2020-07-05 BIOUS OUMETTE-ko aparkalekua. Goizeko 7,30k dira eta ea beteta dago. Goikoa erabat beteta eta barrera jetsita daukate hemen. |
Bious Artigues-era igotzen, beheko aparkalekuari begira. |
Midi gure gainean. |
Bious erreka. |
Bious-eko lautada. Gero, fondotik jetsiko gara. hainbat aldi egin dugun ibilbidea. Casterau tontor dotorea eskuinean. Igoera oso polita eta interesgarria dauka. |
Orkideak. |
Basoa pasa eta lakuetara igotzen. |
Atzean, Lavigne mendia erdian, eta Gourette-ko tontorrak atzean. |
Abere multzoa Roumassot lakuaren ertzetan. |
Roumassot lakua eta Casterau. Ezkerrean, Paradis. |
Roumassot lakua, Midi, Peyreget,... |
Gentau lakua eta Castérau mendia. |
Hemen, aterpera joan beharrean, goian daukagun lepora doan bidea hartu dugu. |
Ayous aterpea ezkerrean utziko dugu orain. Jendetza dago, eta baita Gentau lakuaren ertzetan. |
Lakutik gora, Ayous leporuntz. |
Gentau lakua eta aterpea. Hemen lasaitasun handiagoa daukagu. |
Ayous-eko argazki tipikoa, Midirekin. |
Ayous lepotik daukagun ikuspegi ederrea. |
Castillo de Acher, Gorretak, Chinebral de Gamueta,... |
Lepoko baliza. |
Lepotik tontorrera nahiko azkar igotzen da. Muino bat pasa eta aurrean daukagu tontorra. |
PIC D'AYOUS (2288m). Ayous-eko lakuak, Midi,... Irudi ederra. |
Balaitús, Cadier Orratza, Frondiellak. |
Midi eta Balaitús atzean. |
Gentau lakua. |
Auliou eta Soum d'Aas aurrean, eta Sesques atzean. Ibilbidea |
Anayet, Escarra, Pala de Ip, Collarada eta abarrekin. |
Lepotik behera jeisten, tontorra gure gainean. |
Aterpe ondotik, Midi eta Peyreget. Ezkerrean, atzerago, Lurien eta Palas. |
Midirekin topo egitera...? Bersau lakura igotzen. |
Bersau lakua. |
Bersau lakua eta Ayous tontorra. |
Bersau laku dotorea, Hourquette eta Larri-ren babesean. |
Casterau lakua eta Midi eta Peyreget. Hemendik jetsiko gara Bious-eko lautadara. |
Casterau lakua eta Midi. |
Castérau-ren hormak lakuaren gainean. Beste zirkularra inguruan. Casteraurekin |
Bious-eko lautadara jeisten. Gourette-ko mendiak aurrean. |
Artaldea eta pare bat mastin bidean. Zorionez, oso lasai daude. |
Lautadatik, igoerako bide beretik jetsiko gara aparkalekura. Ibilbide lasaia, oso ezaguna baina gozamen handikoa. |
TRACK |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina