2024/03/19

Olla de San Vicente, 🏞️ Dobra ibaia, VIS 🏘️Vis behatokia👀- Cueries bailara🔝- VIS🏘️- 🅿️ Dobra.

      2024-02-19 Bigarren eguna Cangas de Onís-etik abiatuta. Gaurko iragarritako eguraldia ez da oso segurua. Beraz, ezagutzen ez dugun Dobra ibai aldera joateko plana egin dugu. Hasiera batean, Olla de San Vicente famatura joan-etorria bakarrik egiteko asmoz atera gara. Baina gero, eguraldia nahiko egonkorra dela ikusiz, inprobisatu egin dugu eta azkenean, sei bat orduko ibilbide oso interesgarria egin dugu. Gaur ez dugu tontorrik igo baina inguru natural eta etnografiko bikainak ezagutu ditugu. Oso gustora bukatu dugu ikusitakoarekin.

 Cangas de Onís-etik atera eta Beyos-era doan errepidea hartu eta Tornín herria pasa ondoren, Puente Dobra jatetxearen ondoan dagoen aparkaleku txikian utzi dugu kotxea. Gaur ez dago beste kotxerik bertan. Hortik abiatzen da Olla de San Vicente-ra doan ibilbidea. Pista jarraituz berehala heltzen da Dobra zubira. Orain ez dugu zeharkatuko. Gure bidea pistatik aurrera doa.

 Primulak edo San Jose lorak. Udaberria atea joka.

 Dobra ibaia. Vegabaño ingurutik behera dator eta izugarrizko haitzartea sortzen du Cornión-eko mendikatearen oinetan.

 Oraindik pista jarraitzen ari gara. Gaur bakar bakarrik gabiltza. Uda garaian eta jai egunetan erromeria handia izaten omen da. Toki dotore eta lasaiak ibai ertzean.

 Arbendolen lorak ur tantekin.


 Pista bukatzen denean bide labainkorra doa ibai ertzetik.

 Gozamena da horrelako parajean ibiltzea. Txorien kantuak eta ibaiaren ur garbiak.

 Bidea estua da baina polita.


 Gora goazen heinean urjauzi txikiak ditugu alboan.


 Dena da erabat naturala. Zuhaitzen adarrak goroldioz apainduta.

 Eta ahateak ibaiko uretan.

 Urjauzi gehiago.

 OLLA DE SAN VICENTE. 40 bat minutuko pasiada erlaxantea. Gaur ez dago inor, baina esan bezala, jende asko etortzen da hona bainatzera, eguraldia lagun dagoenenan.

 Goitik ikusita. Hemendik gora haitzarte estua sortzen du ibaiak eta ez da erraza ibiltzea, nahiz eta aintzinako artzaiek ikaragarrizko bide eta txoko sortu zituzten.

 Tokiaz gozatu ondoren, berriz beheruntzako bidea hartu dugu. Gozatzen jaraitzen dugu.

 Laster helduko gara berriz pistara.

 Eta Puente Dobra-n gaude. Eguraldia badirudi hobera doala, eta goiz denez, zubia zeharkatu eta Vis herrira doan bidea jarraitzea pentsatu dugu. Oso ederra dela entzuna daukagu, beraz ezagutzera goaz...

 Ibaia zubitik. Hau goikalderuntz.

 Eta hau behekalderuntz.

 Eta hasieratik konturatzen hasi gara bidea "pasada" bat dela. Gaztainondo eta era askotako zuhaitzak bi aldeetan. Natura topera!

 Lehen igaro dugun pista ondoko txabola, bide eder honetatik ikusita.

 Zentzumenentzako poza.

 Tarteka galtzada arrastoak agertzen dira. Bide hau oso erabilia izan zela adieraziz. Amieva-ko Errege-Bidearen zatia da.

 Eta gaztainondo asko daudenez, gaztainak gordetzeko eraikuntza hauek ere. Cuerrie daukate izena eta hainbat ikus daiteke bide ertzean. Hau da dotoreena.

 Bertan dagoen informazio-panela.

 Begien gozamenerako.

 Eta heldu gara VIS herrira. Oso txukuna eta horreoz beteta.

 Muinoaren gainean Santiago kapera.

 Herriko baserriak. Bizitza dago hemen.

 Etxebizitza koloretsuak herrian. Hodeitsu dago baina ez dauka euria egiteko itxurarik.

 Herriaren gainekaldean Cuadapipu behatokia dago.

 Bertatik oso ondo ikusten dugu lehen egondako Olla de San Vicente, zuloan.

 Eta Vis herria, dotorea, muino baten gainean, terraza mailakatuekin.

 Eta Dobra ibaiak San Vicente-tik gora sortutako haitzartea. Behatokitik bertatik Cueries haranera doan pista ateratzen da. Ezagutzea merezi duen tokia dela entzuna daukagu, eta zalantza batzuren ondoren, joatea erabaki dugu. Beste ordubete pasa da, eta gero buelta, baina inprobisatzen hasita, jarraitzea pentsatu dugu.

 Pista aldapatsua eta labainkorra da zati batzutan, baina daukan ingurua erabat ederra da, Dobra gainean eta oso lasaia. Pikosetako zaindarien kotxe batekin bakarrik gurutzatu gara.

 Iturria bide ertzean.

 Txabola bat bidean. Laster helduko gara Cueries-era.

 CUERIES HARANA. Dobra ibaiaren gainean dagoen parajea da. Zelai eta txabola ugari, inguru oso ederran.

 Zuloan Dobra ibaia eta beste aldean Porros de Vizcalluenga-ren hormak.

 Bide ederra haraneko baso eta txabolen artean. Ba bai, merezi du inguru hau ezagutzea!

 Cueries. Gune magikoa.

 Dena erabat naturala. Postal ugari. Txabola batzuk berrituta daude eta erabiltzen direla dirudi.

 Cueries-etik Viga el Carru-ra igo dugu bidea jarraituz. Hau bidegurutzea da. Guk eskuinera hartuko dugu, Vis-era itzultzeko, baina mendilerroaren beste aldetik. Horrela zirkularra egingo dugu.

 Viga el Carru-ko txabolak.

 Alde honetan ere txabola eta zelai ederrak daude. Abereak lasai bertako larreetan. Honek Beyos aldera ematen du.

 Hodeiek tono polita eskeintzen diote inguruari. Hemen bidea oso lasaia, baina gero Vis-era jeisteko aldapa latza.

 Ez da gehiago behar.

 Corte del Tiu Pepe de Melechor. Gune bikaina bidean.

 Vis herria, orain beste aldetik ikusita. Hemen dago aldapa oso tentea lehengo Cuadapipu behatokira jeisteko.

 Eta Vis-etik, berriz gaztainondo arteko bidetik Dobra zubira jetsiko gara. Gozatzen jarraitzen dugu.

 Beste Cuerrie bat bidean. Azkenenan sei bat orduko ibilbide erabat gozagarria egin dugu. Inguru paregabeak ezagutu ditugu. Aukera asko daude hemen ere. Bukatzeko, Tornín-eko sagardotegi batean gorputzari beste erabateko omenaldi bat eskeiniko diogu.