2021/02/15

ANDARTO 1074 mt Urkulutik.

  

    

Urkulutik hasita, igoera oso ederra da, paisaia askotarikoa baita: urtegi batean hasi, ibaiaren bazterretik sakan bat igo bidexka batetik, baso autoktonoa zeharkatu, Degurixako zelai idilikoetara iritsi eta kareharrizko piramide-formako pikatxo baten gailurrera iritsi.



 2021-01-16  Urkulu urtegian gaude Degurixara igotzeko asmoz. Fondoan, elurtuta, Orixol-Ipizte-Anboto.


 Goroeta, Kurutzeberriren oinetan. Hemen ez da elur asko ikusten, baina erraketak hartu ditugu, goian oraindik elurra egongo dela pentsatuz.

 Urkulu erreka Arbe sakanean. Ur askorekin dator.

Pista utzi eta Arbetik doan PRa jarraitzera goaz. Oso polita dago, baina ur askorekin. Ea gero nola zeharkatzen dugun...


 Hor aurrean zeharkatu behar da erreka. Ur gutxirekin ez dago arazorik. Baina ez da gaurko kasoa.

 Lortu dugu. Apur bat bustita, baina gutxienez osorik. Oso labaina da zeharkaldia eta kontu handiz ibili behar izan gara.



 Orain ezkerrean daukagu erreka, urjauzi ederrez hornituta.

 Dena dela, beti iruditu zaigu abentura-bide bat dela PR hau, eta gaur gehiago. Orain basoan, eroritako zuhaitzak eta adar ugari topatuko ditugu eta gora eta behera ibiliko gara.

 Pistara atera ondoren, ezkerrean geratzen da urjauzi dotore hau, baserrietara doan bidearen azpian.

 Pentsatzen genuen bezala, pagadian elur asko eta bidea ondo dagoenez, ez ditugu erraketak jarriko.

 DEGURIXA. Beti esaten dugun bezala, paradisu bat. Jende gutxi eta toki aparta.


 Hemen elur asko eta biguna dago. Erraketak jarri ditugu eta Andartoruntz abiatu gara. Atzean, Arlutz eta Aranguren.

 Oinezko arrastoak badaude, baina guk erraketekin, gure bidea egingo dugu.

 Degurixa behean geratzen da.

 Toki lasaia eta ederra.

 Elurtutako pasabidea tontorrera igotzeko.

 ANDARTO. Kakuta eta Erlo atzealdean.

 Araotz eta Aloña-Aitzgorri mendilerroa.

 Mairuatx, Arlutz,... Degurixako tontorrak.

 Araotz. Hona etortzeko beste abiapuntu bat.

 Arlutz, Aranguren, Elorretako Haitza atzean. Hainbat aldiz ibilitako tokiak.

 Arriona eta Gazteluaitz behean, Zabalaitz eta Arbelaitz-Aitzgorri.

Beste bikote bat heldu da eta gu beheruntz toki beretik.

 Pasabidean.


 Degurixan berriz. Mairuatx.

 Itzuli txiki bat egin dugu Degurixan, elurraz eta parajeaz gozatzen.


 Degurixatik irtetera goaz. Penaz, baina jetsi egin behar dugu.

 Basoan, orain erraketekin. Behean dagoen txabolaraino jetsiko gara kendu gabe, elurgune guztiak baliatuz.


 Pista ertzean dauden txabola dotoreen ondoan kendu ditugu erraketak. Ondo etorri zaizkigu gaur.

 Hemen sartzen da Arbe sakaneko bidera, baina pistatik jetsiko gara orain. Igoeran abentura nahikoa izan ditugu eta.

 Ur ugari toki guztietatik. Eta beheko aldean, basurde-uxaldia. Abentura, bukaeraraino.


IBILBIDEA Hemen >