2020/06/27

ALLUITZ KUKUZKULOtik eta LARRANOrainoko ERTZA. KLASIKO BAT!


Erreka
2020-06-20 ATXARTE. Goizeko 8:30rako kotxe asko harrobiaren azpiko aparkalekuetan. Argi dago denok gaudela mendira irteteko beharrez. Urjauzi txikiak errekan.
Asuntze-Pol Polera doan bidea hartu dugu eta Alluitzen hormen azpira ari gara heltzen.
Atzean, Urresteiko ertza eta Untzillaitzera doan Diagonal Handia ditugu.

Untzillaitzeko espoloi eta hormak.

Urrestei.
Hemen utzi dugu Asuntzera doan bidea eta zelaitik gora joan gara, eskuineruntz beti. Bidea gorago jarraituta ere ondo heltzen da kanalera, baina hemendik joatea erabaki dugu. Jende ugari dabil Asuntze aldera eta Artola lepora ere bai. Gu hemendik tontorreraino bakarrik joango gara.

Astxiki.

Alluitzeko "Concava" hormen azpian. Gure kanala eskuinean geratzen da.

Garo artean, kanalera hurbiltzen. Freskotasuna hanketan... Untzillaitz atzean.

Kanalera sartzen. Hasieran Urkulu-Larrano kanaletik igotzen da zati bat.
Lehenengo zatia. Urkulu kanala hor goian itxi egiten da eta ezkerrera hartzen da Kokuzkulura igarotzeko.
Bidezidorra antzematen da. Hirugarren aldia da hemendik igotzen dugula, eta gero eta nabarmenagoa da bidea.



Egin dugu ezkerrera, eta gainean daukagu Kokuzkulu kanal guztia. Izugarria da tokia. Guretzat, bide ederrena Alluitzera igotzeko.

Lorategia hainbeste harkaitz artean.

Ardiak, eskerreko hormetan dagoen kobazuloan.

Kanalari izena ematen dion kobazuloa. Bere azpiraino igo behar da. Kanala erraza da. Aldapa dauka, baina oso ondo igotzen da, toki egokienak aukeratuz beti ere.


Ezkerrean ditugun Alluitzeko orratzak. Oso alpinoa da ingurua.

Paraje hauetako biztanleak.

Begiak alaitzeko.





Hau da behean uzten ari garena. Kanal zabala eta ederra oso.

Kobazuloaren oinera heltzeko azken zatian ezkerrera pasa behar da. Zorrotzaren hormak atzean.

"Bira" antzeko bat Alluitzen hormen azpian.


Tontorretik oso gertu ateratzen da. Infernuzubi ondo ikusten da.
Azkenengo metroak. Ondoren jarraituko dugun ertza begibistan. Tontorrean gaudela, bide arruntetik gora jendetza datorrela ikusi dugu eta jeisten ari ziren batzuk harri multzoa bota dute beheruntz, izugarrizko arriskua sortuz gora zetozenentzat. En fin...
Tropela gora heldu baino lehen, ertzeko bidea hartu dugu. Infernuzubin lasai ibiltzea nahi dugu. Aspaldi ez dugu igaro eta zirrara apur bat badugu...


Kokuzkulu orain goitik ikusita.

Gure aurrean doan laukotea Infernuzubia igarotzen.

Jetsiera polita Infernuzubira heltzeko.


Zubiaren bukaeran. Oso lasai pasa dugu eta gustora. Askotan geunden ibilita hemen, baina aspaldian ez, eta urteekin gauzak desberdin ikusten dira.

Ertza jarraitzen, igarobidearen beste aldean. Harkaitz oso ona. Lau parabolt daude bertan.

Heldu da tropela Alluitzera eta ikusmina dagoela dirudi. Hor ikusten da kanaletik tontorrera igotzeko azkenengo zatia. Gu gaur erdiko kanaletik joan gara. Ezkerretik errazagoa da. Baina norberak aukeratu behar du.

Infernuzubi eta bertara heltzeko jetsi behar den tximinia antzekoa.

Larrano-Urkulu bretxa jeisteko ertza utzi behar da.


Malda handia baina zailtasunik gabekoa.

Urkulu-Larrano bretxa eta Zorrotza tontorra.

Atzean, Urkiola, Saibigain, Lekanda, Gorbeia.
ZORROTZA tontorreko buzoia eta Alluitz.

Zorrotza. Destrepe erraz bat egin behar da hemendik igotzeko. Tontor airosoa da.

Anbotora begira. Gu gaur, Larranora bakarrik joango gara. Jarraipenean, askotan ibili izan gara.

Beste jetsiera bat kanal batetik.

Eta orain berriz ertza hartzera.

Axpe.

Hemendik aurrera askoz lasaiagoa da ertza. Atzean, Mugarra.


Zaldi talde handia Larranoko zelaietan. Hemen, jendetza.
Larrano.

Larranotik, egindako ertza.
Asuntzetik Atxartera jeisten. Zuloan bero egiten du.


Kokuzkuluren azpian. Zirkuitoa ixtera goaz.

Elorriak, fruitu berriekin.
Unzillaitz.

Eta Atxartera heltzen. Aspaldiko igoerak berrikusten... Gozamen galanta gainean daukagula bukatu dugu gaurko ibilaldia.
wikiloc.com/ibilbide