![]() |
| Gósol herria. Hemen egingo dugu lo, bihar Pedraforcara igotzeko. Herri honetan bizi izan zen hilabete batzutan Pablo Picasso. |
![]() |
| Abuztuaren 7an goizeko 9etan gaude Gresolet behatokian dagoen aparkalekuan gure mendiaren hormen azpian. |
![]() |
| Ordulaurden bat behar da Lluis Estasén aterpera igotzeko. |
![]() |
| Zuhaitzen sustraiak agerian daude. Jende asko dabil bide honetan. |
![]() |
| Aterpea 1668m-tara dago. Goian, eskuinean, ikusten da Verdet lepoa (2244m). Gu horra joango gara, gero ertza jarraitzeko tontorrera. |
![]() |
| Beraz, igoera eskuinetik egingo dugu, eta jetsiera, ezkerretik. |
![]() |
| Beti hormen azpitik, malda handia duen bidea jarraitzen ari gara, eta noizean behin, eta atsedena hartzeko, lurrera begiratu behar da. |
![]() |
| Bidea oso ondo markatuta dago eta gainera jende dexente dabil. |
![]() |
| Hor goian dago Verdet lepoa. |
![]() |
| Gósol herria Verdet lepotik. |
![]() |
| Lepotik gora dauden maldetan, trepadak hasten diren tokira hurbiltzen. |
![]() |
| Hemendik gora eskuak erabili behar dira ea denbora guztian. Trepadak errazak dira (II mailakoak gehienez) eta harkaitza oso ona da. Pintura horiarekin dago markatuta. |
![]() |
| Hasi gara. |
![]() |
| Zati zailenean soka finkoa dago jarrita. |
![]() |
| Lehenengo trepada saioa eginda, Cap de la Canal del Verdet-era (2428m) ateratzen da. Hortik bi Pollegóak ditugu begibistan. |
![]() |
| Horma ederrak ditugu gure ezkerrean, aterpe aldera. |
![]() |
| Beste punta bat gainditu ondoren, jetsiera Grallera kanalaren bretxara. |
![]() |
| Hau da azkenengo zatia. Hemendik asko inpresionatzen du, baina igoera eskuineko aldetik doa. |
![]() |
| Hor goian dago tontorra. |
![]() |
| Azkenengo trepadak. Bertikala, baina erraza. |
![]() |
| POLLEGÓ SUPERIOR (2498m) |
![]() |
| Orain beste aldera jeisten, Enforcadurara. Lepo zabal hori da, eta hau da bide arruntena. |
![]() |
| Enforcadura eta Pollegó Inferior. |
![]() |
| Jendea lepora jeisten. Hau, beste aldea baino errazagoa da. |
![]() |
| Pollegó Inferior. |
![]() |
| Behelainoak Pollegó Inferiorren hormekin jolasten. hemendik behera da 500 metroko desnibela duen harritzar famatu eta gogorra. |
![]() |
| Hemen bakoitzak ahal duen bezala jeisten du. Batzuk, saltoka eta korrika erditik, eta gu bezalako beste batzuk ertzetik doan bidezidor sigi-sagatsua jarraituz. |
![]() |
| Hainbeste harri artean, noizbehinka, lora eta landare dotoreak ere agertzen dira. |
![]() |
| Gogorrena bukatzen. |
![]() |
| Basoan sartuta hormen azpian. Orain bidea askoz lasaiagoa da, eta ez zaigu asko geratzen berriz aterpera itzultzeko. |
![]() |
| Aterpean indarrak berreskuratzen. Gogo handiak genituen mendi hau ezagutzeko, eta benetan, asko gozatu dugu. Igoera oso polita eta interesantea izan da, eta jetsiera gogorra, baina gustora gaude. |
![]() |
| Gósol. |
![]() |
| Josa de Cadí. Muino baten gainean dagoen herri txiki eta dotorea. Turismo pixkat egiten... |
![]() |
| Saint Jaume de Tuixent elizatxoa. X. mendekoa. |
![]() |
| Eta baserri galdu bat Berguerá- Cadí-ko toki galdu batean. Horrela bukatu dugu Cerdanya eta Cadí-n egindako egonaldia. Ondo baliatutako egunak izan dira. |



















































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina