2021/05/06

TXINTXULARRA, ASTAIZ, HIRU BURBONAK. Zirkularra Altubetik.

 

 2021-04-05 Bihartik aurrera, itxita izango dugu Araba, guretzat behintzat. Amurrion gaua pasa ondoren, Altube mendatera etorri gara, hemendik Burbonetara joateko asmoz. Inoiz ez gara abiatu Altubetik, eta ezagutze aldera ibilaldi nahiko lasaia egitea pentsatu dugu. Gauean, hotza egin du eta, oraindik ere itzalean izotza dago.


 Mendatean bertan errepide ondoan ditugu balizak. Lehenbizi Burbonetara joango gara, eta Baias bidetik itzuli.

 Zuhaitz bikainak irten eta berehala.

 Gaueko hotzaren arrastoak.

 Letrero hau ikusi dugunean, bidea utzi eta eskuinera hartu dugu.

 Eta berehala heldu gara TXINTXULARRA tontorrera (845m). Tontor lasaia eta polita.

 Txintxularratik Altube bidera itzultzen.

 Bidegurutzea. Gu orain ezkerrera joango gara, Burbonara doazen margo horiak jarraituz. Gero, hona itzuliko gara Sarriako parketxetik.


 Pagadian. Ez da garai honena baina lasaitasun sentipen handia eskeintzen du inguruak.

 Orain arte ez dugu inor ikusi, eta halako batean zortzi orein pasa dira gure aurretik. Sorpresa ederra! Hor dihoa taldeko bat.

Jarraitu dugu eta momentu batean mugarri batek adierazi digu bidea utzi eta ASTAIZera(904m) igotzeko bidezidorra.

 Pagadian izkutuan dagoen tontorra da. Hor dago buzoia. Ingurua paregabea, nahiz eta ikuspegirik ez izan.

 Bakar bakarrik jarraitzen dugu eta gustora.

 Astaizeko pagadia. Hosto gutxi oraindik.

 Eta berehala gaude lehenbiziko Burbonaren ondoan. Hemen hasiko gara mendizaleak ikusten.

 MENDEBALDEKO BURBONA (931m). Tontor hauek ere basoan sartuta daude. Aurretik ezagunak dira guretzat, baina Sarria aldetik igota.

 ERDIKO BURBONA (934m). Ingurua ondo kokatzeko, ez baita ezer ikusten.

 Eta azkenik, EKIALDEKO BURBONA(928m). Hau izango da izkutuena seguruen.




 Pagadi ederrean hau ere.
 Hemen, parketxetik igotzen duen bidera jetsi beharrean, pagadi eder honetatik zuzenean behera hartu dugu, Baias errekara.

 Jetsiera nahiko bortitza, baina pagadi garbitik.

 Baias erreka.

 Arlobi zubia baino gorago atera gara, eta ibai ondoko pistatik goaz orain.


 Aldarro.
 Hemen jende asko dabil, pasiada polita baita parketxetik aterata.

 Baias.

 Parketxera heldu eta bertako mahai batean egin dugu gure bazkaria, "mendiko menua". Hemendik Altube bidea hartzera igo behar dugu orain. Ez da luzea, baina aldapan gora.

 Altube bidean berriz. Orain jetsiera lasaia Altube mendatera. Eguzkiak ondo berotzen du ordu hauetan.

 Parean ditugu atzoko Garobel mendilerroko tontorrak.

 Eta pagoen hosto berriei begiradak emanez bukatu dugu gaurko ibilbidea. Orain etxera, eta egun dexenteetan herri ingurutik atera gabe pasa beharko dugu.

Ibilbidea