2025-09-26 Bayssellance 🏠Aterpera Barrage de Ossoutik.
%20copia.jpg) |
GAVE D´OSSOUE. Aurrean daukagu Vignemale mendigunea eta biharko helburua. Gaur, hemendik Baysellance aterpera. Urte asko dira ez garela bertan egon. |
 |
Marmota ugari ikusi ditugu. Ossue sakaneko behekaldean. |
 |
Ossoue-n. Orain bidea errekaren ezkerretik dago markatuta, bukaeran zegoen zubia ez baitago. Baina guk beheruntz datozen mendizaleak hemendik ikusi ditugu, eta gu ere alde honetatik goaz. |
 |
Komedia batzuk egin behar izan ditugu erreka pasatzeko, baina gehiegi busti gabe lortu dugu beste aldera heltzea. |
 |
Erreka pasa ondoren hasten da aldapa. Beti sakanaren ezker aldetik, GRaren markak jarraituz. |
 |
Urjauzi ederra sakanean. |
 |
Atzera begira, Ossoue-ko urtegia eta Gavarnie eta Troumouse-ko mendiak.
|
 |
Urjauziaren gainetik daukagun ikuspegi bikaina. |
 |
Sakanean gora, urjauzi gehiago. |
 |
Eta marmotak. |
 |
Atzean, Gavarnie gainean, tontor eta paraje ezagunak. |
 |
Urjauzi dotoreen elkargunea. |
 |
Bidegurutzea. Gu ezkerreruntz. Aldapak jarraitzen du. |
 |
Aurrean Petit Vignemale eta. Chausenque-ren bizkarra agertu zaizkigu. Hortik bihar ibiliko gara. Gaur, baina gorago oraindik, eskuinera hartuko dugu. |
.%20copia.jpg) |
Lehenbizi Bellevue kobazulotik igarotzen da (2490m). Russell-en historio berezia datorkigu gogora. |
 |
Hau da kobazulo hauetatik dagoen ikuspegia. Astazou-etatik Gabietou-etara. Ez da makala... |
 |
Bertan dagoen plaka. |
 |
Eguzki-erlojua |
 |
Hemen zehar utziko dugu biharko bidea eta eskuinera joango gara, GRa jarraituz beti ere. Monferrat, Chausenque eta Petit Vignemale aurrean. Glaziarra oso goian, oraindik ez da ikusten. |
 |
Aterpera heltzen. Atzean, Pic Pouey Mourou (uste dugu), eta Astazouak eta Marboré-Picos de la Cascada. |
 |
BAYSELLANCE (2650m). Hiru bat aldiz gaude egonda hemen aurretik, baina azkena 1988an. Antzera dagoela dirudi, zerbait handiagoa baina jendez gainezka. |
.%20En%CC%83aut%20eta%20Helena%20Pont%20d'Espagne-tik%20etorri%20dira.%20%20copia.jpg) |
Eta hemen elkartu gara gure semearekin eta bere bikotearekin. Eurak Pont d´Espagne-tik etorri dira. |
 |
Denbora dezente daukagu ikuspegietaz gozatzeko. Hemen Gavarnie zirkoko mendiak. |
 |
Pic Labas. |
 |
Duela hiru bat egun egindako elurrak. Aterpeko zaindariak bihar Pic Longue-n kontu handiz ibiltzeko esan digu, izotza baitago azkenengo horman. |
 |
Ilunabar ederra Gavarnie-ko zirkoan. |
 |
Astazous-Marboré-Picos de la Cascada- Espalda de Marboré-Torre-Casco-Roland bretxa-Bazillac-Taillón-Gabietous. |
 |
Mondarruego eta Escuzana zirkoa. |
 |
Marboré-Perdido-Picos de la Cascada-Espalda de Marboré. |
⛰️VIGNEMALE/PIQUE LONGUE 3299 mt. 2025-09-27
.%20copia.jpg) |
Egunsentia ere bikaina. Pic Rouge de Pailla-Astazous-Marboré. Goizeko 7ak dira. |
 |
Montferrat eta Petit Vignemale-Pique Longue. |
 |
Orain eguzkiaren lehenbiziko izpiekin. |
 |
Prest gaurko abenturari (guretzat behintzat bai) aurre egiteko. |
 |
Hasteko berrehun bat metro galdu behar ditugu, glaziarrera doan bidea hartzeko. |
 |
Aurrean, Gavarnie zirkoa. |
 |
Desbideratu gara Vignemale-ko glaziarrera igotzeko. Aurreko harritza zeharkatuko dugu lehenbizi. |
 |
Hor aurrean, igotzeko behar ez ditugun gauzak harkaitz artean izkutatuko ditugu, itzultzerakoan hartzeko. |
 |
Glaziarra oso goian geratzen da eta bertara igotzeko blokeen artean trepada ugari egin behar dira. |
 |
Gida oso ona daukagu eta toki egokienetatik ari gara igotzen. Mugarri ugari daude, baina toki desberdinetatik doaz. |
 |
Hidratatzeko atsedena. Pic de la Sède eta Labas atzean. |
 |
Petit Vignemale eta Espalda de Chausenque lotzen dituen ertza. 1994an egin genuen ertz dotore hori. |
 |
Epaule de Chausenque-rekin. |
 |
Gauean hotza egin du eta putzuak izoztuta daude. |
 |
Hemen jarriko ditugu kaskoa eta kranpoiak glaziarrean sartzeko. Baina 3000 metrotan hasten da, Montferrat-en parean. Guk dezente beherago ezagutu dugu. |
