2023/05/20

SOMOLA BAJO 2574 mt. La fuente del Pacotik

   

     Duela bi aste izan ginen hemen, Espata eta Bacún igotzen. Orduan ikusi genuen elur gutxi zegoela Somola Bajo aldean. Inguru hori ezezaguna da guretzat eta mendi txikienetik hasteko ordua da. Horrela ba, berriz etorri gara Fuente del Paco gainean dagoen aparkalekura (1240m). 2023-04-09 da eta elurra egin gabe jarraitzen du. Beraz, animatu gara. Kranpoiak hartu ditugu badaezpada.

 Aparkalekutik atera eta ibaia pasa ondoren berehala ikusten dugu Collarada.

 Hasierako aldapak gaindituta, bide lasaia daukagu basotik. Beste aldapa tentea, Espata aterpearen azpian pistara atera ondorengoa da. Baina ez da luzea eta zuzenean aterpe ondora ateratzen da.

 Aterpea eta Espata-ra doan bidea behean utzi eta Marañán lepora igotzeko sakanera sartu gara.

 Marañán lepoa goian. Gu ez gara bertara joango, apur bat ezkerrera eta gorago aterako gara.

 Nahiko ondo ibiltzen da sakanetik. Bidezidorra dago. Villanúa zuloan.

 Dauden elurguneak baliatzen. Malda ez da oso handia eta elurra nahiko ondo dago, gogorra.

 Elurgunearen bukaeran hartuko dugu ezkerreruntz.

 Collarada. Elur oso gutxi gauden garairako.

 Marañán lepoa eskuinean uzten ari gara. Espata bere gainean.

 Eta gure mendia aurrean, Sómola Baja. Ez dugu osorik ikusten, baina badirudi elurrik ez duela.

 Hauek ezkerrean ditugunak. Collarada kenduta, gainontzekoak igogabeak guretzat. Beste baterako.

 Itxura dotorea dauka hemendik Espata-k.

 Lepoa eta Espata. Hemendik ere badu igoera.

 Collarada eta Collaradeta.


 Gure bidea belar eta harkaitzak tartekatuz doa. Dena gora, apur bat monotonoa. Ezkerrean daukagun paisaiak laguntzen du.  
 Collarada.

 Somola bajo. Eskuinetik igoko dugu. Elurgune handiaren azpitik doaz mugarriak.

 Elurgunea igaro dugu. Orain lepo nabarmen batera doaz mugarriak. Baina goian elurra dago, eta ez digu konfiantza askorik ematen. Eta kranpoiak ez jartzeagatik, bere eskuinean dagoen tximinia batera goaz.

 Tximinia horretatik igo dugu. Elurtuta dago, baina harkaitzen laguntzarekin, nahiko ondo igo dugu.

 Tximiniaren irteeran. Tontorra oso gertu geratzen da. Zuloan, Acumuer harana.

 SOMOLA SUR (2574m). Atzean, bere anai nagusia. 1300 metroko desnibela egin dugu, hiru ordu t'erditan.

 Pala de los Rayos eta Retona aurrean eta Escarra urtegia eta Gramo Negro-Infiernos besteak beste atzean.

 Tontorrean. Hemen oso ondo dago elurra. Atzean Sómola Alta. Fitxatu dugu beste baterako.

 Collaradeta-Collarada ezkerrean, Peña Nevera eta Sómola Alta.

 Escarra urtegia eta mendi ezagunak atzean.

 Escarra urtegia.

 Somola Alta.

 Collaradeta-Collarada eta Somola Occidental.

 Goiko elurgunetatik behera. Hemen elurra oso ondo dago eta ez dago malda handirik. Ez gara jetsiko igotako tximiniatik. Beste bat aurkituko dugu.

 Hau da aurkitu duguna. Hemen ez dago elurrik.

 Han goitik gatoz eta berehala helduko gara igoerako bidera.

 Bagaude igoerako bidean, malda lasaiagoetan.

 Gogorrena bukatuta. Baina oraindik asko falta zaigu behera heltzeko. Orain Marañán leporuntz.

 Planak egiten goaz. Itzuli behar dugu, Collaradeta eta abarrak igotzeko...

 Sai zuria, putrea,...?

 Marañán lepotik behera. Orain igoerako bidea jarraituko dugu.

 Lepoa goian.

 Elurguneak baliatzen orain ere.

 

 Jetsi dugu sakana. Marañán lepoa goian eta Espata eskuinean.

 Espata aterpearen ondoan dagoen mahaian atsedena jan eta edateko. Honeraino etor daiteke kotxez, baimena izanda. Guri beste ordubete bat geratzen zaigu jeisteko.

 Mugarro dotorea bidean.

