2023/03/15

Oriñón, Sonabia, CANDINA, SOLPICO, Ojos del diablo

 CANDINA 489 mt  Mendi ikaragarria itsas ertzean. Kantabriako Oriñón eta Liendo artean kokatzen da. Altuagoa dela dirudi, hain malkartsua izanik...

    Hemen putreen kolonia garrantzitsua kokatzen da.
    Ez da lehenengo aldia bertara goazela. Asko gustatzen zaigu  
    parajea!

 2022-11-06 Candina Guriezo-tik ikusita.


Hemen egon garen besteetan Oriñón eta Liendo lotzen dituen errepidetik igo dugu. Gaur Sonabia-tik doan bidea ezagutzera etorri gara. Eliza ondoan utzi dugu kotxea eta horrela ikusten dira Deabruaren Begiak. Laster egongo gara hor goian.

 Gure sorpresaz duela gutxi sutea izan da mendian eta ea dena dago erreta. Baina hortik igoko dugu.

Lehenbizi Sonabia-ko hondartzara jetsi gara. Izkutua eta zoragarria.

 Hondartza pasa eta dunetatik goaz, Liendo-ra eta gure mendira doan bidetik.


 Hondartza behean uzten. Toki ederrean dago kokatuta.

 Oso bide polita hondartzaren gainean. Erreta egoteak badu bere alde ona, sastrakarik ez baitago, nahiz eta oraindik erre usaina egon.

 Sonabia aurrean, Islares aldea atzerago eta Bilboko Superportua fondoan.

 Cabo Cebollero edo Punta de Sonabia (Balea).

 Trepada txiki batzuk beheko labarren gainera igotzeko.

 Labarren gainera igo ondoren Laredo eta Santoña aldea ditugu ikusgai.

 Bidea jarraitzen erreta dauden eremuetan. Orain ezkerrera joango gara, Begien ondora irteteko.

 Sonabia, Oriñón-eko hondartza eta Islares aldea.

 Deabruaren Begietako batean. Sonabia arkuan enmarkatuta.

 Sonabia eta Islares Deabruaren Arkutik.

 Arkuaren gainean.

 Toki ederra benetan. Sonabia eta Islares.

 Deabruaren bi Begiak beste aldetik ikusita.

 Goiko karst guztia zeharkatu ondoren, Solpico (edo Candina?) tontorrera doan bide malkartsua hartzera goaz.

 Ez da erraza inguru guzti honetan ibiltzea. Bidea pinturaz margotuta dago, baina harkaitz eta zulo ugari artean doa. Tontor nagusia ezkerrekoa da. Begietara jende asko doa, baina hemen apenas dabil mendizale bakartiren bat.

 Deabruaren Begiak eta zeharkatu dugun Llanegro-ko karst-a, tontorrerako ertzetik ikusita.

 Gaur Llanegro-k benetan ohore egiten dio izenari. Solpico-rako azken metroetan.

 SOLPICO (489m). Buzoian hori ipintzen du.

 Buzoia.




 Liendo, Laredo, Buciero,..., tontorretik.

 Buciero mendia eta Santoña.

 Liendo.

 Orain beste tontorrera ertzetik. Hau da zati lasaiena, berehala sartuko baikara harkaitz arean. Buciero eta Santoña aldea ezkerrean.

 Eta hasi da putreen festa. Ugari ikusiko ditugu.

 CANDINA (486m). Buzoian ez du ezer ipintzen. Batzuntzat hau Salpico da eta aurrekoa Candina. Guretzat hau izanda beti Candina.

 Kantauri itsasoaren gaineko behatoki bikaina.


 Espektakulua gure gainean.

 Orain Liendo aldera jeisten. Hasieran ondo markatuta dago bidea, puntu gorrien bitartez.


 Izugarria da ingurua. Laster destrepe dotore bat izango dugu, ondo balizatuta.

 Destrepe erraza da eta pintura urdinarekin dago adierazita. Hemendik behera izan ditugu arazoak. Bidea Liendo-ra doa, eta guk eskuinera hartu behar dugu, goiko hormen azpitik. Kostatu zaigu gurutzea aurkitzea. Zati batean oso zikina eta gogorra egin zaigu ibilbidea.

 Hauek ez dute arazorik. Kolonia handia dago hemen.

 Zati zikin eta gogorra pasa eta heldu gara hormen azpiko babesera. Orain horma hauen azpitik joango gara aurrean ikusten den irtengunean eskuinera hartzeko. Hemen pintura hori-zuriak daude.

 Orain bidezidorra nabarmenagoa da. Atzeko aldean izan da txarrena.


 Liendo-ko labarrak eta Laredo-Santoña atzean.

 Itsaso gaineko pasabide dotorea (soka finkoarekin), berriz igoerako aldera igarotzeko.

 Bagaude igoerako tokian, Sonabia gainean. Zirkularra itxi dugu. Igotzeko hemendik ezkerrera joan gara eta orain eskuinetik etorri gara (igoerako norantzkoan). Orain bide ezagunetik Sonabia-ra.

 Sonabia-ko hondartza. Dotorea benetan.

 Eta eliza ondoko aparkalekutik Deabruaren Begia. Nahiz eta erreta egon mendia oso ibilbide dotorea egin dugu. Inguru gogorra da, harkaitz artean ibili behar delako asko baina gozatzekoa. Candina, txikia baina kañeroa!!!