![]() |
| TRAMACASTILLA DE TENA. Hemen ez dugu behar Pirofantasia eta horrelakorik. Dena erabat naturala! |
![]() |
| Hurrengo egunean, goizeko 8ak baino lehenago, Caillou de Soques-etik atera gara, basotik hasieran. |
![]() |
| Arrious erreka zeharkatzen basotik irten ondoren. |
![]() |
| Gure atzean hor edukiko dugu egun guztian Midi erraldoia. Jeisterakoan, aurrean noski. |
![]() |
| Bide oso erosoa Arrious errekaren ertzetik. Hau da Arremouliteko aterpera eta Artousteko lakura joateko bidea. |
![]() |
| Baina orain ez goaz Arrious leporaino. Lehenago, bide nagusia utzi eta eskuinera hartu dugu Soba lepora doan bidezidor malkartsua. |
![]() |
| Han goian daukagu Soba lepoa, Arriel Txikia eta Punta dero Cuello-ren artean. Horra goaz. Soba-ra igotzen. Orain Lurien mendia daukagu atzean. |
![]() |
| Soba lepoan, Lurienekin. Hemen, La Sarra-tik datorren bidearekin egingo dugu topo. |
![]() |
| Elurgune bat zeharkatzen Arriel Txikiaren azpian. |
![]() |
| Arriel leporuntz, bide arrunta jarraituz. Atzean, Soba lepoa eta Soba-Soques-Ferraturas mendilerroa. |
![]() |
| Arriel handia gure aurrean. Beltz agertzen zaigu... |
![]() |
| Palas mendi ederra, lepoko bretxa batetik. |
![]() |
| Artouste eta Arremouliteko lakuak, Palas dotorea eta La Lie, Tourettes,..., Artouste lakuaren gainean geratzen diren mendiak. |
![]() |
| Igoera entretenigarria. Eskuak erabili behar dira baina erraza da. |
![]() |
| Gainera daukagun ingurua izugarria da. Artouste, Lurien, Gouretteko mendiak,... |
![]() |
| Arremoulit. |
![]() |
| Palas. Zer nolako oroitzapen ederrak! Geodesikoetatik igo eta Ledormeur tximiniatik jetsi,..., izugarria. Palas igoera. |
![]() |
| Jeisten. |
![]() |
| Lorak ere badaude hainbeste harri artean. |
![]() |
| Balaitus-en laguntza daukagu jetsieran. |
![]() |
| Gouretteko mendiak. Egun batzuk lehenago igo dugun Geougue d'Arre tartean. |
![]() |
| Midi ere hor dago. |
![]() |
| Arriel lepora jetsi ondoren, anai txikiari ere bisita egin behar diogula pentsatu dugu. Hau erabat ahaztuta geratzen da gehienentzat, baina merezi du igotzeak. |
![]() |
| Horrela Arriel nagusiaren beste perspektiba bat hartzen dugu. |
![]() |
| Eta tontorrean, Siempreviva dotore hauek ikusmena alaitzen dute. |
![]() |
| ARRIEL TXIKIA (2681m). Atzean, Telera-Retona, Escarra, Collarada, Pala de Ip, besteak beste. |
![]() |
| Orain beste aldetik jetsiko gara Arrious lakura eta lepora, gero berriz bide nagusia hartzeko. |
![]() |
| Punta dero Cuello, eta bigarren planoan, Midi. |
![]() |
| Arrious lakuruntz. Atzean, Punta dero Cuello eta Soba lepoa. |
![]() |
| Arrious lakutik Arriel anai biak ditugu begibistan. |
![]() |
| Orain beheruntz, GRa jarraituz. Nola ez, aurrean Midi eta Peyreget. |
![]() |
| Marmota batzuk ikusteko aukera ere izan dugu. |
![]() |
| Eguzkilorea. |
![]() |
| Atzera begira, Arrious lepoa eta gure ibilbidea. |
![]() |
| Eta basora sartu baino lehen, Midiren beste irudi bat. |



















































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina