Atzo ESCUAÍN-en ibili ondoren, gaur arroilaren beste aldean dagoen TELLA herrixkara etorri gara. Goiza igarotzeko ibilbide interesgarri baten berri daukagu, eta guretzat ezezaguna den ingurua ezagutzeko balioko digu.
Badakigu ibilbidea ez dela pasiada bat, eta lur malkartsu, basati eta arriskutsutik ibili behar dela. Gainera Silván erraldoiaren kondaira ezagutuko dugu. Ibilbide zirkularra da. Tellan hasi eta bukatzen da, baina Congosto de las Devotas-en gaineko amildegietatik mugituko gara.
 |
2025-04-08 TELLA. Sarrerako Ostatuaren ondoko aparkalekuan utzi dugu kotxea.
|
 |
Dirudienez, Ostatua astebukaeretan bakarrik zabaltzen dute. Lau etxe daude bizilagunekin urte guztian. Gainontzekoak, udan eta oporretan.
|
 |
Hau da gure ibilbidea. Lehenbizi Informazioko Zaindariarekin egon gara, eta aurten oraindik ez duela informazio zehatzik, berarekin behintzat ez delako egon ibilbidea egin duen inor, eta kontu handiz ibiltzeko (atzo bezala), eremu zaila dela eta. Eta bukaeran kontatzeko ea nola dagoen.
|
 |
San Martín eliza eta Pala de Montinier atzean. Hona datorren jendea, baselizen ibilbidea egitera dator batez ere. Zaindariari ere arraroa iruditu zaio gure plana...
|
 |
Abiapuntutik ikusten dugu baselizetako bat, Fajanillas, eta Castillo Mayor atzean.
|
 |
Bagoaz. Hasieran ekialdera jeisten den pista bat hartu behar da.
|
 |
Laster utzi behar da pista eta ezkerrera jetsi. Txakurtegi baten eskuinetik doan bidezidorra jarraituko dugu. Narziso dotoreak.
|
 |
La Suert pinadian sartu eta beheruntz doan bidezidor sigi-sagatsua daukagu pinadia zeharkatzeko. Tarteka eroritako zuhaitzak gainditu behar ditugu, baina ondo jarraitzen da bidea. Gainera pintura gorriz dago balizatuta.
|
 |
Pinadi guztia jetsi ondoren, bidea, Congosto de las Devotas gaineko amildegiaren oihan apaletatik doa, gora eta behera. Berrehun bat metroko desnibela jetsi dugu, baina oraindik ea beste hainbeste geratzen zaigu, La Tosca kobazulora heltzeko.
|
 |
Atzera begira, Pala de Montinier.
|
 |
Las Faixas deitzen zaio honi. Bidezidor estua amildegiaren gainean. Zorionez, landaretzak bertikalitatea leuntzen du.
|
 |
Landaretzaren arteko zuloetatik, Cinca ibaia eta Bielsa aldera doan errepidea ikusten ditugu.
|
 |
Itzalean goaz. Gaur bero egiten du.
|
 |
Cinca-ren beste aldean, Peña Lierga eta Cotiella mendiguneko tontorrak.
|
 |
Eta atzeruntz, Punta Suelza handia.
|
 |
Behatoki bat amildegiaren gainean. Pala de Montinier eta Añisclo leporuntz doan mendigunea.
|
 |
Cinca ibaia eta errepidea zuloan. Balkoi dotorean gaude.
|
 |
Pala de Montinier eta Suca-k.
|
 |
Inguruaz gozatzen.
|
 |
Altuera galtzen jarraitzen dugu, amildegiruntz. Katez babestutako pasabide batean.
|
 |
Jetsiera nahiko gogorra hormen azpian. Gero horma hauen gainetik itzuliko gara.
|
 |
Hemen soka-finkoa dago jarrita. Kontuz ibiltzeko tokiak dira.
|
 |
Jetsiera labainkor eta bortitza. Harri soltea dago eta ez da erosoa.
|
 |
Hau da orain gainean daukaguna. Gero, bueltan, bere gainetik joango gara.
|
 |
Guretzat hau izan da pasarte gogorrena.
|
 |
Hormari itsatsita.
|
 |
Babestutako beste pasarte batean. Argi dago ez dela pasiada bat...
|
 |
Inguru basatia da.
|
 |
Atzera begira. Beheko faixa-tik jetsi gara eta kobazuloa bisitatu ondoren goikotik itzuliko gara. Hori da Lo Silván bidea.
|
 |
Lehenbizi La Tosca kobazulora jetsi gara.
|
 |
Erraldoia da.
|
 |
Sarreran. Atzean, Cinca-k sortutako sakanaren beste aldea.
|
 |
Amildegiaren gainean dago kokatuta. Landaretzak ez du zuloa ikusten uzten.
|
 |
Forma kuriosoak kobazuloaren sabaian.
|
 |
Aurreko horma horietan eskaladako sokak ikusten dira. Ez dira izango samurrak bia horiek!
|
 |
Peña Lierga daukagu aurrean.
|
 |
Ibilbide berriak prestatzen...
|
 |
Kobazuloa utzi eta Lo Silván bidera igo behar dugu. Horma horien azpitik doa.
|
 |
Lehen jetsi dugun guztia, orain igo egin behar dugu. Hormen ondotik doa bidea.
|
 |
Eskalada-biak horma hauen sabaietan.
|
 |
Eta Silbán eta ibilbideari buruzko informazioa, bere kobazuloa zuen azpian.
|
 |
Eta bai, gure gaineko horman ikus daitezke kobazulora igotzeko (eskalatzeko) hesolak. Errealitatea edo elezaharra...
|
 |
Eta faixa guztia igo ondoren, Silván-en pasabidera heldu gara. Azken horma gainditzeko toki hau kable eta eskaileraz babestuta dago.
|
 |
Ikutu berezia ematen dio ibilbideari.
|
 |
Ez dauka zailtasun handirik, oso ondo babestuta baitago.
|
 |
Pasartetik atera eta ezpelez betetako mazelatik goaz, Tella itzultzeko pistaren bila. Punta Suelza atzean.
|
 |
Eta Peña Montañesa nahiko gertu.
|
 |
Bide lasaia orain, ezpel artean.
|
 |
Hemendik berehala helduko gara pistara. Aurrean, Pala de Montinier eta Suca-k.
|
 |
Zuca-k edo Maria-k eta Pico Inferior de Añisclo. Goietan elur asko dago.
|
 |
Pistatik zati bat egin ondoren, Herrira doan bide zaharra hartu dugu, antena horien ezkerretik.
|
 |
Tella. |
 |
Herriaren erditik pasako gara orain. Harrizko etxebizitza dotoreak daude.
|
 |
Etxebizitza baten atarian.
|
 |
San Martin eliza. Alboan dago Informazio-zentroa eta Zaindariari ibilbideari buruzko informazioa pasa ondoren, aparkalekuan bukatu dugu. Hiru bat ordutan egin dugu, lasai, eta bideaz gozatzen. Asko gustatu zaigu. Eta bai, ez da pasiada bat, mendiko ibilbide dotorea da eta argi eduki behar da zertara goazen.
|
 |
Kotxea hartu, eta herria baino beherago dagoen Tella-ko trikuharria ezagutzera joan gara.
|
 |
Trikuharria eta Castillo Mayor. Interesantea gaurko guztia.
|