2026/08/25

🏞️ FOCES DEL PINO. Aller, Asturias.

 

 2026-07-31 PINO herria. Gaur erabat lainotuta dago, baina hemen gaudenez, ibilbide labur bat egitera goaz, FOCES DEL PINO. Gero, Llanes aldean dagoen herri batetara joan behar dugu. Jatetxe honen ondoan utzi dugu kotea, errepidean, eta bertan ditugu ibilbidearen seinaleak.

 Pino herria zeharkatu eta San Isidro ibaiaren beste aldera igaroko dugu zubi baten gainetik. Oso ondo  markatuta dago norabidea.

 Ibaiaren beste aldean, asfaltutako pistatik joango gara Peón errotaraino. Bidean De la Salud iturria daukagu.

 Errotara heltzerakoan, bide ertzean ibilbideari buruzko informazioa ikus dezakegu. PR bezala agertzen da, eta ez dauka inongo zailtasunik. Bide gehiena mendiko pistatik da.

 Peón errota eta Valmartín erreka. Honek sortzen ditu goian Foces del Pino deitzen den haitzartea.

 Bidea pistatik doa, tarte batzutan aldapa handiarekin, baina lasaia. Gainera lainotuta dago, eta baso eta txabola dotoreak daude alboetan. Oraingoz oso jende gutxi ari gara ikusten, bakar batzuk jeisten.

 Pista ertzeko hesiak.

 Eta txabolak.

 Aintzinako gaztainondoa.


 Balizak. Gavilanceras iturrira heltzen ari gara.

 Txilerra.

 Hezetasuna. Gauean sirimiri apur bat egin du.


 Gavilanceras iturria. Ur freskoa eta emari ona.

 Haitzarte horretan daude Foces del Pino. Hodeiak erabat sartuta daude eta ez ditugu ikusten hormak. Baina, gustora goaz.

 Km bat falta zaigu.

 Bagoaz errekara eta hormetara hurbiltzen.

 Pista bukatzen den tokian dagoen informazioa. Hemendik apur bat jetsi behar da eta erreka zeharkatu zubi batetatik. Hemen hasten da toki interesgarriena.

 Zubia.


 Eta sartu gara haitzartean. Bidea, galtzada erakoa, nahiko ondo mantentzen da, eta erreka urjauzi txikiekin alboan.

 Gozatzeko tokia da hau. Espero genuen baino ur gehiago dago.

 Urjauzi txikiak.

 Dena guretzat. Gustora.


 Bigarren zubi honetan, ezker aldera zeharkatuko dugu.

 Orain urjauziak gure eskuinean. Dotorea da tokia.


 Galtzadak hor jarraitzen du.



 Haitzartea ez da luzea, eta laster heldu gara bukaerara.

 Gu honerarte heldu gara, haitzartearen bukaerara. Noski, aukera gehiago daude, eta horietako bat Peña Reonda-ra igotzea da, baina gaur ez da izango eguna. Hor utziko dugu, beste baterako... Aparte goian ez da ezer ikusten, baina asmorik ere ez dugu ekarri.

 Masustak, gorriak oraindik.



 Eta bagoaz beheruntz. Peña la Panda eta Pico Pandos-en hormak apur bat agertzen dira. Beraien artean doa bidea eta erreka.

 Errekaren gaineko hormetan ahuntz taldea eta mastinak, bat nahiko zaratatsua. Baina hor geratu dira.

 Bigarren zubian.

 Azken agurra toki eder horri. Oso lasai eta gustora ibili gara. Orain berriz pistatik behera.

 Peón errota.


 Pino herrian.

 Etxe estua.

 Horreoa. Hiru bat orduko ibilbide lasaia izan da. Gustatu zaigu. Orain, Cangas de Onis aldera, Corao-n bazkaldu eta Cuetu Meré-ra ondoren, lagun batzuen etxera.

IBILBIDEA 




2026/08/16

⛰️ PEÑA REQUEJINES 2025 mt, ⛰️ PEÑA AUSENTE,2045 mt San Isidro mendatea Asturias-León.

     2016-07-29 Bost egun hartu ditugu berriz Asturias aldera joateko. Azken urteetan ez gara gehiegitan joan, orain Pirinioan gabiltzalako gehiago. Baina beti gustatu izan zaigu asko, eta egun hauek baliatuko ditugu horretarako. Lehenbiziko bi gauak Felechosa-n igaroko ditugu eta ondorengo biak Cuetu Meré-n, lagun batzuen etxean. 

Gaur bidaia egin dugu Elgoibarretik, lasai, eta Felechosa-ko ostatuan gauzak utzi ondoren, San Isidro mendatera igo dugu, gauzak ea nola dauden ikustera. Lehendik egonda gaude hor, Torres, Cascayón, Peña El Viento, Rapaína, e.a. igotzeko. Eskuineko aldean ere ibilita gaude, baina Vegarada-tik igota.

Biharko ibilaldi motz eta erraza  daukagu buruan, eta inguru hori ikustera igo dugu.

 Valverde-ak eta Pico Torres, Cebolledo-ko pistatik ikusita.

