|
Larunbata 23, eguraldi hotz eta euritsua. Etxe ondoan itzuli txiki bat egiteko aproposa. Idotorbe (San Pedro) tik Kalamuara, Akondia, Arrate eta berriz San Pedrora. |
|
Arratera jeisten, ez dakit bidetik edota erreka batetik... |
|
Arratetik San Pedrorako bidea zoragarria dago. Euripean baina gozatzen. Goiz guztian beste hiru pertsona bakarrik ikusi ditut, nahiz eta bide oso ezgunak izan. |
|
Armaxio baserrira heldu baino lehen, hesi hau gurutzatu eta erreka zulora jetsi naiz. |
|
Momentu txiki batean eguzkia agertu da eta irudi oso ederrak sortu dira basoan. |
|
Idotorbe auzoa eta Karakate lainopean. |
|
Armaxio baserria. |
|
|
|
|
Hurrengo egunean... Arantzazu-URBIA-ARBELAR . Udazkena eta negua, dena egun berean!
|
Urbian. Beheragotik aurkitu dugu elurra. Pentsatzen genuena baino gehiago. |
|
Arbelar. Eguraldi txarra eta hotza, beraz beherako bidea hartu dugu berriz. |
|
Azkenian, nahiz eta eguraldi kaxkarra egin bi egunetan, etekina atera diogu astebukaerari. |