2018/06/19

ITXINA: ATXULAOR ATXA, URTUTXE, AIZKORRIGAIN - SUPELEGOR, ARKU ATXA Kobazuloak

2018-06-09  Pagomakurrera etorri gara, plan zehatzik gabe. Baina Itxinaren deia entzun dugu beste behin. Horrela bada, Atxulaor begiruntz goaz.

Hor daukagu Itxinara sartzeko ate ezagunena.

Bertara heltzeko bidea oso polita da.


Atxulaor zeharkatzeko prest. Barruan erabakiko dugu noruntz jo, ezkerrera edo eskuinera. Biak ezagutzen ditugu, ez baita lehenbiziko aldia hona gatozela.
Barrutik kanpora begira. Erabakia Aizkorrigain aldera joatea izan da. Lehenbizi, Atearen gainean dagoen Atxulaur Punta-ra igoko dugu. Ondoren, goiko aldean dauden mugarriak jarraituz, ertzetik batzutan eta basotik beste batzutan, Urtutxe-ra joango gara.
 ATXULAOR ATXA (1117m). Hona berehala igotzen da, arkuaren gainean baitago. Baina Itxinan ohikoa den terrenoarekin egingo dugu topo, lapiaza, harkaitzak, zuloak, lorak,...
Inguru honetan ibiltzea ez da erraza. Belar luzea dago, zuloak izkutatuz eta "lapiaz" ugari.

Lorak ere ugariak dira.

Leiho dotorea ertzean.


Lorategiak harkaitz artean.
Urtutxera hurbiltzen ertzetik. Adi ibili behar da hemen. Lehen esan dugun bezala terreno gogorra da hau.




Tarteka, begiak alaitzeko lorategiak agertzen dira.
URTUTXE (1091m). Ez da mendizale asko etortzen tontor hauetara.

Atzean, Anboto-Ipizte-Orixol eta Aloña mendilerroa eskuinean.

Urtutxen inguruaz gozatzen. Hasi direa hodeiak sortzen. Arratsalderako ekaitzak daude iragarrita.
Gertu daukagu Aizkorrigain. Gero hortik jetsiko gara. Atzean, Garobel mendikatea.

AIZKORRIGAIN (1090m). Atxen gainean gaude.
Itxina. Gero, hori zeharkatuko dugu, Kargalekura irteteko. Paradisua!

Aizkorrigainetik jeisten. Ez dugu hartu bide egokiena, eta peripezia batzuk egin behar izan ditugu.

Lortu dugu jeistea. Tontorra goian, hodeiz apainduta.

Supelegor haitzulora jeisten bidezidorretik. Honerarte ez dugu inor ikusi.

Supelegor. Hainbat aldiz egon gara hemen, baina beti dauka xarma berezia.

Supelegorretik gertu geratzen da Arku Atxa haitzuloa. Hau pasadizo bat da, bi aldetatik sartu edo irten daiteke. 
Lurraren errai-erraietan.



Ondoren, Itxina zeharkatzen duen bide "nagusia" hartu dugu. Lezabeltz-en ondotik igarotzen da. 37 bat metro bertikal ditu leize honek.
Lexardi txabolan.  Bakezko lekua Itxina erdian.

Kargaleku baino apur bat lehenago dagoen sarrera-irteera moduko parajea. Itxinatik irtetera goaz. Arraban jendetzarekin egingo dugu topo, denak Gorbeiara gora eta behera.


Lekanda, Itxinako tontor garaiena, Arraba gainean.
Kargalekun. Ezkerretik Neberabarri eta Itxingotera joaten da. Gu gaur Arrabara.
Ganguren mendi taldearen aterpearen atarian geratu gara zerbait jan eta edaten. Euri tanta batzuk hasi dira, baina berehala atertu du, eta oraingoz ekaitza ez datorrela dirudi. Lasai egon gara bertan. Gero, Pagomakurrera pistatik jeistea baino ez zaigu geratzen.

Beste egun eder bat Itxinan.

2018/06/04

Beste Gorbeia bat: USOTEGIETA, AZAOLAKO ATXA, IPERGORTA, GOROSTETA...

2018-05-20 Gaur berandu atera gara herritik, eta ea 11ak dira Orozkoko Usabel auzotik gora dagoen Belaustegi aparkalekuan prest gaudenerako. Ez daukagu plan finkorik, beraz, egin ahala ikusiko dugu.

Austigarminera igotzen duen pistatik goaz. Pago ederra pista ertzean. Ez da bakarra, hainbat daude pagadi bikain hauetan.

Ezkerrean Itxina babesten duen ertza geratzen zaigu. Toki gogorra eta ederra aldi berean.

Austigarminen sarreran dauden balizak. Oderiagan duela gutxi egon ginen, beraz gaur baztertuko dugu eta lehenbizi Usotegietara igoko dugu.

Nahiz eta pistak artegia zeharkatzen duen, badu xarma Austigarminek. Sakongune itxi batean (poljé) dago kokatuta. Txabola batzuk berrituta daude.

Austigarmin, Usotegietaren magaletik.

Austigarminetik nahiko zuzenean igotzen ari gara. Es dauka inongo misteriorik. Malda belartsua eta zabala. Eskuinean utziko dugu Oderiaga.

Artegiaren gainean. Pista, Ipergortara doa gero handik Zastegi aldera jeisteko, Gorbeiaren oinean.

Usotegieta tontorrera heltzen. Aurrean, Aldamin eta Gorbeia, baina hemen ez daukagu hor egongo den prozesiorik.

USOTEGIETA (1178m).

Aldamin eta Gorbeia eta Baias ibaiaren hasiera Zastegitik behera datorren aranean.

Tontorretik, aurrean ikusten den muinoan, buzoia ikusten dugu, eta ez dugunez ezagutzen, ertzetik abiatu gara ea zer den. (Oraindik ez dakigu bere izena, inprobisatzen ari gara...)

Ezustekoa hartu dugu, balizatutako bidea baitago pagadian barna.

Eta markak jarraituz, AZAOLAKO ATXA izena duen tontorrera heldu gara. Ezustea.

Baso horretatik etorri gara. Paraje eder eta bakartiak, pistatik oso gertu.
Azaolako Atxatik jetsi eta berriz marka zuri-gorriak jarraitzen ari gara, Ipergortatik gertu doan pistara irteteko. Hemen ere, toki harrigarriak aurkitu ditugu, pasabide hau adibide.
Pista zeharkatu, eta berehala gaude Ipergorta tontorrean. Eskuinean Gorosteta, eta fondoan, Lekanda eta Atxular Atera doan mendilerroa.

Lasaitasuna...

IPERGORTA (1236m). Orientazio mahai dotorea dago, inguruak hobeto ezagutzeko. Gorostetara jarraitzea erabaki dugu.


Gorostetara igotzen, azkenengo zatian. Ez da zaila, baina adi ibili behar da, harkaitzak "kutxilloak" diruditen ertzak baidituzte.


Arrabako lautada eta aterpea daukagu parean.

Aldamin eta Gorbeia.


GOROSTETA (1255m).
Lekanda.

Tontorrean gustora. Inguru hauetan hainbat aldiz gaude ibilita, eta aukera asko daude bertan, baina orain berriz goiko zatia jetsi eta bazkaltzeko ordua denez, beheko zelaian  geratuko gara.

Gertu geratzen da Altipitatx, baina ezagutzen dugu eta  gaurkoz nahikoa dela pentsatu dugu. Lasai bazkaldu, eta beheruntz.

Gorosteta. Pago eder horren ondoan egon gara bazkaltzen. Hori bai jatetxe abantailatsua... "mitxelin" izarrik gabekoa!
Itxingote harana, Altipitatx eskuinean, eta Aizkorrigainera doan Itxinako ertza erdian. Gorbeiako paraje bikainak!

Austigarmineko beste txabola bat.

Azaolako karstari buruzko informazioa Austigarminen.

Itxinako ertza. Ez da erraza hortik ibiltzea. Baina espektakularra da.

Pistatik aparkalekura jeisterakoan ikusitako edertasunak.

Gozatzeko ibilaldia izan da gaurkoa. Lasaia eta dotorea. Aukera asko daude hemen, eta bakoitzak nahi duena luzatu edo moztu dezake ibilbidea.
Posibilitate asko daude.

2008-03-20an ere inguru hauetan ibili ginen.
Aixkorrigan eta Atxak. Erdiko magal horretatik igotzen da eskuinean ikusten den Atxaragun lepora, gero hortik Aixkorrigainera edo eskuineko ertzera igotzeko, edo Itxinara sartu eta Supelegor kobazulora joateko. Igoera dotorea!

Egilleor-Beluzaran-Kolometa. Ezkerrean ertza jarraituz Oderiaga geratzen da.

Oderiaga. Elur geruza finarekin.

Hotza egin du gauean. Pista ertzean dagoen landaretza izoztuta dago.
Austigarminen.

Usotegietara igotzen.

Ederra dago ingurua.







USOTEGIETA. Baldintzak desberdinak ziren orduan.







Aldamin.

Gorbeia.

Austigarminera jeisten pagaditik.

Zertarako ote zen?


Austigarmin.

Itxinako hormak. Erroizte handiren bat gertatu dela dirudi beheko aldean.

Usabel auzoa zuloan, Urigoiti eskuinean, eta bestea  Zaloa dela uste dut. Orozkoko auzoak denak.

Usabeleko baserri zaharra.

Beste hau ere ez da oraingoa...


Itxinako hormak eta Atxak Ibarra hauzoaren gainean.

Ibarrako eliza.

Elkarrizketa sakona bertako emakume batekin.

Zolu dotorea.

Artea-ko (Arratia) Elexabeiti auzoko San Migel baseliza.

Elexabeiti. Askotan joaten gara Gorbeia aldera, bai Arratiatik, Orozkotik zein Arabako abiapuntuetatik. Joko asko ematen du eta paraje ederrak daude, bai mendian eta bai beheko auzo eta herrietan.