2021/04/27

GOROBEL. "Sierra Salvada". TXARLAZO, TXOLOPE, SOLAIERA, BEDARBIDE, TOLOGORRI

 2021-04-04 Eskualdeko konfinamendura berriz sartu aurretik, Araban bi egun pasatzeko aukera daukagu. Gaur, Garobel mendilerroan ibiliko gara. La Choza iturriko atsedenlekuan gaude, eta nola ez, kotxe, karabana eta furgoneta ugari.

 Urduñako La Chozan dagoen panela. Aurretik ere ibilita gaude pare bat aldiz gainean ditugun mendietan. gaur Txarlazotik hasi eta Tologorriraino zeharkatuko dugu.

 Aparkalekutik, gaurko azken tontorra, Tologorri. Hodeitsu dago, baina iragarpena garbitzera egingo duela da.

 Alde honetan baliza asko. Gu Txarlazora. Beheko bidetik joango gara.

 Ez gara bakarrak.

 Aterpera heltzen.



 Goldetxo iturria, nahiko goian.

 Emari ederreko iturria, eta ura hotza.

 Txoloperen hormak ditugu eskuinean.

 Goiko atakara sartzen.



 Eta atakatik berehala gaude TXARLAZOn (938m).

 Ondoren jarraituko dugun mendilerroa.

 Tontorreko eraikuntza erraldoia.

 Urduña Txarlazotik.

 Behiak Txarlazo mendatean.

 Txoloperen hormak.

 Txolopera igotzen hormen gainean.


 Txarlazo atzean geratzen da. Igoerako bidea ondo ikusten da.

 TXOLOPE (1027m). Ez gaude bakarrik. Hemendik Tologorriren oinera heldu arte askoz lasaiago joango gara.

 Txolopeko buzoietako bat.

 Aurrera jarraitu eta Ane Labaka bertsolari eta idazlearekin topo.

 Hurrengo tontorra SOLAIERA. Ibilbide lasaia tontorrez tontor.

 SOLAIERA (1038m). Buzoia.

 Pasiada luzea daukagu hurrengo tontorrera heltzeko.

 Atzera begira, Txarlazo eta ondorengoak.

 BEDARBIDE (1041m).

 Tologorri oraindik urruti geratzen da.

 Tologorri eta Maroñoko urtegia eskuinean.

 Kobazulo-pasadizo bat ertzaren ondoan.

 La Barrerilla mendatera jeisten dagoen pagadia.

 Aterpe hau ezkerrean utzi dugu.

 Eta, orain bai, jendetzaren artean heldu gara TOLOGORRIra(1073m).

 Egindako mendilerroa eta jeisteko erabiliko dugun bidea, "Senda Negra". Duela urte batzuk Menerdigako atakatik jetsi ginen, eta gaur hortik jetsiko gara.

 Maroñoko urtegia eta inguruko herrixkak, tontorretik.

 Putreen balleta Lendoñoko basoen gainean.


 Mendilerroa jarraituz, Ungino eta Eskutxi. Baina gaurkoz nahikoa daukagu.

 Agur esaten tontorrari.

 Iturrigorri. Igoeran goragotik pasa gara.

 La Barrerilla mendatetik behera.

 Bide Beltzean. Hasi da eguraldia altxatzen. Lehen hormen gainetik ibili gara, orain azpitik.

 Tologorriren branka.


 Gaur oso lehorra dago bidea eta gustora eta lasai jeisten da. Normalean, lokatza asko egoten da hemen.


 Tontorrean jendetza dabil oraindik.

 Loreztatuta dago pagadia.


 Lendoño Goikora jetsi gara. Horrela ikusten da Tologorri.


 Lendoñotik La Choza atsedenlekura errepidetik etorri gara. Goizeko irudi bera, baina zeru urdiñarekin orain.

 Gure gainean Bedarbide.

 Eta askotan ez garenez hona etortzen, pasiada txiki bat Urduñako kaleetatik.

 Bezperako "gertaeraren" arrastoak kaleetan. Gaur Amurrion geratuko gara. Bihar arte.


IBILIBIDEA Hemen