2020/12/23

UDAZKENA BEARN-en. OSSAU Bailara.

 
2020-10-18  Bezperan Ordesan ondo gozatu ondoren, gaur herrira itzuli baino lehen, udazkena topera dastatzeko pasiada labur bat Portalet mendatearen iparraldean, Ossau haranean. Hau izango da probintziaz kanpoko aurtengo azken ibilaldia.Beste konfinamendu gogor bat daukagu hurrengo egunetan...


Midi d'Ossau Portalet-etik. Presarik gabe altxatu gara eta goiz erdia da dagoeneko.

Anèou-ko zirkoa.

Fabrèges-eko sarrera baino apur bat gorago dagoen aparkalekuan utzi dugu kotxea eta ibai ertzetik joango gara goruntz, Pombie-ra doan biderarte gutxi gorabehera, eta gero buelta. Hankak luzatu eta argazkiak ateratzeko besterik ez.






Hemen topera dago udazkena. Izugarri ederra.














Ourade-Soques mendilerroa.



Pombie aldetik jeisten diren errekak.






Ourade-Ferraturas-Soques




Chèrue eta Pombie alderuntz.






Gozatu ederra hartu ondoren, etxera itzultzeko ordua heldu da.

Portalet-era igotzen gaudela, azken begirada bat Lurien dotorearentzat. 

2020/12/13

Carriata - TOZAL DEL MALLO 2254 - Racón - Cotatuero

 2020-10-17 Astebukaera libre eta Tramacastilla-ra etorri gara. Biharko eguraldi ona iragarrita. Nora joan, bagoazen Ordesara. Badakigu jende asko egongo dela, aurten pasada bat baita mendia nola ari den betetzen, baina moldatuko gara masifikaziotik alden heinean alde egiteko.

Goizeko 8:45ak dira eta -1º markatzen du kotxeko termometroak Ordesan. Aparkalekua ea beteta dago ordu honetarako. Ordubete barru itxi egin beharko dute.

Beti bezala, jende asko bai baina gehienak Soaso-ko ohiko bidetik doaz. Gu, beste alderuntz, Carriata-runtz. Lurreko hostoak izoztuta daude. Hotza egiten du.


Bagoaz Carriata-ra don bidean sartzera. Honuntz, bakar batzuk goaz. Ondo.

Bide oso ezaguna eta ongi markatua. Basoan ilun oraindik.

Gure helburua. Hau ikusita gezurra dirudi atzetik oso erraz igotzen dela.

Udazken tonoak basoan. Baina Carriatan oraindik ez da asko nabaritzen.

Tozal del Mallo. Ordesako faroetako bat.



Gezi muturra dirudi hemendik.

Basotik atera gara. Tozal-a beti begibistan.

 
Bidegurutzea. Orain ezkerrera joango gara. Gero berriz hona jetsiko gara Racón faxara joateko.
Hori da Racón-era joateko bidea. Atzean, Punta Acuta ingurua haranaren beste aldean.

Hemendik itxura lasaiagoa dauka Tozal-ek. Baina hormen bertikalitatea itzela da.


Carriata-ko hormetara hurbiltzen, Tozal-en azpian.

Balizak.

Carriata-ren lehenbiziko solairura igotzen. Trepada txikiak.

Bidegurutzea lehenbiziko solairuan. Hemen bi aukera daude. Guk, etorri izan garen gehienetan bezala, Klabijetatik igo eta Fajeta-tik jetsiko dugu. Horrela gustatzen zaigu.

Klabijetara hurbiltzen, goiko hormen azpitik.

Heldu gara. Ezkerrera egin eta iltzen lehenbiziko zatia daukagu.

Klabijen lehenbiziko tartea. Erraza eta polita.


Lehenengo tartea bukatzen.

Goitik ikusita, zati hau.

Bigarren tartea bertikalagoa da, baina lehor egonda, ondo igotzen da. Iltzerik gabe beste historio bat izango litzateke.



Klabijetatik irten eta Carriata-ren goiko aldean gaude, ea ezkerrean dagoen Tozal-en altueran. Eskuinean, Mondarruego-Escuzana ingurua.

Hemendik Tozal pasiada bat da, beti ere, elurrik ez badago.

Giro ederra, eguzkitan, eta paisaia izugarria. Ordesa daukagu gure oinetan eta Acuta Punta atzean. Orain arte ikusi dugun jende guztia Faja de las Flores-era dihoa.

Salarons edo Gallinero tontorra daukagu atzean. Hor ikusten den goiko pitzaduratik doa "Loren faxa" bikaina.

Tozalera hurbiltzen. Hau, horrela, erraza da. Baina elurtuta beste kontu bat da, hormak baitaude ezkerrean eta txirrista latza.

Azkenengo zatia aurrean daukagun tontorrera.

Otal eta Tendeñera gure eskuinean.

Elur apur bat tontorrean.


TOZAL DEL MALLO (2254m). Escuzana eta Mondarruego gure gainean.

Izugarrizko lasaitasuna hemen. Balkoi abantailatsua da hau.

Gustora. Madriden bizi den Taiwan-eko neska bat eta geu bakar bakarrik hemen. Eta Ordesa masifikatuta...?

Escuzana aldeko hormak eta Otal mendia Bujaruelo gainean.

Taiwan-eko neskarekin hitzegiten.

Eskalatzeko "biak" ateratzen diren tokitik Ordesa harana. Masifikazioa hor dago.




2007-11-02an

Pico Blanco eta Taillón.

Hor jarraitzen dute, lasai, hitzegiten.

Carriata, Salarons-Gallinero eta Pico Blanco-Taillón.

Parabolta, eskalada bien bukaeran.

Beheruntz. Orain klabijak eskuinean utzi eta Fajeta-tik jetsiko gara. Bide hau ere oso polita da.

Fajeta-ra jeisteko prest. Tozal atzean.

Destrepe errazak.


Salarons-eko hormak ditugu alboan.

Fajeta-n. Hemen kablea dago jarrita.

Tokia izugarria da.

Carriata zirkoa eta Tozal.

Zirkotik behera.

Bidegurutzera hurbiltzen. Orain Racón faxatik jarraituko dugu.

Carriata zirkoa. Klabijak eta Fajeta goiko irtengune horietan daude.

Tozal-ari agur esaten, oraingoz.

Mondarruego-ri ere bai.



Bidezidor estua baina erosoa Gallinero-ren hormen azpian.

Gure gainean ditugun hormak izugarriak dira.

Bide erraz eta polita Carriata eta Cotatuero lotzeko.

Toki hezeak hormen azpian.

Eguerdia da eta bakarrik gabiltza hemen ere. Goizean ikusi dugu jendea hona etortzen, baina orain ez dabil inor.

Fraucata-ren hormak eta Soaso zirkoa.

Estraplomo galantak gure gainean.

Gallinero.

Ikusten dugu Cotatuero-ko urjauzia.

Cotatuero zirkoa.

Laster hasiko gara Cotatuero-ra jeisten.

Bidegurutzea. Gu beheruntz, Pradera-ra.

Cotatuero-ko basoan gehiago nabaritzen da udazkena.

Lasaitasunez dastatuko dugu.

Bide ederra eta bakardadean. Gozatzera!





Cotatuero-ko txabola irekia. Duela urte pila babes ederra eskeini zigun, ekaitza gainean genuela...

Gozatzen jarraitzen dugu.



Gallinero-ren hormak basoaren gainean.




Cotatuero erreka.

Soaso-ko bide nagusira irteten. Hemen jendetza. Baina gutxi falta zaigu bukatzeko.

Tozal berriz ere. Paregabea. Hortik gatoz.


Aparkalekuko zuhaitzak.

Orain bokata bat bertako tabernan eta Tramacastilla-ra lasai. Ibilbide paregabea eta nahiko bakartia masifikatutako Ordesan. Ba bai, Ordesak beti merezi du!