2011/10/19

PENE BLANQUE 2382 m.

Gaua freskua izan da. Furgonetan  egin dugu lo. Hotz, kanpuan... eta goizean goiz Ilargia mendi gainean...Billareak.

Anapiatik abiatu gara eta pistatik Sanchèsera goaz. Zirkularra egiteko asmoarekin goaz, Anaye-tik igo eta Lhurs-era jetsi, gero Anapiara jeisteko.

Baso artetik Camplong-eko ormak ikusten ditugu.

Billare

Urjauzia Sanchèsen.

Anaye-ko aranera igotzen, pagadi ederrak zeharkatu behar dira, eta udazkena heldu da. Gainera goizeko argiekin oso polita dago dena.

Pagadian zehar.

Dorrea, gaurko helburua.

Pene Blanque. Eskuinetik egingo dugu igoera, ikusten den kollaura heldu behar gara. Marmitou-ko iturrietan gaude.

Harri artean. Hemen oraindik nahiko erosoa da igoera. Gorago da exkasagoa, harri solte ugari dago eta.

Hiru Erregeen Mahaia bertan daukagu. Gu hemen bakarrik goaz, baina hor goian erromeria dago.

Lepora heldu eta azkenengo zatia igotzeko prest gaude. Atzean, Tabla eta Mahaia, Ansabere,e.a.

Tontorretik ikusten duguna, ipar-ekialde aldera.

Bakarrik gaude, eguraldiaz eta paisaiaz disfrutatzen. Gero, bide hori jarraituko dugu Lhurs-eko kollaura heldu eta Table-ra igotzeko.




                                                Hau dena da tontorretik ikusten duguna.
Pene Blanque atzean utzi eta Lhurs-eko kollaura datorren bidea. Polita da, dena goitik dator eta bai Lhurs aldea eta baita Belagua aldea oso ondo ikusten dira.

Table-ko azken zatia. Hemendik ere ikuspegi ederra dago.

Anie, Countende eta Pene Blanque.

Pene Blanque. Bi buruko dorrea da.

Mahaiaren gailurra bertan daukagu eta urrutiago, Budogia.

Lhurs-eko kollautik behera, tximinia antzekoak destrepatzen.Ibilbide gogor eta interesantea, malda handiarekin.

Aurrean daukagun panorama, Lhurs-eko lakua, Billareak ezkerrean eta Dec de Lhurs eskuinean.

Harrizko korredorera jeisten, zeharkaldi trebea.

Zati gogorrena jetsi ondoren, harri artean eta orma dolomitikoen azpian. Lehen, orma hauen gainetik ibili gara.

Mimezitatuta bidean....Gainean, gaurko bi tontorrak, Table eta Pene Blanque.

Lhurs-eko lakuan ur gutxi dago. Uda eta udazken lehorrak dihoaz....Baina toki paregabea da.

Lescun herria, Larrangus basoaren atzean.

                                          Azken begirada Pene Blanque-ri. Berriz, udazkenean sartzera goaz.

Horrelako asko ere ez dira ikusten.Oso lehorra dago dena.

Udazkeneko irudiak.

Tolesturak.

Lescun, herri pirenaikoa...inguru zoragarrian kokatuta. Beste ibilaldi dotore bat, azkenean 8 bat ordu, lasai ibiliz, paisaiaz, eguraldiaz eta bakardadeaz disfrutatzen.

2011/10/08

TIATORDOS 1951 mt. Ponga eta Caso kontzejuak lotzen.


Taranes herria (Ponga-Asturias). Lehenengo ahalegina hemendik hasiko dugu.

Foz de la Escalada. Hortik doa bidea. Goian behelainoa sartzen ari da eta ez da seinale oso ona baina aurrera...

Taranes behean geratzen ari da.

Foz-aren ormak Tanda herria enkuadratzen dute.

Deón majada.

Hemendik gora behelainoa sartu da, ez dugu ezer ikusten eta erreferentzia gutxi ditugu. Tontorrera ez garela helduko barneratzen ari gara.

Txabola. Teilatua harlauzazkoa da.

Irudi bukolikoak, baina guk buelta ematea erabaki dugu.

Lasai, pena apur batekin baina argazkiak ateratzen eta inguruaz disfrutatzen, beheruntz goaz.



Foz-aren gainean gaude. Behean eguzkia, baina goian behelainoak jarraitzen dute mendiei helduta.

Erreka Foz de la Escaladan.

Arratsaldean Campo de Caso-ra etorri gara turismo apur bat egiten. Alde honetatik egingo dugu beste ahalegin bat Tiatordosera igotzeko.

Hurrengo egunean, goizean goiz Pendones herrira igo eta hor daukagu Tiatordos gure gainean. Badirudi suertea edukiko dugula.

Baso ederrak daude inguru guzti honetan.

Pendones behean geratzen da. Paisai dotorea.

Palombar majada ondoko bidea.

Foz del Palombar-en sartu gara. Bidea, landaretza artean doa eta aldapa pikua da.

Foz-etik irten eta zelai lasaiagoetatik goaz. Atzean, Maciedome gailurra, inguru honetako beste mendi ezaguna.

Tontorra beti gure gainean ikusten dugu eta igotzeko bidea ere antzematen dugu.

Maciédome. Mendi ederra.
Hemen ibilbidea.

Pendones herria zuloan dago. Atzeko partea, Redes parke naturala da. Ibilbide asko eta dotoreak daude inguru horretan ere.

Tiatordos majada ingurura heldu gara eta balizak aurkitu ditugu

Atzo, behelaino artean, eskuineko kollauan dagoen majadan ibili ginen. Orain, hobeto situatzen gara. Pico la Llambria, basoen gainetik.

Maciédome eta Mampodre mendikate guztia. Gailur oso interesgarriak.

Goiko partean bide estua jarraitzen. Ez zaigu asko falta.

Pendones. Hortik atera gara. 1200 metroko desnibela dago herritik hona.

Gailurrerian. Tontorra bertan dago eta baten bat dago goian.

Gure azpian Ponga, eta aurrean, Picos de Europa-ko gailurrak, Peña Santa guztien erregina dutelarik, baina Mendebaldeko eta Erdiko mendikateko gailur asko ikusten dira.

Gailurrean dagoen plaka. Peña Tallada jartzen du. Ponga aldera benetan tallauta bezala dago.
Tontorrean (1951m). Picos de Europa-ko gailurrak ditugu bistara. Txakurra, Pendones herriko tabernakoa omen da eta behin baino gehiagotan heldu da tontorrera jendearekin. Gaur, hemen aurkitu dugun mutil asturiarrarekin egin gu igoera.

Asturias aldera orma dotoreak. "La Copa del Tiatordos".

Izugarrizko zirkua sortzen du Ponga-ko bailara berdeen gainean.

Pikosetako Erdiko mendikatea:Torre de la Palanca- Llambrión-Asotín kanala- Torre del Friero- Torre del Hoyo de Liordes- Torre Salinas e.a.

Hemen, Canto Cabronero-Peña Beza, Cornion mendikatea ( Torre del Torco-Peña Santa) eta Erdiko mendikatea ( Torre Cerredo eta abar ).

León alderuntz, Maciédome, Peña Ten eta Picos de Mampodre besteak beste.

Ponga-ko Beleño herria Tiatordos-en ormen azpian.


                                    Beheruntzkoan, Palombar zintzurra zain daukagu bere orma eta landaretza artean irentsteko.
Palombar eta goian Tiatordos. Pendones-era heltzen ari gara eta ibilaldia bukatzen da. Azkenean suertea izan dugu eta gailurrera igotzea lortu dugu eta, gainera, bi aldeak ezagutu ditugu, Asturiasekoa eta Leonekoa.
Mendi ederra eta handia Tiatordos hau.