2014/02/10

Elorrixatik Sakonetara, GR 121a jarraituz... Olatuak ikusteko!!!

Gaurko eguraldi iragarpena ikusita, haizea eta hodeitsu, hain gertu daukagun kostalde ederrera etorri gara. Itzuli laburra izan da, Elorrixatik Sakonetara joan eta etorria, baina itsasoak eskeini dizkigun irudiekin gozatu ederra hartu dugu.
Suertea daukagu, mendi artean baina itsasotik oso gertu bizi garelako.

Beti harrigarria iruditzen zait!!
Irudiak, besterik gabe...











Gaur ikasi dut:
Azkenengo glaziazioan (orain dela 20.000 urte), itsasoa atzera joan zen eta 120m beherago egon zen.
Gaur egun Lurraren %10a dira  glaziar edota izotzak.
Garai hartan %30a zen glaziar eta izotzez osatutako lurraldea.
http://es.wikipedia.org/wiki/Último_periodo_glacial


 Haintzinako liburua...







Flisch!!





Sakoneta.






Gure itsasertza, hain polita, hain hurbil...