 Requejines eta Sentiles Mendilerroa.

 Asturias aldeko mayá-etako bat San Isidro-n. Oso lehorra dago dena, baina abereak hor dabiltza, janari bila.

 Los Colaínos-etako mayá-etako bat. Mendatea jeisten ari gara, baina paraje zoragarri hauek geldialdiak merezi dituzte. Oso lasaia dago dena, jende gutxi dabil inguru hauetan.


 2026-07-30 CEBOLLEDO zirkua, San Isidro mendatearen León aldean. Goizeko 10ak aldean heldu gara eta beste kotxe bat bakarrik dago aparkaleku erraldoian. Abereak larreetan.

 Toneo mendia aparkalekuaren gainean. Udan paraje hauek ez dira oso ikusgarriak, eski-estazioko pistak baitaude, baina bestalde, oso jende gutxi eta ibilaldi asko eta nahiko errazak egiteko aukera eskeintzen dute.

 Hasierako pistaren sarreran dagoen informazioa. Ausente lakua nahiko bisitatua da. PRa dago bai Ausente lakura joateko, eta baita Requejines tontorrera igotzeko.

 Hasieran pistatik doa bidea, baina berehala utziko dugu. Abere ugari inguruan. Ezkerrean, Rapaína-Rapaona.              

Cascayón, Rapaina eta abar ibilbidea Wamban


 Atzera begira, Cebolledo-ko aparkalekua eta Agujas eta Toneo mendiak. Horiek ere oso erraz egin daitezke hortik.

 Balizak dauden tokian baino apur bat lehenago utzi dugu Ausente lakura doan  pista, eta Requejines-era doan PR-tik gora goaz.

PICO TORRES Igoera

 Requejines mendatera igotzen. Aldapa dago eta bero egiten du, baina bidea nahiko erosoa da.

 Ikusten dugu mendatea, ezker aldean. Bakar bakarrik gabiltza.

 Mendatea gertu daukagu. Bide ona.

 Mugarriak eta PR-aren balizak.

 Mendatera heltzen. San Isidro-ko eraikuntzak ikusten dira.


 Mendatean. Requejines nahiko gertu geratzen da. Orain ertzetik gora. Mendi hauek neguan, elurrarekin, politagoak izango dira,  baina hau da guk daukaguna.

 Tontorrera heltzen.

 PEÑA REQUEJINES (2026m). Pico Ausente atzean. Ondoren horra joango gara.

 Ausente lakua behean geratzen da. Gero jetsiko gara, eskuinetik. Hemendik, PRa ezkerretik jeisten da lakura. Baina gu Ausente-ra joan eta handik jetsiko gara.

 Tontorrean. Atzean, Agujas, Toneo eta Torres ezkerretik eskuinera.

 Eltxo pila dabil tontorrean eta berehala jarraituko dugu gure martxa. San Justo mendia eta Mampodre-ak atzerago.

 Ausente aldera jeisten.

 Bloke batzuk bien arteko mendatera jeisteko, baina ez dago zailtasunik.

 Bi mendien arteko mendatean. Requejines atzean.


 PICU AUSENTE (2041m). Ordu laurdenean pasatzen da batetik bestera.

 Gandua dago, baina hor ditugu ikusgai Pikosetako Cornión mendikateko tontorrak, Peña Santa-tik Requexón-erainoko guztiak.

 Tontorrean. Euli asko hemen ere, eta ez dugu denbora asko egingo. Toneo atzean.

 Ausente mendatera jeisten. Bidezidorra dago txiler eta sastraka artean. Eta mugarriak ere bai.

 Mendatera heltzen. Goian Ausente tontorra eta eskuinean, Requejines.

 Eta behean, Ausente lakua. Jetsiera hau oso gogorra egingo zaigu.

 Jeisten. Bidezidorra dago, baina aldapa gero eta handiagoa.

 Pare bat sarrio pasa dira gure azpitik.


 Hauek ez daukate inongo arazorik!

 Jetsieran. Bidea nahiko labainkorra da, hondarra baitago.


 Txillerra.


 Poliki baina ari gara lakura hurbiltzen. Orain harri solteak eta hondarra bidean.

 AUSENTE LAKUA. Ertzean. Rapaína aldea atzean.

 Ausente-tik lakura egin dugun jetsiera latza. Adina igartzen da...

 Lakua, Ausente mendia ezkerrean eta Requejines erdian. Eskuineko ertzetik jeisten da PRa.

 Ausente lakutik laster heltzen da pistara, eta pistatik jetsiko gara aparkalekura. Toneo aurrean.

 Jacobaea vulgaris edo Santiago belarren erramu ugari bidean.

 Hauek dira igoeran ikusi ez ditugun balizak, lehenago utzi baitugu pista.

 Eta hutsik dagoen aparkalekura heltzen. Agujas eta Toneo aurrean. Ibilbide erraza eta nahiko laburra, baina ezagutzen ez genuen inguru batean. Bero handia eta jende oso gutxi. Beste pare bat mendizale besterik ez dugu ikusi, eta urruti.

Ibilbidea