 |
| 2026-08-01 CUETU MERÉ. Hau da Alberto eta Amaia lagunen etxea. Toki ederra eta lasaia. Hemen eguraldi nahiko argia baina goiak hodeipean daudela dirudi. Mofrechu-ra joateko plana daukagu. Beraiek ongi ezagutzen dute, eta guretzat berria da. Beraz, aurrera! |
 |
| Abiapuntua IGENA mendatea da. Aparkaleku gutxi daude, baina gaur oraingoz ez dago kotxerik. Badakigu Mofrechu-k, nahiz eta ez izan mendi altua, ikuspegi bikainak dituela, Llanes aldeko kostaldea eta baita Pikos-etako gailurretaruntz. Baina gaur... |
 |
| Goian ez denez ezer ikusten, lurrean dauden gauz politei begiratu behar. |
 |
| Bideak ez dauka inongo misteriorik. Pista jarraitzea da, azkenengo zatirarte. Pista, batzutan zementuzkoa da eta beste batzutan lurrezkoa. |
 |
| Abereak alboko larreetan. |
 |
| Bide ertzeko basoa. |
 |
| Izugarrizko hezetasuna landaretzan. Orain ere, momentu batzutan, sirimiri apur bat ari du. |
 |
| Dena dela, irudi ederrak ditugu begien aurrean. |
 |
| Hueses saroia. Eskuineko txabola berrituta dago. Paraje ederra, hodei artean. |
 |
| Gorago, ea tontorraren azpian, Maor saroia. Hodeiak gero eta sendoagoak, eta sirimiria. |
 |
| Pista bukatzen den lekuan. Balizak. Azken igoera geratzen zaigu, hau mendiko bidezidorretatik. |
 |
| Balizak. Nahiz eta ez dugun ezer ikusten, norabidea garbia da. Bidezidorra sastraka artean doa, toki batzutan nahiko itxia, baina jarraitzen da. |
 |
| Lurrera begira hemen ere. |
.%20Ikuspegiak,%20zero.%20copia.jpg) |
| Eta MOFRECHU (897m). Uste genuen bezala, ikuspegiak... , ba, zero! |
 |
| Amaia eta Alberto-rekin tontorrean. Eta berehala, beheruntz. Bide berdinetik. Orain hasi dira beste mendizale batzuk agertzen. |
 |
| Hueses-eko txabola berriztua. |
 |
| Rinsena herria zuloan. Hortik heldu gara Igena mendatera. Gero, ezkerretik joango gara Posada aldera. |
 |
| Pistatik behera, Ingena mendatera. Apur bat gehiago ikusten da orain, baina goiak estalita jarraitzen dute. Nahiz eta ikuspegirik ez izan, gustora ibli gara. Goiza igarotzeko plan dotorea. Orain, Posada-tik Cuetu Meré-ra bazkaltzera. |
 |
| CUETU MERÉ. Bazkalostean pasiada herrixkatik. |
 |
| Meré herria behean. |
ITSASORA. 2026-08-02 Gaur arratsaldean etxera itzuli behar gara. Goizean, Llanes aldeko kostaldean bueltatxo bat eman, eta eguerdian Pimiango-n bazkaltzeko hitzordua daukagu.
 |
| BUELNA. Errepide ertzean utzi ditugu kotxeak, kostata, jende ugari baitabil inguruan. Eguraldi ona eta oporrak... Bagoaz kostalderuntz, etxe dotore artean. |


 |
| COBIJERU. Bidean dagoen informazio-panela. Alberto eta Amaiak ezagutzen dute, guretzat berriz, berria. |
 |
| Hondartzara jetsi baino lehen, bidearen ezkerrean dagoen kobazuloan. |
 |
| Kobazulotik irteten. Berehala helduko gara hondartzara, ezkerrean. |
 |
| Hondartza. Marea baxua dago eta ez dago ur askorik. Barneko hondartza bat da, eta itsasoko ura kobazulo horietatik sartzen da. |
 |
| Hortik sartzen da itsasoko ura, barne-hondartza sortuz. |
 |
| Hondartzaren gainean, eskuinean, beste kobazulo baterako sarrera dago. Estua eta nahiko baxua. Kontu handiz ibili behar da barruan, burua ez irekitzeko. |
 |
| Kobazulo honen beste aldean, leihoa dago itsas gainean. |
 |
| Berriz, buelta eman eta sarreran gaude. |
 |
| Bidea jarraituz beste toki eder batetara heldu gara. "Puentecaballu" bezala agertzen da lehen ikusi dugun informazioan. Zubi dotorea itsas gainean. |
 |
| Buelna-ko itsasertza. Atzean, Cuera mendilerroa. |
 |
| Eta herrian, kotxea hartzera. |
 |
| PIMIANGO. Unquera-tik gertu dago, kostaldeko muino batean. San Emeterio baseliza, Pindal kobazulotik gertu. |
 |
| Baselizako arkupeak. |
 |
| Pindal kobazuloaren aurreko itsasertza. |
 |
| Ikuspegi ederrak daude herritik. Hemen, Pikosetako tontor ezagunak ikus daitezke. Peña Castil, Urriello, Neverón de Urriello, Torrecerredo, Albos, ..., besteak beste. |
 |
| Pimiango-ko La Libreria. Hemen bazkalduko dugu. Toki oso berezia eta xarma handia duena. Janaria ere, oso ona. Hau goiko solairua da. |
 |
| Eta hau behekoa. |
 |
| Bazkalostean, kafea hartzeko prest kanpoko terrasan. |
 |
| La Libreria. Ondo bazkaldu ondoren, guk etxerako bidaia daukagu. Amaia eta Alberto Cueto-Meré-n geratuko dira. Lau egun eder Asturias-en pasa ditugunak. Eskerrik asko lagunak! |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina