2021/03/29

AUSA GAZTELU, BELEKU, Osinberde erreka eta urjauzia, Zaldibiatik

 

   2021-03-21  Gaur Aralarrera joan gara. Inguru hauek oso ezagunak dira baita, baina kanpora irten ezin garenez, ba hemen jarraitzen dugu, eta gauzak dauden bezala egonda, ez da gutxi.

 

 Abiapuntutzat, Zaldibiako Olakosaroi hartu dugu, bukaeran Osinberde urjauzia eta kanala bisitatu nahi ditugu eta. Asmoa, Ausa Gaztelura igo eta gero gerokoak, bukaera aipatutakoa izateko.

 Aharia Arkaka Txikin.

 Arkaka Txikiko depositoak.

 Enirioko galtzadatik hasi dugu ibilaldia.

 Oso polita dago, elorriak lorez jantzita.

 Galtzada. Orain zati txiki bat bakarrik egingo dugu.

   

 Baliza hauek dauden tokian, galtzada utzi eta ezkerrera hartu dugu, Larraitzeruntz.


 Bide polita eta garbia. Atzean, Arastortz mendia.



 Almitzeta borda eta gure helburua, Ausa Gaztelu, goian.

 Almitzetako txabola dotorea.

 Ausaren oinera heltzen gaudela, Errekonta lepora doan bidea utzi eta Ausokoegi artegia ikustera hurbildu gara.

 Artegitik zuzenean igo dugu tontorrera.

 AUSA GAZTELU. Txindoki atzean, elurrarekin.

 Buzoia.

 Jende dezente zebilen eta berehala jetsi gara Errekonta lepora. Orain Alotza aldera joatea erabaki dugu.

 Alotzara bidean, bide dotorea hemen ere. Txindoki estalita orain.

 Borden arrastoak eta Ausa Gaztelu.

 Putrea.

 Txindoki. Hor, beti bezala, gu orain gabiltzan tokietan baino jende askoz gehiago ikusten dugu.

 Elutsetako bordak eta Txindoki.

 Alotzara sartu beharrean, Kilixketara igotzen hasi gara zuzenean. Elurra zapaltzeko gogoa sortu zaigu.

 Haize hotza eta tenperatura baxua, baina gustora.

 Neguko irudia Alotzan eta inguruko mendietan.

 Txindoki atzean. Hemendik aurrera ez dugu inorekin egingo topo.

 Ganboak.

 Kilixketa gaina hartu dugu eta Belekurantz goaz goitik.

 Goian, izoztuta daude harkaitzak eta kontuz ibili behar da.



 Belekura heltzen.

 BELEKU.

 Hotza!

 Gañeta, Malkorri eta hurrengoetan, duela gutxi egonda ginen, eta Alotzara jeisten hasi gara. Delikatua goian.

 Beherago elur gehiago eta lasaiago ibiltzeko.

 Alotzan. Ganbo aldera joan den jendearen arrastoak daude, baina momentu honetan ez dabil inor.

 Alotzan. Orain Pikuetara doan bidea hartuko dugu.

 Pikuetaruntz, Txindoki atzean dugula.

 Arrantsaroko bordak goiko bidetik ikusita. Berehala pasako gara hortik.

 Pikuetara heldu eta Enirioko galtzadara doan bidea hartu dugu, aipatutako borden ondotik.

 Galtzadan. Ausa Gaztelu aurrean.

 Galtzadan. Hemen ere bakarrik. Urruztiederreko bordetaraino helduko gara eta han, ezkerrera jetsiko gara.

 Osinberde kanalarekin egin dugu topo. Zeharkatu, eta beheruntz jarraituko dugu.

 Bikastillo bordetara jetsi gara eta hemen gure ezkerrera hartuko dugu, marka zuri-berdeak jarraituz. Bueltan, berriz hona etorriko gara, han goian ezkerrera hartzeko.

 Erreka hau zeharkatu dugu.

 Zubi batean gaude, errekaren gainean.

 Toki dotoreak urjauzira heldu baino lehen.

 Iturria edo iturbegia?

 Osinberde urjauzia. Toki ederra.

 Hemen ere bakar bakarrik gaude. Arratsaldea aurrera dihoalako edo...


 Tokiaz ondo gozatu ondoren, bide beretik itzuli gara Bikastilloraino, eta marka zuri-berdeak utzita, bordetara igo eta ezkerrera hartu dugu, izar urdinen markak jarraituz.

 Kanalera heldu eta Arkakaraino dagoen kilometro inguru bere gainetik egin dugu.

 Kuriosoa horrela bukatzea ibilaldia. Urdon-Reñinuevo-ko kanalaren gogoetak ekarri dizkigu, nahiz eta hura beste dimentsio batekoa izan. URDÓN- REÑINUEVO 

 Arkaka Txiki. Hemendik hamar minututa helduko gara kotxera. Ibilaldi polita, jende asko hasieran, elurra, hotza, urjauzia, kanala,...

IBILBIDEA HEMEN

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat