hobetzen eguraldia. Azkenean zortea izango dugu. |
![]() |
| Respomuso, Soulano-tik Gavizo-Cristals-era doan Deabruaren ertza eta Peyregnets de Cambalés eskuinean. |
![]() |
| Lepoko hormaren azpian gaude. |
![]() |
| Hau da lepotik behera egin dugun jetsiera. |
![]() |
| Orain eremu askoz lasaiagoa Respomuso-ra jeisteko. Gainera eguraldiaren hobekuntzarekin oso gustora goaz. |
![]() |
| Musales. Hor goian egon gara ezer ikusi gabe eta hotza pasatzen. Ah ze nolako aldaketa! |
![]() |
| Beheruntz. Aurretik aipatuakoaz gain, Cambalés eta Gran Facha ere hasi dira agertzen. |
![]() |
| Frondiellak. Mendebaldeko Tontorrak falta dira agertzeko. |
![]() |
| Frondiellak eta Soulano- Cresta del Diablo- Cristales. |
![]() |
| Ura dagoen inguruetan sortzen den landaretza. |
![]() |
| Gran Facha. Jendea ikusten da tontorrean. |
![]() |
| Frondiellak. |
![]() |
| Respomuso, Campo Plano, Cambalés eta Facha Txikia eta Handia hodeiekin jolasean. Facha lepoa garbi. |
![]() |
| Campo Plano mendia eta Llena Cantal. Ezkerrean, Gran Facha. |
![]() |
| Respomuso-ko aterpea, urtegiaren beste aldean. |
![]() |
| Tebarray lepora doan GRra heldu gara. Lora politak bide ertzean. |
![]() |
| GRan ezkerrera hartu dugu, urtegiko presaren azpira jetsi eta aterpera doan bidearekin elkartzeko. |
![]() |
| Kolore kontraste dotoreak urtegiko uren ertzetan. |
![]() |
| Musales aldetik erortzen diren urjauziak. |
![]() |
| Lasaitasun handia eskeintzen du irudi honek. Urtegiko urak, Deabruaren ertza, Cambalés,... |
![]() |
| Nahiz eta askotan egon inguru hauetan, beti da ederra. Orain pare bat orduko jetsiera geratzen zaigu La Sarra-ra itzultzeko. Ez daukagu presarik... |
![]() |
| Urtegiaren azpian eta aterpera doan bidearen azpian sortzen den urjauzi polita. |
![]() |
| "Cola de Caballo"txikia? |
![]() |
| Bide oso ezagunetik beheruntz. Hemen jende asko dabil. Llena Cantal ikusten dugu oraindik. |
![]() |
| Toki batzutan belarrez inguratuta goaz. |
![]() |
| Aguas Limpias erreka. Ari dira agertzen udazkeneko tonoak. |
![]() |
| Pasabide koloretsua. |
![]() |
| Aguas Limpias. Izen egokia! |
![]() |
| Aguas Limpias-en urjauzi ederra Llano Cheto-ren gainean. |
![]() |
| Paso del Onso. |
![]() |
| Udazkena beheko aldean. |
![]() |
| Zazpi ordu ibili ondoren bukatu dugu ibilaldi eder hau La Sarran. Nahiz eta ezagunak izan parajeak, eta goian lainotuta egon, zorte handia izan dugu eta asko gozatu dugu. |





























































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina