![]() |
Ilunabarrean Marañara heldu, eta itxita dagoen aterpearen ondoan egingo dugu lo furgonetan. Mampodreak gainean ditugu. |
![]() |
Peña del Convento. |
![]() |
Peña La Cruz. Bihar hau izango da lehen igoko duguna, erdian ikusten den espolitik. |
![]() |
Afaltzeko toki ona daukagu.. |
![]() |
Hurrengo goizean goiz prest gaude ibilaldia hasteko. Eguraldi ona daukagu. |
![]() |
Zikoinak. |
![]() |
Ertzera heltzen gaudela, putreak. |
![]() |
Maraña herria behean. Atzean, Pileñes eta Ten, eta Peña Santa eta Cornión mendigunea atzerago. |
![]() |
Peña la Cruz-en ertzera irteten gaude. Atzean, Tarna portua eta Redeseko mendiak, Tiatordos tartean. |
![]() |
Pico del Lago eta Remelende, Tarna portuaren gainean. |
![]() |
Ikuspegi zabala daukagu, Ten, Pileñes, Peña Santa eta Cornión,... |
![]() |
San Isidro portua eta Torres elegantea. |
![]() |
PEÑA LA CRUZ tontorrean. |
![]() |
Orain beste alderuntz destrepe txiki batzuk egin eta ertza jarraituz, Peña del Mediodía-ra goaz. |
![]() |
Hortik jetsi gara. Hemendik izugarrizko itxura du Peña La Cruz-ek. |
![]() |
Maraña, PEÑA DEL MEDIODIA-tik. |
![]() |
Peña la Cruz. |
![]() |
Porma urtegia eta inguruak. |
![]() |
Gaurko 3. tontorrean, VALCERRAO (2165m). Ibilbidearen jarraipena aztertzen, paisai ederrarekin. |
![]() |
Torres de Cebolleda-Torre Santamaria-Torre del Torco-Peña Santa besteak beste. Picosetako Cornión mendigunea. |
![]() |
Valcerrao-n, aurretik igo ditugun La Cruz eta Peña del Mediodía-rekin. |
![]() |
Cervunal lepora jetsi eta orain Polinosa-ra igotzen gaude. |
![]() |
Siempreviva dotoreak. |
![]() |
Peña del Mediodía ezkerrean eta Valcerrao eskuinean. Ertz honetatik jetsi gara Cervunal lepora. |
![]() |
4. tontorra, POLINOSA (2159m) igo ondoren, Valverde haraneruntz ari gara jeisten. |
![]() |
Sarrio taldea inguruak kontrolatzen. |
![]() |
Valverde haranaren beheko partetik atzera begira, Polinosa eta Valcerrao. |
![]() |
Eta Valverde haranetik irten ondoren, Marañaruntz goaz lasai aurrean ditugun ten eta Pileñesen bistarekin gozatuz. Hodei dotoreak agertu dira, paisaiari ukitu ederra emanez. |
![]() |
Marañara hurbiltzen, ibilaldi zirkular dotorea osatuz. Ez ditugu tontor guztiak igo, baina mendigunea apur bat ezagutu dugu. Hurrengorako badago motiborik itzultzeko. |
![]() |
Panderruedas, ekaitza pasata. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina