2021/04/09

ANBOTO Arrazolatik Anboto sakona, Zabalandi, zirkularra


 2021-03-27 ARRAZOLA. Goizeko 9retan aparkalekua ea beterik. Eguraldia, fresko eta hodeitsua. Hainbat aldiz egindako klasiko bat egingo dugu. Anboto sakonatik igo eta Zabalandira jetsi, gero galtzadatik behera egiteko.

 Elizako arkupeak.


 Goiko baserrietara bidean. Tontorrak estalita, eta horrela egongo da eguerdirarte. Frailia daukagu aurrean.

 Udaberria.

 Zabaleta zelaira igotzen duen bidean.

 Frailiaren azpian.

 Zabaleta zelaia, Memaia, Atxondo harana,... Hodeiak nagusi.

 Anbotoko sakonera sartzen. Frailia ezkerrean.

 
 Aldapa latza, baina jende gutxirekin. Atzean, Axpe.

 Piano, piano,..., molto lontano!  Oso labainkorra dago bidea.
 Tunel naturala.



 Frailiaren ertzera irteten.

 Ertzean. Ezkerrean, hodeipean, Anboto Sakona. Atxondo eta Abadiño aldea behean.


 Tontorrera heltzen.

 ANBOTO. Erromeria!

 Ez dugu denbora asko egingo tontorrean. Hor behean daukagu Zabalandi, Ipizteren oinean, eta horra jetsiko gara.
 Bagoaz. Ipizte eta Orixol aurrean.


 Zabalandiko jetsiera lehorra dago, eta lasai jeisteko moduan.


 Ezkillarreko begia, hodeiekin eta hodeirik gabe. Minutu bateko kontua...


 Jetsiera polita, Guri, arrunta baino gehiago gustatzen zaigu.

 Beheko aldean, bidezidorra dago harritzan.

 Andasto, eta Udalaitz eta Udala atzean.

 Toki lasai eta babestua aurkitu dugu Zabalandin, jan eta edateko. Anboto, aterpearen gainean.

 Orain hasi da altxatzen. Anboto garbi.

 Udalaitz aurrean daukagula, Arrazolara jeisten den bide dotorea hartzen.
      


 Anbotoren irudi ederra.

 Andastoren ondoan, Anbotoren laguntza bikainarekin.

 Galtzadan.

 Ipizte atzean.

Errekatxoa

 Arrazola begibistan.
 
 
 Ibilaldia bukatzerakoan irudi ederra eskeintzen digu goizean goibel zegoen inguruak. Klasiko bat, baina ez gara aspertzen, beti gustora.

 
Ibilbidea hemen


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat