2019/12/27

GANEKOGORTA, BIDERDI, PAGASARRI, PASTOREKORTABURU.

2019-12-07 Atzo Bilboko Mendi-filmaren estrenatze saioan gozatu ondoren, Bilboko lagunen etxean lo egin eta gaur beraiekin mendi buelta egitera goaz. Aspaldian egon gabeko   (guretzat) Ganekogorta da helburua.
Arrigorriaga eta Buia auzoaren artean dagoen Uren Kontsortzioaren ondotik abiatu gara. Pagasarrira doan bideetako bat hartu dugu, eta Pastorekortako atseden esparrua pasa eta Ganekoren mazel guztia zeharkatuko dugu, Llaudioko Santa Luzia-tik datorren bidera heltzeko.

Biderdi aterpe irekia, izen bereko tontorraren azpian. Oso garbia eta txukuna aurkitu dugu.

Ganekoren azpian dagoen iturri ederra. Fuente del Espino dela esan digute. Potoak behintzat Bilbotarren neurrikoak.

Ea hiru ordu ibili ondoren Ganeko guztia zeharkatu dugu eta Laudiotik datorren bidearekin egin dugu topo. Orain aldapa tentea geratzen zaigu.

Atzean daukagun panorama. Anboto ezkerrean, Gorbeia mendikatea eskuinean eta aurrean Untzueta besteak beste.

Tontorraren oinean dagoen lautada ederra.

Aurrean daukagu tontorra.
Araba aldera begira.


Tontorrera hurbiltzen.

GANEKOGORTA (999m).


Beheruntz, ohiko bidetik.
Bilbo Handia eta Superportua.

Pagasarri aldera jeisten.

Baina lehenbizi BIDERDI (877m) tontorra zapaldu dugu. Buzoi dotorea dauka.

Ganekora begira. Igoera ezkerreko mazelatik egin dugu fondoan ikusten den lepora irten arte. Gero, gora.

Aterpean "mokaua" jan ondoren, PAGASARRI tontorretik pasa gara. Atzean, aurreko bi tontorrak. Orain Pastorekorta lepora jetsiko gara.

Eta eguna ondo borobiltzeko, eta guk ez dugunez ezagutzen, tontorrera dagoen aldapa labur baina oso tentean gora.

Aldapa ondo kudeatzen. Behean lepoa.

PASTOREKORTABURU (596m). Nahiz eta pinadiz inguratuta egon, behintzat izena oso ederra dauka.

Eta ikuspegia ez da txarra. Mugarra, Aramotz eta Alluitz-Anboto.

Azkenean sei orduko ibilaldia atera zaigu. Bilbo inguruak hobeto ezagutu eta lagunekin egun pasa ederra egiteko oso ondo etorri zaigu. Mendifilmaren aitzakiaz...

2019/12/16

ANDARTO 1074 mt. Urkulu Urtegitik

2019-12-06 Gaur etxetik nahiko hurbil daukagun ingurura etorri gara bost bat orduko ibilialdi oso ezaguna egiteko prest. Goizeko 10ak dira, nahiko berandu, baina URKULU urtegian gaude eta behelainoak altxatzen ari dira.

Irudi oso dotoreak ikusteko aukera daukagu.



Hau zen  hasierako plana, baina berandu gabiltzanez, Degurixara igo eta handik Andartora joatea erabaki dugu.

Goroeta auzoa igaro eta urtegiaren bukaeran Orbera doan pistatik hasi gara. Berehala utziko dugu eta Orbe baserritik doan PRa jarraituko dugu.

Iruaitzen hiru tontorrak ditugu sakanaren gainean, ezkerrean.
Azkenengo egunetan euri dexente egiten ari da eta Arbe errekako urjauziak oso dotoreak daude.

Bidea oso labainkorra da zati batzutan, baina garbituta dago eta pistatik baino hobeto goaz.


Paraje ederrak Arbe sakanean.

PRa pistara ateratzen da, eta pistatik jarraitzen du zati batean. Ugastegi baserrietara heldu baino lehen, pistaren ezkerrean dagoen urjauzi eder hau ikustera hurbildu gara.



Gero, pistatik, pagaditik eta azkeneik berriz pistatik ( beti PRa jarraituz) Degurixako paradisura heldu gara. Askotan egon gara hemen, baldintza guztiekin, euria, elurra, beroa,..., baina ez gara aspertzen. Gure mendietako txoko ederrenetakoa dela uzten dugu. Normalean, jende oso gutxi ikusi izan dugu hemen. Gaur ere horrela izango da, dozena erdi mendizale besterik ez.

Andartora igotzen. Degurixa behean eta Arlutz mendia fondoan, erdian, eskuinean Aranguren. Bien artetik sartzen gara Degurixara Mandiola auzotik igotzen garenean. Zirrikitu eder asko daude inguru hauetan.

Artaldea tontorretik gertu. Urkulu ikusten da, eta baita Arbe sakana.

Degurixa. Lasaitasuna eta gozamena.


Tontorrera hurbiltzen.
ANDARTO (1074m). Mairuatx mendia Degurixa erdian, eta Arlautz, Aranguren, besteak beste, fondoan.

Araotzeruntz begira. Beste abiapuntu bat paraje hauetara etortzeko, eta ibilaldi ederrak egiteko.
Beheruntz, pasabide dotoretik.

Degurixara jeisten.

Degurixatik behera, pagadian dagoen galtzada ederrean. Pista gertu dago, baina zorionez, betiko bideak oraindik irauntzen dute.
Eta beste misteriorik gabe itzuli gara Urkulura, pistatik orain. Udalaitz agertzen da urtegiaren gainean. Gero Bilboko Mendi-film aren estreinatzea daukagu eta ezin falta horrelako saio batetara. Polakoak K2an eta neguan... Hauek bai direla beste "pasta" batekoak. Ezin dugu galdu!