2023/01/08

ANAYET 2574 mt. "Las Cascadas" Ferratatik


 Zortzi bat aldiz igo dugu Anayet mendia, baina gaurkoan guretzat berria den toki batetik hurbilduko gara lakuetara. Duela gutxi izan dugu bide horren berri, eta ezagutzeko gogoa sortu zaigu. Badakigu ez dela erraza... eta gainera ez dugu material berezirik hartu.

Las Cascadas ferratak??? ( berez ez dirudi ferrata bat denik, pasarte ekipatua baizik), 20 metroko desnibela du, K 2+ zailtasuna. Hasieran dago bidearen pasarterik zailena, heldulekurik gabeko irtengune bertikal bat, IV- edo III+ eko 5 metro. Sirga-katea dago jarrita eta bera baliatuz zailtasuna jeisten da, baina hala ere, guretzat behintzat, zaila bihurtuko da. Pasarte horren ondoren zailtasuna jeisten da eta eskuineruntz doan pasarte batetik Anayeteko lakuak dauden lautadara iristen da.

 2022-09-17 Espelunciecha-ko aparkalekua da gaurko abiapuntua. Pistak jarri zituztenetik ez gara inoiz atera hemendik udan. Eskiekin eta ibili izan gara, baina oinez ez. Horrela, Espelunciecha-ko lakua bisitatuko dugu berriz. Eguraldia aparta!

 Espelunciecha-ko zirkoa. Lehenbizi lakura igoko dugu.

 Lakuak bere xarma mantentzen du. Pistak egin baino lehen etortzen ginen hona, baina aspaldian ez.

 Zorionez hau ez dute izorratu.


 Gozamena. Gainera oraindik ez dago inor inguruan. Askotan bezala, bakarrik gabiltza, eta Anayet-eko lakuetara heldu arte ez dugu jenderik ikusiko.

 Goitik ikusita, uraren kolore berdea nabarmentzen da.

 Lakutik Canal Roya mendatera goaz, abereen bidezidorrak jarraituz. Atzean, aparkalekua, Lurien, Ferraturas-Soques mendikatea, Friondiellak,...
 Galanpernak zelaian.

 Mendatera heltzen. Atzean, Frondiellak-Cristales, Llena Cantal, Infiernoak, besteak beste.
 Eta aurrean, gure helburua.

 Anayet eta VĂ©rtice de Anayet gorrixka.

 Mendatetik, aurrean daukagun Espelunciecha mendiruntz joango gara, hormetara heldu baino lehen eskuineruntz jeisteko Canal Roya-runtz.

 Gure bidea, ezkerreko hormen azpitik doa. Markatuta, gero gainditu behar dugun horma. Ea nola dihoan...

 Hasieran bidezidorra dago harritzara heltzeko.

 Harritzan gaude mugarriak jarraitzen. Atzean, Canal Roya mendatea eta Midi.

 Aurrean, ezker aldean, ikusten dugu nondik doan gainditu behar dugun "ferrata".

 Canal Roya behean geratzen da. Hau ere nahi dute izorratzea...

 Espelunciecha-ren hormen azpitik "ferratara" hurbiltzen. Urduri gaude.

 Hau da gainditu behar duguna. Gertutik ikusita ez du erreza ematen. Zalantzak ere sortu zaizkigu...

 Nahiz eta katea egon, oso atletikoa dirudi hasierak. Kezka apur bat! Baina honera heldu garenez, aurrera egitea erabaki dugu.

 Bagoaz. Hemen ez dago bueltarik. Goitik atera behar gara, rappelatzeko materialik ez baitugu ekarri.
 
 Zaila eta gogorra egin zaigu hasiera hau. Adin kontua izango da, baina indar guztia behar izan dugu hemen...

 Besoetan indarra eta burua oso lasai izateko pasartea.

 Ezin da fallorik egin hemen.

 Bigarren zatia errazagoa da.

  Zati errazagotik behera begira.
 Lakuetara irteteko azken zatian. Lasaitasun galanta hartu dugu. Guretzat ferrata baino gehiago eskalada izan da.

 Orain beste era batetara ikusten dugu Anayet. Oso ezaguna baita.

 Anayet-eko beheko lakua.

 Orain, lasai, eta inguruaz gozatuz, bide ezaguna hartzera goaz, erdian ikusten den lepora igo eta ondoren eskuinera tontorrera igotzeko. Laster elkartuko gara, gora eta behera dabilen jendetzarekin.

 Bi Anayet-en arteko lepoan. Atzean, Arroyetas eta Culivillas.

 Anayet-en horma. Bide arrunta eta ea denak erabiltzen dutena eskuinekoa da, katez hornitutako pasartea eta tximinia ondoren. Guk, ordea, eta beti egin izan dugun moduan, ezkerreko bidea erabiliko dugu. hasieran trepada erraza du, ondoren zelai malkartsua eta bukaera goiko ertzetik tontorrerarino. Gaztetan ikasitako bidea!
 Beti bezala, jende guztia katea duen pasabidera. Guk ezkerrera hartuko dugu.

 Ugatza gure gainean.

 Bide errunta utzi eta ezkerrera hartu dugu. Hau da hasieran dagoen pasu zailena, harkaitz onean beti ere.

 Hemendik gora errazagoa da. Nahiz eta jende asko ibili, hemen bakarrik goaz.

 Ertzera bidean, zelai malkartsu baina errezean. Atzean, Arroyetas, Telera eta Partacua, Escarra, Pala de Ip, Collarada,...

 Atera gara ertzera, tontorraren ezkerrean. Borau-Aspe-Llena de la Garganta-Llena del Bozo-Bisaurin mendilerrora begira.

 Canal Roya aldean dagoen lakua.

 Ertzetik tontorrera heltzen.

 ANAYET (2574m). Lakuak kolore arraroekin, egin dugun ibilbidea, Espelunciechako aparkalekua, Palas, BalaitĂºs, Infiernoak,...

Tontorrean, Midi eta Sesques-ekin atzean.

 Lakuak, Espelunciecha, Formigal aldea, Infiernoak, Sororeak, Tendeñera,... Ikuspegi ederra.

 Foratata aurrean eta aipatutakoak atzean.

 BalaitĂºs, Frondiellas, Deabruaren Ertza, Cristales.

 Euskal Herriruntz begira.

 Duela gutxi egindako faxak eta tontorrak.
 Gu berriz ertzetik jeisten, bakarrik. Jendetza tontorrean eta tximiniaruntz.


 Ertzeko pasabide errazetan. Tontorra atzean.

 Belarrezko aldapa jeisten.

 Zati teknikoena hormaren azpira jetsi eta bide arruntera irteteko.

 Hormaren oinean. Hortik jetsi gara.

 Bi Anayet-en arteko lepotik behera.

 Harkaitz gorrian.

 Anayet-eko lakuetan Midirekin.

 Lakuetatik behera. Culivillas sakanera jetsi beharrean, ezkerrera hartu dugu Portalet-era itzultzeko.

 Panorama ederra daukagu Espelunciecha-ren azpitik doan bidetik. Jende askok erabiltzen du bide hau, Corral de las Mulas-eko errepidea ez erabiltzeagatik.

 Punta de la Garganta eta lakutxoa eskuinean utziko ditugu. Gu ezkerreruntz. Aurrean, Infiernoak, Tendeñera,...

 Beste lakutxo dotore bat Batallero telesilla-ra bidean. Aurrean, Lurien.

 Lakutxo hori inguratzen. Aurrean, Ferraturas, BalaitĂºs,...

 Toki ederra hau ere, pisten ondoan. Arroyetas atzean.

 Batalleros-etik Portalet eta Midi ikusten ditugu aurrean. Orain aparkalekura jeistea geratzen zaigu.


Bidean Genciana. Gaur ere oso gustora bukatuko dugu. Urduri ibili gara hasieran baina guretzat erronka izan dena ondo gainditu dugu eta ospatzeko ordua da.  

Hemen ibilbidea