 Abiapuntua eta helmuga. Sei ordu t'erdiko ibilaldi ederra izan da gaurkoa. Plan berriekin gatoz... Hau ez da bukatzen. Gozamena!

IBILBIDEA SOMOLA




 

 

 

 

 

2023/05/12

FACERAS o DERO VERDE 2295 m. Zirkularra Panticosa-tik.

 

 2023-04-07 Gaur etxetik gertu daukagun ibilbide bat egitera goaz. Kotxea Panticosa-ko eski estazioko aparkalekuan utzi(1150m) eta hemendik hasiko gara oinez. Bertatik, Telera eta Partacua-ko tontorrak ikusten ditugu. Nahiz eta elur gutxi egon, oraindik eski-estazioa zabalik dago eta tresneria martxan dabil.
 Bolatica ibaiaren ertzetik Ripera-ra doan bidetik goaz. Pasarelen bidea atzean utzi eta bakar bakarrik goaz basotik, freskura ederrean.

 Balizak.

 La Zoche zubian.



 Ripera-ra doan PRa jarraitzen ari gara oraindik, baina laster utziko dugu. Atzean, Corona del Mallo-tik Pala de Ip-erainoko mendilerroa.

 Tontorra gainean daukagunean (nahiz eta zerbait atzerago dagoen), PRa utzi eta lehen landuta egon ziren terrazetatik gora hartuko dugu. Hemen ez dago biderik, baina helburua ikusita, argi dago zer egin behar dugun. Dena goruntz, ahal den eremu egokiena aukeratuz. Lehenbizi zuzenean eta goi aldean ezkerreruntz egingo dugu. Desnibel handia dago. Beraz, piano piano...

 Aldapa monotonoa, baina ikuspegi ederrekin. Panticosa behean geratzen da. Atzean, Anayet, Midi, ... Tena bailara.

 Faceras sakana ezkerrean utzi dugu. Bere gainetik zeharkatuko dugu ezkerrera.

 Faceras sakana gainetik zeharkatzen gaude eta sarrioak goragotik kontrako norantzan.

 Hauek bakarrik dabiltza hemen.


 Gure atzean daukagun panorama.

 Hauek gure ezkerrean.

 Eta hauek aurrean.

 
 Aldapa latza, atsedenik gabekoa. Panticosa gero eta beherago.


 Gora heltzen, alurgune batzuk zapalduko ditugu, baina arazorik gabe. Ezkerrean, Tendeñera lepoa (Panticosa-tik Otal eta Bujaruelo-ra igarotzeko), eta tontor dotorea.


 Gure eskuinean Sabocós lakua. Gero horra jetsiko gara.


 Sabocós-Peña Roya-Peña Blanca.

 Tontorrera hurbiltzen(2295m). 1150 metroko desnibela Panticosa-tik. Sabocós-Forato aurrean. Gozatzeko tokia.

  

 Vignemale mendikatea ere agertu da.

 Eta Perdido, Taillón, Tendeñera lepoaren gainean.

 Hauek gure aurrean, Ripera haranaren gainean. PRa haran horretatik dator gu orain eskuinera jetsiko garen lepora.

 Gran Facha-k ere atera du burua.

 Rincón del Verde lepora jeisten, ertza jarraituz. Tendeñera-Ripera-Forato aurrean.

 Aldapa handia hemen ere, baina ez dago apenas elurrik. Hemen hasi gara mendizaleak ikusten, gure aurkako norantzkoan datozenak. Hemendik Tena bailarako Trail Proba bat egiten da eta hori jarraitzen ari dira.

 Elurgune txiki batzuk baliatzen jeisteko.

 Sabocós lakuan. Toki paregabea. Goian Sabocós tontorra.

 Laku ondoan dagoen aterpea. Nahiko garbia dago.

 Travenosa sakana. Hortik jetsiko gara. Ez dugu ezagutzen, baina hemendik dator Trail-a eta balizatuta dagoela esan digute. Hasieran mugarri batzuk aurkitu ditugu eta zalantza batzurekin hasi gara beheruntz... Aurrean, Argualas-Garmo Negro.

 Apur bat jetsi ondoren marka zuri-urdinak aurkitu ditugu, eta bidea nahiko garbia bihurtu da.

 Travenosa sakana. Hor goitik gatoz. Faceras ezkerrean.

 Sakana eta Faceras edo Dero Verde gainean. Gu bidezidorra jarraitzen. Malda handia dauka toki batzutan.

 Urjauzi ederrak daude sakanean.

 Eta anemona asko bidean. Beheko aldean basoatik doa bidea eta askoz lasaiagoa da.


 

 Sei bat orduko ibilbide dotorea egin dugu azkenean. Igoera da apur bat astuna, baina gainontzekoa ederra da. Zuzenean estazioko aparkalekura atera gara. Gustora geratu gara.
                                            IBILBIDEA HEMEN