 |
Glaziarrean. Hau da gure semearen lan eremuetako bat eta lasai goaz, gozatzen. Gainera oraindik ez dabil jende asko, eta hori azken horman lasaiago ibiltzeko ona da. |
 |
Tontorra aurrean. Glaziarretik gora berrehun bat metroko "harrobia" geratzen da. |
 |
Glaziarrean. |
 |
Azkenengo hormara heltzen. Cerbillona lepoa eta Russell-kobazualoak Clot de la Houndt-en hormetan. Garai batean elurra ea bertara heltzen zen, eta orain ordea, eskalatu egin behar da kobazuloetara igotzeko... |
 |
Hormaren beheko zati izoztua gainditu ondoren, kranpoiak kendu eta eskuineeko plaketatik gora ekin diogu. Hemen harkaitz apur bat trinkoagoa dago eta nahiz eta trepada gehiago egon, hobeto igotzen da. |
 |
Tximinia horretatik gora hartuko dugu. Aurretik bi euskaldun ditugu, eta beste hiru atzetik. |
 |
Nahiko bertikala da, baina helduleku onak daude. |
 |
Goian trepadak jarraitzen dute. |
 |
Tontorraren azpian dagoen Paradis kobazuloan. |
 |
Paradis. |
 |
Gustora gure gazteak. Helenarentzat lehenbiziko aldia da Vignemalen. |
 |
Tontorrera heltzen. |
.%20Ea%20lau%20ordu%20aterpetik.%20copia.jpg) |
PIQUE LONGUE (3299m). Gu biontzat bostgarren aldia, Eñautentzat oso ohikoa eta Helenarentzat lehena. Baina hau erronka nahiko handia denontzat. |
 |
Pic de la Sède, Baysellance aterpea eta Petit-etik datorren ertz zirraragarria. Atzerago, Labas, Ardiden, Cestrède,..., eta beste hainbat tontor eta mendigune. |
 |
Helena. Pozik gainezka. |
 |
Mulos mendatetik Arratielle-ra doan bidea, Gran Facha, Cambalés, Balaitús-Frondiellas, Midi d´Ossau,... |
 |
Infiernoak eta atzean, Bisaurín, Secús,... |
 |
Gu hirurok. |
 |
Momentu honetan gu bakarrik gaude tontorrean eta gozatu behar da. |
 |
Montferrat-Tapou-Milieu ertza aurrean eta Gavarnie-ko tontorrak atzean. |
 |
Irudi dotoreak hodeiekin. Baina gogorrena geratzen zaigu oraindik, jetsiera, eta glaziarren ikusten dugun jendetza heldu baino lehen, beheruntz hartuko dugu. |

 |
Goruntz adi ibili behar izan badugu, beheruntz oraindik are gehiago. Hemen ezin da hutsik egin. |
 |
Harri txiki soltea duten zati hauek dira arriskutsuenak. |
 |
Tximinian. Orain igoeran atzetik izan ditugun hiru euskaldunak gure aurretik. Baina behetik jende asko goruntz. |
 |
Gu tximinia jeisten. Destrepe delikatua. |
 |
Destrepe gehiago. Laster, eskuineko harritzatik, motxila bat eta harkaitz pila bat eroriko dira, gora doan jendearen eraginez. Zorionez, laster bukatuko dugu zati arriskutsua. |
 |
Hormaren azpira heldu garenean, kranpoiak berriz ipini eta glaziarretik beheruntz. |
 |
Atzean geratzen da Pique Longue. |
 |
Egin ditugun igoera eta jetsiera. |
 |
Hau da glaziarraren egoera. Izotza! |
 |
Arrailak glaziarrean. |
 |
Glaziarra eta Cerbillona-Pic Central gainean. |
 |
Glaziarretik atera eta beheruntz, oraindik izoztuta irauntzen duten putzuen ondotik. Gavarnie-ko tontorrak aurrean. |
 |
Espalda de Chausenque-rekin. Igoerako inguru berdinetik jeisten saiatu gara, baina ez da erraza, mugarri ugari baitaude toki desberdinetatik. |
 |
Ossoue-ko sakana oso behean geratzen da, baina lasai hartuko dugu jetsiera. Berriz, utzitako materiala jaso eta Bellevue kobazuloa baino lehenago batuko gara aterpera doan bidearekin. |
 |
Eta GRtik behera laurok. |
 |
Gogorra egiten da jetsiera, azkenean igartzen baita daramagun trotea. Urteak pasa ahala gero eta gehiago kostatzen zaigu jeistea... |
 |
Ossaue-ko urjauzia. Gutxiago falta zaigu. |
 |
Eta ibilbidea bukatzen. Gaur hamar orduko jardunaldi gogorra. Eta oraindik gogorena falta zaigu, Pont d'Espagne-ra joan beste kotxearen bila, eta gauez, Tramacastilla-ra itzuli. Baina daukagun pozak dena erraztuko du. Beti ez da sortzen halako astebukaera eder bat, etxekoekin. Guk behintzat, Vignemale-ri azken agurra eman diogula uste dugu. Beste mendi ezagun batzuekin gertatzen ari zaiguna bestalde... |


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina