![]() |
| Passet-eko urtegiaren gainean altuera lortu ondoren, GR7arekin egingo dugu topo eta Lanós urtegirarte beraren markak jarraituko ditugu. Urtegian, tirolinak egiteko kableak ikusten dira. |
![]() |
| Bidea lorategi bat da. Font Viva lakuaren gainetik goaz. |
![]() |
| Piano itxura du Font Viva lakuak. Itzuleran, jendez gainezka egongo da. |
![]() |
| Ertz hau gainditu ondoren, bideak ezkerrera egiten du eta Lanós aranean sartzen da. |
![]() |
| Carol ibaia dihoa zuloan, urjauzi dotoreekin. |
![]() |
| Meazulo batzuk daude bide ertzean. Hau da horietako bat. |
![]() |
| Behin Lanós urtegira heldu, GRa utzi egiten da, eta Forats uharraren ertzetik doan bidezidorra jarraituko dugu. |
![]() |
| Orain agertu zaigu Carlit. |
![]() |
| Atzean utzi dugu Lanós urtegi galanta eta bera babesten duten Puig de Coma d'Or eta Puigpedrós de Lanós mendiak. |
![]() |
| Erreflexuak putzu batean. |
![]() |
| Ari gara Carlitera hurbiltzen.Gero, 500 metroko malda-garaiera duen harrizko korridorea gainditu behar dugu. |
![]() |
| Forats laku ederra Carliten oinean. Lasaitasuna adierazten du hainbeste harri artean. |
![]() |
| Hasi gara harritzan gora. Behetik ematen duena baino erosoagoa da. Dena dela, malda handia dauka, gero eta handiagoa gainera. Forats lakua eta Lanós urtegia behean geratzen dira. |
![]() |
| Bidezidor sigi-sagatsua. |
![]() |
| Zati zailenetik irteten. |
![]() |
| Lepotxo batera irten gara, eta azkenengo zatia bakarrik geratzen zaigu. Atzean, Tossa Plana de Llés eta Cadí mendikatea ditugu besteak beste. |
![]() |
| Azkenengo metroak bi gailurren arteko lepora irteteko. |
![]() |
| Carlit tontorrean (2943m). Cerdanyako erraldoia. |
![]() |
| Bouillouses-eko lakuak beste aldean. Hortik dator bide arrunta, oso masifikatua garai honetan. |
![]() |
| Tontorreko erromeria. Ea denek, Bouillouses-etik igotzen dute. |
![]() |
| Oso gertu dagoen ipar tontorrera bidean, erromeriatik alde egiten. |
![]() |
| Goian denbora apur bat egin ondoren, beheruntz goaz bide beretik. Hemendik jende gutxi dabil. |
![]() |
| Korridorean behera, piano, piano,... |
![]() |
| Jetsiera gogorra bukatu da. Agur Carlit! |
![]() |
| Forats uharraren laguntzaz gustora jeisten da. |
![]() |
| Lorategian murgilduta. |
![]() |
| Siempreviva hirukote dotorea horman bertan. |
![]() |
| Lanós urtegitik behera bidea balkoi luze bat bezalakoa da. Carol ibaiaren gainean dihoa. Oso polita eta loraz beteta. |
![]() |
| Eta lora artean egin dugu itzulera El Passet urtegi ondoan dagoen aparkalekura. Ibilaldi gogor baina ederra. |









































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina