1. eguna Uztailak 25
Pan de Carmen, Cotalba 2026 mt, Vegarredonda Aterpea.
Aparkalekua baino zerbait lehenago utzi behar izan ditugu kotxeak, beteta bait zegoen. Bertatik, Argaos, Cebolleda, Torre de Santamaría eta Peña Santa ditugu ikusgai. |
Vega la Piedra dotorea. Aterpera doan bidea oso nabaria da eta ez dauka misteriorik. Haranetan behelainoak, eta goruntz igotzen ari direla dirudi... |
Vega la Piedra. |
Goiak garbi daude eta gozatzeko bidea da hau. |
Paradisua da Cornión-eko inguru hau. |
Aterpean zerbait pikatu ondoren, batzuk Cotalba-ra igoko dugu. |
VEGARREDONDA. Pare bat ordu lasai izan dira honeraino. Hau izango da gure taldearen logela gauean. Birus ditxoso hau dela eta, neurri bereziak daude aterpeetan, baina ondo moldatuko gara. |
Antolatzen. Batzuk hemen geratuko dira atsedena hartzen, eta bostek Ordiales alderako bidea hartuko dugu. |
Goiak garbi jarraitzen dute, nahiz eta behelainoak gero eta gorago egon, eta bagoaz Ordiales-era. Bide oso ona. |
Atzera begira. Enol lakuetara heltzen dira behelainoak. |
Gu goruntz, eta beste hauek beheruntz. Beraiek dute lehentasuna. |
Tiatordos mendi ederra agertu da. Redes aldea. |
Ordiales-eko aterpean. Hemen banatuko gara. Bi Ordiales behatokira, eta hiru Cotalba-ra. |
Marialui eta Pili Ordiales Behatokira doaz. |
Guk, aterpea behean utzi eta aldapa tentea Cotalba-ra. |
Amieva, Ponga eta Redes-eko paisaiak ditugu atzean. |
Harkaitz arteko pasadizoan. |
Pasadizo horren ondoren, bi aukera daude. Guk igotzeko, trepada duena aukeratu dugu eta bestea jeisteko. |
Trepada laburra da eta nahiko erraza. |
Tontorrera heltzen. |
Cornión-eko tontor nagusiak eta biharko ibilbidearen zatia ikusten ditugu. |
COTALBA (2026m). Hau ere ez da behatoki makala! Mertxe eta Izas. |
Lakuetaruntz begira. Gustora. |
Erdian, aurrean, Requexón. Atzean, Cebolledak, Horcada Santamaría, Torre de la Horcada, Torre de Enmedio, Torre del Torco, Torrezuela. Ezagunak denak! |
Estribos, Torre de la Cabra Blanca, Diente eta Garita Cimera. Bihar beraien azpitik pasako gara. |
Jeisten, trepadarik ez duen bidetik. |
Hemen elkartzen dira bi aukerak. Igoera erditik egin dugu, eta jetsiera ezkerretik. |
Ordiales-en berriz. |
Eta lasai, lasai eta gozatzen, aterpera itzuliko gara. |
Mapak aztertzen aterpean. |
Gure txaleta gauerako. Behelainoak igo dira honeraino. |
Baina hemendik gora dena garbi. |
Argaos Dorreak ilunabarreko argiekin. |
Eta afalostean, espektakulua Junjumia sakanean, hodeiak eta eguzkiarekin. |
Hainbeste edertasunez gozatu ondoren, gustora goaz lotara. Biharkoa da etapa klabea. |
1. Etapa ibilbidea eta igoera. 2. eguna Uztailak 26 Vegarredonda Aterpetik, Vegabaño Aterpera. Gaurkoa da etapa klabea, Cornión-eko inguru "potenteena" zeharkatu behar baitugu. Zorionez, eguraldi ona dago iragarrita eta horrela da. Goizeko 8retan prest gaude irteteko. Gaur 7 izango gara, beste hirurak B plana jarraitu eta berriz Enol-era jetsiko dira, gero Soto de sajambre-tik Vegabaño-ra igotzeko. Behelainoak haranetan eta aterpe ingururaino igoko dira, baina horrela geratuko dira egun guztian. Guk goian, kriston eguraldia izango dugu. Aterpea behean utzi eta bagoaz Llampa Cimera-ko bide dotoretik goruntz. Gure atzean irlak ateratzen dira hodei artetik. Llampa Cimera. Ezkerrean Argaos Dorreak eta eskuinean Porru Bolu. Bere azpitik joango gara eskuinera, gero goian ikusten den lepora igotzeko. Hemengo biztanle dotoreak. Hauek azkar mugitzen dira, eta edozein terrenotan. Bata bestearen atzetik, martxa egokia jarraituz. Porru Bolu-ren azpian. Eskuineko pitzadura horretatik doa bidea. Ezkerrean utzi dugu Fragua lepora eta Jou Santu-ra doan beste bide nagusia. Harkaitz arteko edertasuna. Requexón dotorea. Porru Bolu. Bi Porruen oinean, Porru Bolu eta Porru la Mazada. Merines leporaino bide oso ona dago eta oso ondo igotzen da.
Requexón. Eskuinean utziko dugu.
Atzera begira. Behelainoak dena inguratzen.Merines lepotik Requexón ea bertan daukagu. Beyos eta Ponga aldea era behelaino artean. Tiatordos-ek ateratzen du bere burua. Torrezuela. Bere eskuinetik joango gara laster. Merines lepoan, Requexón-ekin. Orain hasten da zati gogorra, Vega Huerta-raino batez ere. Lepotik Fuente Prieta-ra doan bidean. Hemendik aurrera, gora eta behera ibiliko gara, eremu gogorrean. Baina eguraldi honekin ez dago arazorik. Gainera, pintura horiz balizatu dute bidea. Gero eta itxura dotoreagoa du Requexón-ek. Tontor oso airosoa da. Erdian ikusten den Horcada Santamaría.ra doan bidea da hori. Guk hori utzi eta eskuineko zulora hartu behar dugu, hor baitago Fuente Prieta eta gaurko gure bidea. Torrezuela da orain gure faroa. Bidegurutzea. Gu eskuinera, Fuente Prieta-ra eta Vega Huerta-ra doan bidea. Jou Lluengo-an, Torrezuela-ren azpian. Inguru gogorra. Torrezuela daukagu gainean. Eskuinetik zeharkatzen da, gora eta behera eginez. Trepada txiki batzuk ere badaude. Dena dela, eta lehen esan bezala, ondo markatuta dago bide guzti hau pintura horiarekin. Sarrio asko dabil paraje hauetan. Cotalba eta Requexón atzean uzten, eskuinean. Jou de las Pozas-era sartu gara eta orain aurrean ditugu Estribos, Torre de la Cabra Blanca(pendiente daukagun helburua) eta Diente bere eskuinean. Estribos eta Cabra Blanca-rekin. Hemen ere gora eta behera. Beste trepada bat jou honetatik irteteko. Torre del Torco. Horma handiz inguratutako joua da hau. Pasada bat! Horcada de Pozas zeharkatu eta beheruntz La Llerona-tik. Orain atzean ditugu Estribos-Cabra Blanca eta Diente. La Llerona zeharkatzen. Peña Santa-ren domeinuetan gaude. Beste lepotxo batera igotzen. Atzean, Horcada de Pozas eta lehen aipatutako Diente-Cabra Blanca-Estribos. Vega Huerta-ra jeisten. Atzean, Corpus Christie Orratza eta Peña Santa-ra doan ertza. Gaurko ibilaldiaren zati gogorrena bukatzen, nahiz eta oraindik asko falta Vegabaño-ra iristeko. VEGA HUERTA-ko biztanleak. Eskertzen da hemen dagoen zelaia, hainbeste harritza igaro ondoren. Peña Santa Vega Huerta-tik. Pikosetako inguru paregabea! Eta nola ez, erreginak "Erreginarekin" Torres de Cotalbin, ibarraren beste aldean. Berain eskuinetik joango gara laster. Baina lehenbizi atsedena toki paregabe honetan. Bertako biztanleek harrera ona eman digute! Aterpe irekia eta Peña Santa. Eta iturria. Honek ere emari ona dauka. Berriz martxan. Badirudi gurekin datozela, bidea erakusten. "Astoaren lepora" goazela, "Urrieles" Erdiko Mendikateko Tontor nagusienak ikusten ditugu Cares zintzurraren beste aldean. Cabrones-Cerredo, Torre de la Palanca-Llambrión,... Collado del Burro-n. Orain "Canal del Perro" jetsi behar dugu. Goiko zati hau nahiko erosoa da. Aurrean Vegabaño aldeko basoak eta Ten, Mampodre,..., León aldeko mendiak. Zati hau gogorragoa da, harri txikia eta malda handia. Frade aterpea zuloan. Vegabaño eta bere gainean Peña Beza eta Canto Cabronero. Fondoan, haranetako hodeien gainetik Tiatordos agertzen da. Hau da jetsi dugun "Txakurraren" kanala. Frade-n gaude. Goian, kanala eta Astoaren lepoa erdian. Vegabaño-ra jeisten. Basoan sartu eta beheko aldean "Roblón de Cuesta Fría"-rekin egin dugu topo. Sei emakumeen artean inguratu dute zuhaitz erraldoia. Vegabaño-ko basoa Peña Beza-rekin. Gozamena! Zuhaitzen "bizarrak". Aterpea. 8 ordu pasatxotan heldu gara. Eguraldiak asko lagundu digu eta oso gustora ibili gara. VEGABAÑO. Aterpetik, Cabra Blanca, Torre del Torco, Peña Santa, Altos del Verde, Collada del Burro eta Moledizos eskuinean. Torre del Torco, Forcadona bretxa eta Peña Santa. Vega Huerta ere antzematen da. Hor zehar ibili gara. Altos del Verde, Canal del Perro eta Moledizos, ilunabarrean. Torco, Forcadona, Peña Santa. Altos del Verde, Moledizos. Ilunabar dotorea. B plana egin duten hirurak ere heldu dira eta denok batera afalduko dugu aterpean, Nuriak eta Julian-ek prestatutako afari ederra. 2. Etapako ibilbidea 3. eguna Uztailak 27 Vegabaño Aterpetik, Cain-era. Goizeko 7retan altxatu gara eta hor ditugu bart iluntzeko tontor berdinak, oraindik itzalean. Prestaketak gosaldu aurretik. Gaur denok batera joango gara. Etapa lasaia da. Gosaltzen. Peña Beza aterpeko jangelatik. Hauek bai baliza ekologiko eta dotoreak. Nuria eta Julian aterpeko zaindarien lan bikaina. Aterpearen atzeko aldean hasten da gaurko bidea, errekatxoa zubitik igarota. Dobres mendaterarte baliza dotore hauekin dago markatuta ibilbidea. Vegabaño. Pikosetako beste toki eder bat. Hainbeste daude... Valdelafuente-ko basoetan murgilduta goaz Dobres mendateruntz. Aintzinako bideak jarraitzen. Gaur ere bero egiten du eta gustora hartzen da basoan sartuta ibiltzea. Dobres mendatera hurbiltzen Samaya mendiaren babesean. Valdeón haranera sartzera goaz. Hemendik dena beheruntz da. Mendatetik behera. Hemen ere basoa nagusi. Valdeón-en gaude. Atzoko Txakurraren kanalaren ingurua. Moledizos-en ezkerrean geratzen da. Argolla artegiko txabola. Goian, Dobres mendatea eta Samaya mendia. Baso horretatik jetsi gara. Argolla-tik behera pista jarraitzen da Caldevilla herriraino. Caldevilla igaro ondoren Soto de Valdeón-en gaude. Soto gainean, Torre Bermeja, Torre Ciega, Pambuches,... Beste inguru mineral bat. Posada de Valdeón. Hemendik Pambuches bretxara dagoen igoera kategoria berezikoa da!!! Posadan hidratatzen. Oraindik Cain-era joan behar dugu. Torre Ciega, Pambuches eta Arestas Dorreak. Inguru latza! Errepidetik joan beharrean, PRa jarraituko dugu. Cares ibaia zeharkatzera goaz. Posada-ko horreo batean. Cordiñanes-era bidean. Aurrean, Collado Jermoso, Pamparroso, Torre de la Celada, Torre de Peñalba,... Cordiñanes. Eskuinean utziko dugu. Tombo behatokian. Arria eta Moeño kanalen azpian dauden txabolak, Cares-aren ertzean. Cares. Corona-ra bidean, Cueto Agudos aurrean daukagula. Corona baseliza. Baselizaren ondoko txabolak eta Cueto Agudos. Peña Santa eta Vega Huerta-tik jeisteko aukera bat, Capozo kanala. Oso polita eta gogorra da, baina zoritxarrez, erdiko zatian, urritzek bidea ea guztiz oztopatzen dute. Corona pasa ondoren, zati txiki bat errepidetik. Baina laster errepidea utzi eta Pando-ra igotzen ari gara, gero hortik jeisteko herrira. Cuvicente eta Jultayo Caín gainean geratzen dira. Caín. Kotxe asko eta Cares-era datorren jendea oraindik. Gauean, oso lasai geratuko da. Cainejo-ren oroimenez egindako eskulturarekin. Urriello-ra igo zuen lehenbizikoa, Pidal-ekin batera. Zoritxarrez, "Caín-ekoak ez dira hiltzen baizik eta amildu" Omenalditxo bat Diablo de la Peña ostatuan. Hemen egingo dugu lo. Eguneko historio eta pasadizoak kontatzen. Pozik eta gustora. Sidratazioarekin jarraitzen. Jende gehiena desagertu da. Ostatura. Afaltzeko ordua heltzen ari da. Afari goxua gaur ere. Indarrak berreskuratu behar ditugu, azkenengo etapa gogorra egiteko bihar. 3. Etapako ibilbidea. 4. eguna Uztailak 28 Cain-etik, Trea Kanala, Vega Ario, Pan de Carmen. Goizeko 7retan prest. Gainontzekoek Cares-eko zeharkaldia egingo dute Puente Poncebos-era. Tuneletan, ilunpean. Ordu honetan bakarrik goaz, ordu batzuk beranduago beteta egongo den bidetik. Argi gutxi oraindik. Gainera, lainotuta dago dena. Bolin zubia pasa eta berehala da Trea kanalaren hasiera. Kilometro gutxitan 1200 metroko aldapa latza daukagu aurretik. Pauso egokia hartu eta lasai, baina geratu gabe, goruntz. Hasiera oso bortitza da. Cares zuloan geratzen da. Gaur hodeiak dira nagusi. Igotzeko ez da giro txarra. Hala eta guzti, izerdiaz blai goaz. Hezetasun handia. Cares-aren beste aldeko hormak Puente Poncebos aldera begira. Hau Caín alderuntz, Dobresengros kanaleruntz. Eta hau gora begira. Sartu gara kanalean bertan. Honerarte eskuineko basotik igotzen da. El Peyu edo Cuarroble iturriaren ondotik gora. Hau da ur-puntu bakarra kanalean. Harkaitz handi horren azpian sortzen da iturburua. Cuarroble-ra igotzen. Behean uzten ari garen panorama. Hodeiak hor ere. Cuarroble-n. Abereak babesteko "paré"-a da. Eta goruntz berriz. Lora politen laguntza daukagu. Izerditan erabat baina aterri oraindik. Gustora goaz, martxa politean. Ez dago sekreturik, "gora ta gora beti". Kanal gogorra da, baina Cares-en bi aldeetan dauden kanal guztien artean, erabilitakoena da eta bidea nabarmena da. Kanalaren erdian dagoen Morra. Guretzat "Porru" izango da. Laster utziko dugu gure azpian hori ere. Porru-aren oinera iristen. Gure Porru-arekin. Ondoren, eskuinetik gora egingo dugu. Porru-aren altueran gaude eta Huerto del Rey daukagu ezkerrean. Aldapa tenteena igo dugu, nahiz eta oraindik falta zaigun. Lehen oso goian ikusi dugun Porrua, hor ezkerrean dago, gure azpian jadanik. Hemendik igoera erraza dauka. Beheruntz doan gida batekin egin dugu topo. Oso jatorra. Harrituta geratu da gurekin, gure adinekin batez ere. Kanalaren irteeran, behera begira. Igoera ederra egin dugu. Hemendik gora, marka horiak daude margotuta, inguru apur bat aldrebesa baita eta galtzeko arriskua dago. Lora dotoreak. Hau da Ario-tik behera Kanalera sartzeko tokia. Ario-ra heltzeko ondo "nabigatu" behar da. Hemen sirimiria ari du eta harkaitzak bustita daude. Beraz, adi. Ario-ko txabolak hodei artean. Marka horiak jarraitzen. Eremu konplexua da hau. Ario. Aurrean daukagu aterpea. Aterpean. Zerbait jan eta edan eta arropa ipini. Orain sirimiria gero eta sendoagoa da. Jito lepotik behera. Bide hau oso ezaguna eta nabarmena da. Beraz, lasai goaz, zailena egin baitugu. Naturak eskeintzen digun artea! Bobias iturria. Ur freskoa eta ona. Eta Bobias artegia. Hemen artzaia dago oraindik. Eta pelikulan bezala, "Emakumeak behelainotan". Utzi digu pasatzen... La Paré ibarreko txabolak, Ercina lakutik oso gertu. Ercina lakuan. Uztailaren bukaera da, eta eguerdia, baina bakarrik gaude. Hau gozamena! Beno, bakarrik ez... hauek bertan bizi dira. Orain, euripean, ordubeteko ibilaldia geratzen zaigu Pan de Carmen-era heltzeko. Aldatu, kotxeak hartu eta gainontzekoen bila Arenas de Cabrales-era. Lau egun bikain igaro ditugu Pikosetako Cornión mendikate eder honetan. Baditugu ipuinak kontatzeko etxera itzultzeko bidaian... Eta datorren urtean zer??? |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina