2026-01-08 16. eguna.
QUEENSTOWN-Hegaldia Ipar irlara AUCKLAND
 |
| QUEENSTOWN. Bagaude aireportuan. 20,30etan ateratzen da hor aurrean daukagun hegazkina. Pare bat orduko hegaldia Auckland-era. |
 |
| Bagoaz. |
 |
| Hasi gara mugitzen. |
 |
| Wakatipu lakuaren gainetik hasieran. |
 |
| Eta hodeien gainetik jadanik. |
 |
| Ilunabar polita bizitzeko aukera izango dugu. |
 |
| Azkenengo argiak kostaldean. Gauez helduko gara Auckland-eko aireportura. Bihar egun guztia izango dugu hiria ezagutzeko. Horregatik hotela erdi erdian daukagu erreserbatuta. Taxisean joango gara bertara. |
2026-01-09-10 17-18. eguna (Azkena)
AUCKLAND eta Itzulerako bidaia.
 |
| AUCKLAND. Sky Tower da hiriko ikur enblematikoetako bat. Hotela, bere ondoan daukagu. Hoteleko kontsignan utzi ditugu maletak, gauerarte hirian egoteko aukera baitaukagu. Bi gazteak goiz atera dira Hobbitton-era joan-etorria egitera. Gu aldiz, hiria ezagutzera atera gara. |
 |
| Sky Tower. Viaduct Harbour aldera jetsiko gara lehenbizi. |
 |
| Saint Patrick's katedrala, beste dorre modernoez inguratuta. |
 |
| Viaduct Harbour. Hemen elkartzen da turismo gehiena, bai taberna eta jatetxetan, edota itsasontziren bat hartzera kostaldea ezagutzeko. |
 |
| Liburuak aldatzeko tokia, kaian. |
 |
| Altxatzen den zubiruntz. |
 |
| Wynyard Crossing zubia, altxatuta, itsasontzi bat igarotzen ari baita. |
 |
| Zubiaren beste aldean, Karanga Plaza Harbour piszina publikoa dago. Doakoa da. |
 |
| Piszina eta hiriaren erdiko dorreak. Sky Tower nagusi. |
 |
| North Wharf. Taberna eta jatetxez beteta dago dena. Oraindik ez dabil jende asko, baina arratsaldean topera egongo da. |
 |
| Asia ekialdeko herrialde desberdinen janari-postuak dira nagusi hemen. |
 |
| Arrain azoka ere hemen dago. |
 |
| Arrantzaleen itsasontziak. Baina bost edo sei bakarrik ikusi ditugu. Hemen dena dago turismoari bideratuta. |
 |
| Itsasontzi desberdinak, gehienak turistekin. |
 |
| Eta horrelako luxuzko super-yateak ugariak dira hemen. Hauek Cook irletakoak dira. |
 |
| Beste hau polinesio itxurakoa da. |
 |
| Haurrak bezala gozatzen. Atzekoa, itsasontzi forma duen Hilton hotela da. |
 |
| Kolore aberastasuna eta Sky Tower. Hiriko puntu guztietatik ikusten da. |
 |
| Downtown Terminal-eruntz orain. |
 |
| Hilton hotela. |
 |
| Te Wharekura. Hemendik ere ateratzen dira ferry-ak. |
 |
| Izugarrizko gurutzaldi-yatea. Iluntzean oraindik hor jarraituko du, baina jendez beteta ikusiko dugu. |
 |
| Eta itsasoaren beste aldean, hiriko dorreak. |
 |
| Queens Wharf. Maoriei buruzko informazioa. Baina egia esanda, hiri honetan maorien aztarna gutxi ikusi dugu. |
 |
| The Lighthouse. Faroa etxe horren barnean dago. Beste garai batetako kontuak... |
 |
| Berriz hirira sartuta, gauza kuriosoa. Belardi erdian oheak bezalako besaulkiak, eta bertan pantaila erraldoia. Tenisa ikusten dago jendea. Gu, orduerdiko pasiada ematen Parnell auzora goaz, bertan bazkaltzeko asmoz. |
 |
| PARNELL auzoa. Muino batean kokatuta dago. Oso toki lasaia. Eraikuntza gehienak egurrezkoak eta ea denak dendak edota jatetxeak. |
 |
| Hor izkutatuta komun publikoak daude. |
 |
| Taberna baten patioa. |
 |
| Auzoko jatetxe batean geratu gara bazkaltzen. Antipodetako azken eguna ospatzen... |
 |
| San Juan Bautista eliza katolikoa Parnell-en. |
 |
| Parnell kokatuta dagoen muinotik, erdiguneko dorreak. Berriz erdigunera jetsiko gara, pasiatzen. |
 |
| Planta de bolas peludas / GOMPHACARPUS. Exotikoak badira! |
 |
| Berriz erdigunean. Udaletxea. |
 |
| The Occidental tabernan. Kafea edo garagardo gozoak edateko toki aproposa. |
 |
| Tabernaren kanpoaldea. Giro kosmopolita. |
 |
| Super-ferryak hor jarraitzen du. Hirira sartu behar dela dirudi. |
 |
| Manifestariak. Cuba, Colombia, Venezuela,... Palestina-ren aldekoren bat ere. |
 |
| Viaduct Harbour-en berriz. Azkenengo buelta bat ematera goaz. |
 |
| Viaduct Basin eta hiria. |
 |
| Ekialdeko taberna eta jatetxeak dira nagusi hemen. |
 |
| Italiarren bat ere badago. |
 |
| Lurralde desberdinetako janari postuak, orain bezeroz beteta. |
 |
| Karanga Plaza Harbour piszina. Maoriak. |
 |
| The Warekura kaian ertzean, All Blacks famatuen denda dago. Gazteak ere gustora etorri dira Hobbitton-era egindako bisitatik. Orain laurok hoteleruntz goaz. Azkenengo orduak hirian. |
 |
Sky Tower-aren azpian ere, tabernak eta jatetxeak daude. Gure hotela bertan dago. Maletak hartu eta uber batean aireportura joango gara. 23,45ean daukagu Doha-rako hegaldia. 17 orduko bidaia. Latza! Baina lurralde honetan pasa ditugun egun zoragarrien oroitzapenekin, hori ere gaindituko dugu. Esperientzia izugarri eta aberasgarria izan da! AOTEAROA "Hodei zuriaren herrialdea" |
 |
| DOHA. Osorik heldu gara. Hemen pare bat ordu ditugu hurrengo hegazkina hartzeko. Hain handia da aireportua, ea denbora gehiena ondorengo hegazkineratze-atera heltzeko beharko dugula. |
 |
| Aireportu barruan, baso tropikala ere daukate. Horrelako lurralde lehorrean, hau ere harrigarria da. Trena hartu behar dugu, beste puntara joateko. Han sei ordu eta 45 minutuko hegaldia Bartzelona-ra. |
 |
| Azkenean, Urtarrilaren 10eko eguerdiko 14:30tan heldu gara Bartzelonara, 25 ordu igaro ondoren hegazkinetan. Hortik Piriniora, eta elurra topera hemen. Ah ze nolako kontrastea! |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina