![]() |
| Arrious-eko lepora heldu eta bertan dagoen lakuan Arriel ikusten dugu erreflexatuta. |
![]() |
| Arriel biak, Txikia eta Handia. |
![]() |
| Orteig zeharkaldian. Kablearekin ondo babestuta dago, eta baldintza egokietan ez dauka aparteko zailtasunik. Begi bistan daukagu Palas-en piramidea. |
![]() |
| Arriel Arremouliteko lakuan bikoiztuta. Bi ordu eta laurdenean heldu gara honeraino. |
![]() |
| Oso "aereoa" da eta beti adi ibili behar da toki egokienetatik joateko. |
![]() |
| Gure ezkerrean Balaitus eta Frondiellak ditugu. |
![]() |
| Gailurra ikusten dugu, baina oraindik egin behar ditugu akrobazia batzuk bertara heltzeko. |
![]() |
| Hauek Lavedan lepotik datorren ertzetik datoz. |
![]() |
| Midi d'Ossau. |
![]() |
| Arremulit-eko lakuak, Arriel, Soba,..., eta atzean, Retona, Collarada, Pala de Ip, Borau, Aspe, Bisaurin, e.a. Izugarrizko ikuspegia daukagu hemendik. |
![]() |
| Arriel. |
![]() |
| Ledormeur tximiniara jeisten. Nahiko bertikala da eta harri solte dexente dago. |
![]() |
| Arrieleko lakuak eta Telera mendikatea atzean. Gu, lakuetara jetsi gabe, eskuinera joango gara Palas lepoa hartzera. |
![]() |
| Palas lepoan. Atzean balaitus eta Frondiellak. |
![]() |
| Lepoan, beste aldeko mendiekin. |
![]() |
| Palas-en azpian. Duela gutxi goiko parte horretan ibili gara. Eskuinean Von Martin Pitoia. |
![]() |
| Arremoulit-eko aterpean, zaindaria bere lanak egiten. |
![]() |
| Gustora gaude, baina oraindik bide luzea geratzen zaigu kotxera heltzeko. Orteig-eko zeharkaldira igo Arrious lepoa hartzeko eta gero Arrious haran guztia jetsi. |
![]() |
| Artouste lakuaren gainean. |
![]() |
| Orteig-etik atzera begira, egin dugun ibilbide zirkular ederra. Oso mendi estetikoa da Palas, baina 3000ra ez denez heltzen, bisita gutxiago izaten ditu. |
![]() |
| Soques-era jeisten berriz daukagu Midi gure parean. 8 ordu eta erdiko ibilaldi eder eta gogorra bukatzera goaz. |






































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina